Wikibooks euwikibooks https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala MediaWiki 1.45.0-wmf.5 first-letter Media Berezi Eztabaida Lankide Lankide eztabaida Wikibooks Wikibooks eztabaida Fitxategi Fitxategi eztabaida MediaWiki MediaWiki eztabaida Txantiloi Txantiloi eztabaida Laguntza Laguntza eztabaida Kategoria Kategoria eztabaida TimedText TimedText talk Modulu Modulu eztabaida Wikiproiektu:Igeldopedia/Liburua 0 6819 42011 41843 2025-06-12T09:13:23Z CommonsDelinker 28 Removing [[:c:File:Igeldo_historia_eta_istorioak_cc-by-sa.pdf|Igeldo_historia_eta_istorioak_cc-by-sa.pdf]], it has been deleted from Commons by [[:c:User:Krd|Krd]] because: No ticket permission since 7 May 2025. 42011 wikitext text/x-wiki {{Igeldopedia}} Orrialde hau '''Igeldori''' buruzko liburua wikitzeko lantegiarena da. Azpian, gordin gordin, liburu osoa. https://drive.google.com/drive/folders/1QXTt3YKAnUGDKvGuB6iapqdaJ4f3_id4 '''<u>PROIEKTUA</u>''': '''1. FASEA''': Wikiliburuetan liburua bere horretan wikitu, atalez atal. Lehenik Wikiproiektuak egingo dira lanak eta guztia osatutakoan, liburu propioa osatuko da bere atalekin (adib.: Igeldo, historia eta istorioak/Baserriak/Asurriki). * '''Argazkien''' lehen igoera egin. Commonsen kategoriak sortu. * '''Txantiloia''' sortu. Baserri txantiloia sortu eta sartu. * '''Wikidatarekin''' lotu eta koordenatuak sartu. abendua-maiatza '''2. FASEA''': Wikiliburutetako testuak baliatu Wikipedian Igeldori buruzko artikulua hobetzeko, zabaltzeko, artikulu berriak sortzeko, eta dauden beste batzuk hobetzeko. '''Igeldo''' '''Igeldoko historia eta istorioak''' Jabier Iraola Gabilondo Lankidetza Ainhoa Uranga Uzkudun Alex Aisa Alberdi David Gil de Montes Etxaide Iñaki Enbil Lobera Iñaki Iturain Azpiroz Iker Zinkunegi Arrillaga Karmele Garmendia San Sebastian Larraitz Dorronsoro Ayerbe Herri Kontseilua 2023 Eragotzita dago, legeak ezarritako salbuespenetan izan ezik, honen edozein berregintza,komunikazio publiko edo moldaketa, aurrez jabetza intelektualaren titularren baimena eskuratzen ez bada. Eskubide horien urraketa jabetza intelektualaren aurkako delitutzat har daiteke ( Kode Penaleko 270 eta hurrengo artikuluak). CEDRO erakundeak (www.cedro.org) babesten ditu aipatu eskubide horiek. Lehen argitalpena: 2023ko ekaina Azaleko argazkia: Gordón García-Rovés, Rogelio © Jabier Iraola Gabilondo © Edizio honena Herri Kontseilua Izenburua: IGELDOKO historia eta istorioak Autorea: Jabier Iraola Gabilondo Argitaratzailea: Igeldoko Herri Kontseilua ISBN: 978-84-09-50774-0 L.G.: D 402-2023 Herri Kontseilua Helbidea: Igeldoko plaza 4, Itsas Aurre kultur etxea 20008 - Igeldo Telefonoa: 943 31 30 30 Emaila: herrikontseilua@igeldo.eus Diseinua: KITTO Servicios Gráficos Inprimatzailea: Leitzaran grafikak S.L. Martin Ugalde Kultur Parkea. Andoain (Gipuzkoa) Jabier Iraola Gabilondo Igeldon jaio zen Amezti-Benta Berri azpi baserrian, 1954ko urriaren 12an. Ikasketak Igeldoko herri eskolan eta Antiguako San Sebastian Martir ikas- tetxean burutu zituen. Ofizioz inpren- tako langilea da. Bizitza osoan zehar, herrigintzan aritu izan da eta hainbat proiektutan parte hartu izan du; besteak beste Izpiberri Dantza Taldean, Auzolanen, Igeldoko Jai Batzordean, Igeldoko Herri Kont- seiluan edota Jubilatuen Eguna anto- latzen. Zuei eskaintzen dizuegu Herriko egungo bizilagun guztioi, Igeldotik kanpo bizi zareten igeldoarroi, auzo-lagun ditugun herrioi, Igeldo estimu handitan daukazuenoi, herriko haur, gazte eta datozen belaunaldiei, guraso, aitona-amona eta arbasoei, eta bereziki, gerraren miseria eta krudeltasuna sufritutako gizon-emakumeei. Bihotzez eta esker onez! Liburuaren lantaldea Aurkibidea * Hitzaurrea 15 * Sarrera 16 * Baserriak Iturriak 18 * <s>Agiti Asun Balerdi Lizarazu 20</s> * <s>Amezti Behekoa Iker Zinkunegi Arrillaga 22</s> * <s>Amezti Garaikoa Mariano Uranga 25</s> * <s>Amezti Goikoa Nikolas Izagirre Fernandez 26</s> * <s>Amezti Zahar Itziar Uranga Orondo 28</s> * <s>Ansotegi 30</s> * <s>Arana Oilotegia 31</s> * <s>Arburu Jose Antonio Martiarena Etxebeste 32</s> * <s>Aristondo Koldo Lizarralde Iraola 34</s> * <s>Ariztegieta Pakita Escudero Auzmendi 36</s> * <s>Arkaitzaga Jabier Olasagasti Azurza 38</s> * <s>Arretxe Jose Manuel Segurola 40</s> * <s>Arrillagaenea 42</s> * <s>Arriola Ana Mari Santamarta Aiestaran 46</s> * <s>Arrizulo 48</s> * <s>Asurriki Itziar Ugarte 50</s> * <s>Balda Berri Antonio Matxain Goikoetxea 52</s> * <s>Balda Zahar</s> 54 * <s>Barberoetxe</s> Mikel Balda Sarasua 56 * <s>Barrenetxe</s> Imanol Illarramendi Balerdi 58 * <s>Bekoetxeberri Jesus Urruzmendi Goisoro 60</s> * <s>Belabieta Jose Mari Iruretagoiena 62</s> * <s>Belabieta Azpi Juanjo Iradi Lizarazu 64</s> * <s>Bengoetxe Kandido Arrillaga, Migel Arrillaga 66</s> * <s>Benta Alegre Juanita Illarramendi Aldanondo 70</s> * <s>Benta Berri 72</s> * <s>Benta Berri Azpi</s> Jabier Iraola Gabilondo 74 * <s>Biorreta</s> Joseba Arrillaga Errazkin 76 * <s>Borda</s> 80 * <s>Borda Berri</s> Amalia Mujika Insausti 82 * <s>Borda Berri Txiki</s> Lourdes Zendoia Bengoetxea 84 * <s>Buenavista Arantza Iriza Zamora 86</s> * Bustinzuri Maria Anjeles Lizarazu Martikorena 88 * <s>Denontzat Mesede Itziar Ugarte 90</s> * <s>Durandegi Pablo Zubelzu Arruti 92</s> * <s>Egiluze 94</s> * <s>Ekogor Joseba Lizarralde Mitxelena 96</s> * <s>Elizondo 98</s> * <s>Erasoenea Maritxu Erauntzetamurgil Leunda 100</s> * Erauntzeta 102 * Erauntzeta Txiki Kandido Insausti 104 * <s>Erreroenea Iñaki Aizpurua Aranguren 108</s> * <s>Etumetxabal Jabier Beloki Kortajarena 110</s> * <s>Etxe Nagusi Mirari Barrondo Iraola 112</s> * <s>Etxe Sindikalak 114</s> * <s>Etxeberri 116</s> * <s>Etxebeste Karmele Etxebeste Zubillaga 118</s> * <s>Etxeluze Ruperto Ortega Martinez 120</s> * <s>Eulalia Enea Jose Mari Moraza 122</s> * <s>Ganbaretxe Jose Antonio Huegun Mendiluze 124</s> * <s>Ganbo Berri 126</s> * <s>Ganboa 128</s> * <s>Gaztaintxabaleta Iñaki Etxebeste Orobengoa 130</s> * <s>Gorosti Mari Karmen Etxebeste Etxabe 132</s> * <s>Gure Izardia Maite Iraola Larburu 134</s> * <s>Gure Izarra Juan Jose Gabilondo Huegun 136</s> * <s>Gure Kaiola Antxon Zendoia Urruzmendi 138</s> * <s>Gure Pakea Iñaki Enbil Lobera 140</s> * <s>Gurrutxaga Jabier Sorondo Urruzmendi 142</s> * <s>Gurutzeta 144</s> * <s>Habana Luis Lizarazu Balerdi 146</s> * <s>Iranguren 148</s> * <s>Iriarte Jose Migel Arruti Iraola 150</s> * <s>Iruin Mertxe Etxebeste Iradi 152</s> * <s>Itsas Aurre 154</s> * <s>Iturrieta Idurre Arrillaga Egaña 156</s> * <s>Iturrieta Berri 158</s> * <s>Iturrieta Zahar 160</s> * <s>Iturritxo</s> * <s>Juandegi</s> * <s>Juandegi Txiki</s> * <s>Kamio Ramuntxo Urruzmendi Zendoia 168</s> * <s>Kuartela 170</s> * <s>Lapabide Ramoni Arrillaga Mendiluze 172</s> * <s>Leku Eder Iñaki Ostolaza Zamora 174</s> * <s>Lizarreta Alex Aisa Alberdi 178</s> * <s>Lurgorrieta Mari Jose Etxabe 182</s> * <s>Marabieta Aurori Medina Benito 184</s> * <s>Melilla Jose Manuel Martikorena Martikorena 186</s> * <s>Mendi Mendia Markos Duarte Fernandez 188</s> * <s>Mendi Gain Itziar Uranga Olondo 189</s> * <s>Mendi Gain Txiki 190</s> * <s>Mendizorrotz Nekane Etxebeste Calonje 192</s> * <s>Mizkiñotegi Bittor Etxebeste Calonje 194</s> * <s>Murgil Antoni Erauntzetamurgil Osa 196</s> * <s>Mutegi Lourdes Etxabe Arrillaga 198</s> * <s>Obserbatorioa 200</s> * <s>Oliden Oilotegia Ignazio Oliden Arrillaga 202</s> * <s>Ondazarte Antton Dorronsoro Gaztañaga 204</s> * <s>Otondo Jose Mari Kruz Marikorena 208</s> * Otondo Azpi 210 * <s>Perus Jose Juan Pastoriza Olano 212</s> * <s>Plazaetxe Maria Jesus Garcia Babon 214</s> * <s>Sindikatua 216</s> * <s>Txoxa Berri 218</s> * <s>Ugartenea Itziar Ugarte Irusta 220</s> * <s>Xatene Jabier Iraola Gabilondo 222</s> * <s>Zankardegi Jose Antonio Errazkin Mendiluze 224</s> * <s>Zapatari 226</s> * <s>Zingieta Jose Manuel Sagardia Lizaso 230</s> * <s>Inguruko baserriak 233</s> * <s>Egioleta Handi Txomin Alkorta Sarriegi 234</s> * <s>Egioleta Berri Bizenta Odriozola Manterola 236</s> * <s>Egioleta Txiki Garbiñe Gomendio Alberdi 238</s> * <s>Lusarbe Erdi Maria Pilar Saizar Makazaga 240</s> * <s>Lusarbe Handi Juanita Eizagirre 244</s> * <s>Martintxotegi Juan Jose Anza 246</s> * <s>Mugitza 248</s> * <s>Muniota Berri Jose Ramon Arruti Ernategi 250</s> * <s>Muniota Zahar Peio / Luis Mari Lertxundi 252</s> * <s>Orioko Benta Mari Jose Sansebastian Sarasua 254</s> * <s>Zerutxo Maritxu Estanga Mitxelena 258</s> * <s>Galdutako baserriak 260</s> * <s>Amezti Azpikoa Bittori / Inaxi San Sebastian Mujika 262</s> * <s>Amezti Zahar Felixene 266</s> * <s>Artikula Haundi-Ingurukoak 268</s> * <s>Artikula Txiki-Ingurukoak 270</s> * <s>Belabieta Txiki Jose Mari Mendiluze Azkue 272</s> * <s>Etume 274</s> * <s>Tolaretxe Esteban Arzallus 276</s> * <s>Txoxa Iñaki Garmendia Iraola 278</s> * Azoketan esnea saltzeko agiria 280 * Erregistroa 282 * Planoa (baserriak) 284 * Astoak eta igeldoarrak 286 * Akelare ku Pedro Subijana Reza 288 * Arrokak Jose Mari Zubeldia / Martin Maiz 291 * Eliza eta elizkizunak 311 * Eskola 329 * Gerra eta soldaduska 343 * Gudamendi 361 * Harrobiak 375 * Iturriak 383 * Jaigiroa 395 * Kirolak 453 * Lana eta bizimodua 491 * Monte Igeldo 520 * Ondarea 523 * Plaza 533 * Planoa (harrobiak, ondarea, iturriak, putzuak) 549 * Bibliografia 552 Baserriak Igeldoko baserriei buruz zerbait idazteko eskatu didate. Nire bizitza baserriari lotuta eman dudanez, txiki-txikitatik ezagutu dudan baserritik gaur egungora arte baserriak izan duen bilakaeraren gaineko gogoeta izan nahi du ondoko jardun honek. Gaur egun altxortzat jotzen dugun baserria mendeetan zehar entitate familiarra izan da, bere baitan funtzio konplexuak bete dituena: bizitoki eta bizibide izan baita, aldi berean. Bizilekua izan da, bai familiarentzat bai abereentzat. Eta, jakina, bizibide, baserrian bizi zen familiako kideentzat. Baserria lurrez inguratuta egon da beti, eta hala dago oraindik ere. Lur horiek lantzea eta animaliak zaintzea izan da baserritarren zeregin nagusia. Baserria familia osoaren bizitoki, lantoki eta ogibide bilakatu zen. Lana eta lana, horixe izan da baserriaren ekonomiaren oinarria, horrelaxe bete izan dira mendez mende baserriko biztanleen ase- beharrak. Biziraupenaren ekonomia izan da baserritarrena. Denboran zehar izan duen bilakaeran, bestelako ezaugarri batzuk ere bereganatu ditu baserriak. Senitarte handiko familiak izan dira baserrikoak. Familia ugariak izateak eta baserriak sakabanaturik egoteak elkarlanerako ohitura ekarri du, auzolana alegia. Urtean zehar garai jakin batzuetan sortzen ziren lan gogorrenei aurre egiteko, elkarri laguntzeko ohitura nagusitu zen; adibidez, belar ontzea, lur iraultzea, soroko lanak, garo biltzea... Negu partean, lan gutxiago izaten zenez, baserri-bideak berritu eta txukuntzeko ere elkartu izan dira baserritarrak auzolanean. Beste ezaugarri nagusietako bat izan da baserria zatitu ezina zela. Ez etxea eta ez lurrak, ez ziren zatitzen. Gehienetan, seme zaharrena, maiorazkoa, izaten zen oinordeko bakarra; era berean, baserria bere ondorengoei transmitituko ziena, bere maiorazkoaren bidez. Gainerako senideek, maiorazkoaren anai-arrebek, baserria uzten zuten, kasu gehienetan. Zereginen ugariak, lanaren zama handiak, denbora gutxi utzi ohi diete baserriko seme-alabei eskolarako. Aukera gutxi izan dute ikasketetarako, eta gehienek oso gaztetatik alboratu izan dituzte. Emakumeen kasuan, baserriko alaba asko hirira jaisten ziren, neskame-lanak egitera, edota moja sartzen ziren komenturen batean, lekaime. Gizonezkoak, berriz, asko beste lurralde batzuetara joan izan dira lan bila, emigrante moduan; beste batzuk apaiz edo fraide. Baserriari ezarri dizkiogun ezaugarrien artean, ezin dugu inolaz ere ahaztu baserriak jokatu duen papera euskararen eta euskal kulturaren transmisioan, gordailu moduan. Neurri handian, baserriari esker gorde dira mendez mende gaurko eguneraino euskaldunon ohitura ugari eta alor askotako jakinduria handia: landareen eta abereen ezagutza, landa eremuaren garbitasuna, paisaia, folklorea, bertsolaritza, euskararen aberastasuna, herri kirolak, auzolana... Igeldoko kasuan, familiaren biziraupena ez da baserritik soilik atera izan. Garai batean, harrobiek garrantzia handia izan zuten Igeldon. Gizonezko askok egin izan dute lan harrobian. Horrelakoetan, baserriko lana emakumeen eta seme-alaben ardurapean gelditu izan da, familia asko eta askotan. Gainera, Igeldo itsasertzeko herria izanda, itsasoak, kasu askotan, eragin zuzena izan du familiaren ekonomian, bizimodua aurrera ateratzeko laguntza handia izan dute itsasotik. Baserritar batzuek lurra bezala landu dute itsasoa, abereak bezala lapak, lanpernak, olagarroak eta arrainak; baserritar eta arrantzale izan dira. Gaur egungo baserriaren bilakaera, berriz, oso azkarra izan da, historia laburra du. Euskal Herriko baserriaren gaia aztertu duten adituek diotenez, azkeneko 50 urteetan aurreko 600 edo 700 urteetan baino gehiago aldatu da baserriko bizimodua, baserritarren bizitza. 1950eko hamarkadak ekarri zuen hazkunde industriala, ekonomia orokorraren susperraldia, ustezko ongizatearen gizartea ekarri zuen, produkzioaren eta banaketaren eredu-aldatze handia. Eta, horrekin batera, baserriaren hondamendiaren eta amildegiaren hasiera. Zergatik? Baserria pasatu zen familiaren diru-iturri ia bakarra izatetik baserritarren ekonomiaren osagarri izatera. Baserritarren diru-iturri nagusia industriako fabrikak edo kaleko bestelako lantokiak izan dira harrezkeroztik. Azken hamarkadetan, familiaren ogibide bakarra baserria izatearen eredua jarraitzen dutenak aldaketa sakonak eman beharrean gertatu dira: baserria familia-enpresa bihurtu dute. Baserriaren izaera erabat aldatu da: teknologia eta makinaria modernoak eskuratu dituzte, eta egungo gizartearen martxan sartu dira. Baserriak industriaren eredu ekonomikoa hartu du, ekoizpena bizimoduaren oinarri bakartzat hartuz. Hala ere, azken urteotan bide horrek zalantza ugari sortu ditu zenbait baserritarren artean, eta lurrari loturiko familia-nekazaritzaren eredua indarra hartzen hasi da, baserriaren berezko oreka ekonomiko eta ekologikora itzultzeko. Oharra: Baserrien izenak letra etzanean idatzita daude liburuan. Agiti 1 Joxe Irurtia. 2 Antxoni Balerdi Lizaso. 3 Jose Manuel Balerdi Lizaso. 4 Luis Errazkin. 5 Ignazio Illarramendi. 6 Antxoni Lizarazu Balerdi. 7 Josefa Balerdi Lizaso. 8 Maria Balerdi Lizaso. 9 Manuel Balerdi Lizaso. 10 Josefa Olasagasti Bengoetxea. 11 Mikaela Balerdi Olasagasti. Manuel Balerdi eta Antxoni Lizarazu. Mikaela Lizaso Erauntzetamurgil. . Amezti Behekoa Josefa Antonia Mendiluze Arrizabalaga eta Manuel Arrillaga Sagardia bere zazpi seme-alabekin. 1 Nikolas Martikorena Usategi. 2 Isabel Martikorena Arrillaga. 3 Antonio Zinkunegi Alkorta. 4 Lourdes Martikorena Arrillaga. Josefa Antonia Mendiluze Arrizabalaga eta Manuel Arrillaga Sagardia. . . Mariano gaztetan harria lantzen hasi zen. Hainbat harrizko horma eta itxituraz gain, bestelako lanak ere egin ditu, esaterako armarriak, herriko frontoiaren ondoko iturria, herriko plazan dagoen ‘Lortuko dugu’ izeneko eskultura eta abar. 1994. urtea. Mariano Uranga Iraola. Amezti Goikoa 1 Maria Uranga Iraola. 2 Ines Uranga Iraola. berriz, harrobian egiten zuen lan. Luis 45 urterekin hil zen. Garai hartan, edateko ura Etumetxabal iturritik ekartzen zuten, eta gobada egitera Zulotxora joaten ziren. Atzean ezker eskubi: Luis Izagirre Berridi, Nikolas Izagirre Fernandez, Maria Fernandez Uranga, Maria Uranga Iraola, Maria Luisa Uranga. Aurrean: Rosa Mari Izagirre Fernandez, Jose Mari Izagirre Fernandez. Mariano Fernandez Uranga. Amezti Zahar 1963. urtea. 1 Joxe Uranga Iraola. 2 Mariano Uranga Iraola. 3 Bittor Uranga Iraola. 4 Maria Iraola Esnal. 1 Nikolas Izagirre Fernandez. 2 Maria Iraola Esnal. 3 Mariano Uranga Iraola. Pedro Artano Iraola eta Mariano Uranga Iraola. Ansotegi . Arburu Joxe Etxebeste. Rosa Bengoetxea. Amuarrainen aska. Arretxe 1 Maria Arruti. 2 Mikaela Arruti. Pakita Enbil Arruti eta Jose Antonio Segurola Garmendia. Arrillaga Enea Ekialdeko partean, berriz, gurrutxagatarrak bizi ziren XX. mendearen hasieran. Behealdean, Isidoro Gurrutxaga eta haren emazte Doña Manuela. Goialdean, berriz, Doña Luisa Gurrutxaga maistra eta bere ilobak: Pakita, Teofilo eta Don Pedro apaiza. Horiez gain, Teofiloren iloba ere bai: Lorentxa Gurrutxaga. Ana Mari Santamarta Aiestaran, Mari Karmen Santamarta Aiestaran, harakina eta Gregorio Santamarta Aineto. Migel Izagirre Berridi. Plazan. Pilar Martikorena. Asentsio Etxabe eta Anjela Arrillaga. 1 Mateo Landa. 2 Maria Martikorena. 3 Maria Azpillaga. 4 Antxoni Martikorena. 5 Fermin Goenaga. Arriola Tomas ondo moldatzen zen harri-jasotzen, eta herriko jaietan parte hartzen zuen, gerra aurretik batez ere. Prestaketa handienak orduan izan zituen, gerra ondoren utzi egin baitzion harri-jasotzeari. Rita Olasagasti Martikorena eta Joakin Ijurkoren ezkontza. Arrizulo Jose Joakin asko ibiltzen zen arrokan; lapak, lanpernak eta muxar asko etxeratzen zituen. Dinamita ere erabiltzen zuen arrainak harrapatzeko, nahiz eta debekatuta egon. Arrizuloko ermita. Asurriki 1 Antxoni Ugarte Zinkunegi. 2 Jose Juan Ugarte Zinkunegi. 3 Kristino Erauntzetamurgil. Asurrikiko amona: Concepcion Zinkunegi Arruti. Balda Berri Joxe Matxain Etxabe eta Franziska Goikoetxea. Agustina Iturrioz eta Juan Matxain. Balda Zahar 1920. urtea. Balda Zarreko ZInkunegi Arruti familia: 1 Maria (Iturrietara ezkondu zen). 2 Joxe Domingo (Urtetara ezkondu zen). 3 Jose Kruz (Balda Zarren geratu zen Benitoren aita). 4 Jose Ramon (Antiguara ezkondu zen). 5 Manuel. 6 Kontxi (Asurrikira ezkondu zen). 7 Sebastiana (Aginagara ezkondu zen Asurrikiko Jose Joakin Ugarte Esnalekin). Benito Zinkunegi eta Juana Ormaetxea Olarra. Barberoetxe Barberoetxe baserria. Barrenetxe 1 Eusebio. 2 Katalina. 3 Mikaela. 4 Ignazio. 5 Maria. 6 Jesus. 7 Maria Dolores Illarramendi Kaperutxipi. 1 Maria Balerdi. 2 Ignazio Illarramendi. 3 Jose Mari Illarramendi Balerdi. 4 Milagros Arrieta Illarramendi. 5 Iñaki Illarramendi Balerdi. 1 Maria Balerdi. 2 Ignazio Illarramendi. Bekoetxeberri 1 Pako Urruzmendi. 2 Jesus Urruzmendi. 3 Gregori Zendoia. 4 Zelestino Urruzmendi. 5 Juanito Urruzmendi. 6 Luis Urruzmendi. 7 Maritxu Urruzmendi. 8 Manuel Urruzmendi. 9 Jose Anjel Zendoia. 10 Rosa Goisoro. 11 Ramuntxo Urruzmendi. 12 Joxe Urruzmendi. 13 Pakita Urruzmendi. 1 Frantziska Gabilondo Aldanondo. 2 Rosa Goisoro Beloka. 3 Frantzisko Urruzmendi Enbil. 4 Joxe Urruzmendi Goisoro. Belabietako ganaduen iturria. Gurdikada belarrarekin: 1 Juanita Iruretagoiena. 2 Jose Mari Iruretagoiena. . Belabieta Azpi Belabieta Azpiko (Gorriene) familia. 1 Txomin Alkorta Sarriegi. 2 Juan Jose Iradi Lizarazu. 3 Pedro Mari Lizarazu Garmendia. 4 Arantza Arruti Iraola. Bengoetxe Bengoetxe baserria. Balda-Azurza familia baserrian. 1 Anjela Arrillaga Mendiguren. 2 Itziar (Eibar). 3 Txomin (Eibar). 4 Josefa Ignazia Mendiguren. 5 Asentsio Etxabe Arruti. Asentsio Etxabe eta Anparo, Bengoetxe baserriko neskamea. 1 Kandido. 2 Migel. 3 Dolores. 4 Jose Antonio. 5 Juan Jose Arrillaga Olasagasti. Martin Arrillaga. Josefa Ignazia Mendiguren. Benta Alegre 1 Natividad Aldanondo. 2 Eibarko lehengusua. 3 Frantziska Etxezarreta, 4 Maria Alberdi. 5 Zelestino Aldanondo. 6 Jesus Illarramendi. 7 Zelestino Illarramendi. Jesus Illarramendi eta Natividad Aldanondo Zelestino Illarramendi Aldanondo umearekin. Zelestino Aldanondo Martikorena eta Frantziska Etxezarreta Etxaniz. Benta Berri 1 Ramon Eskarmendi. 2 Txomin Eskarmendi. 3 Txomin Eskarmendi. 4 Teixa Martikorena. 5 Maitere Eskarmendi. 6 Karmelo Eskarmendi. Benta Berri baserria. Ramon Balerdi. Benta Berri Azpi Pilar Mendiluze Agirrezabalaga. 1 Jabier Iraola Gabilondo. 2 Bizente Iraola Esnal. 3 Jose Mari Iraola Gabilondo. 4 Anjela Gabilondo Agirrezabalaga. 5 Mari Anjeles Iraola Gabilondo. 6 Sabino Iraola Gabilondo. 1 Joxe Gabilondo. 2 Joxe Gabilondo. 3 Pilar Agirrezabalaga. 4 Anjela Gabilondo. Biorreta Harrizko gazi kutxa. 1 Zelestino Zubeldia. 2 Jose Antonio Zubeldia. 3 Jose Mari Errazkin. 1 Zelestino Zubeldia. 2 Jesus Martinez. 3 Jose Antonio Zubeldia. 4 Jose Maria Errazkin. 5 Maria Luisa Errazkin. Biorretako senideak. Arraskako uraren irteera. 1 Manuela Zubeldia. 2 Jose Mari Errazkin. 3 Maria Jesus Zubeldia. 4 Zelestino Zubeldia. Borda Ezker eskubi: Inaxi Iraola Usategi, Bernardo Iraola Usategi, Josefa Usategi Etxebeste eta Praxku Iraola Martikorena. Inaxi Iraola Usategi eta Tomas Telleria Gorostegi. Praxku Iraola Martikorena eta Inaxi Iraola Usategi. Borda Berri Eraikina 1 Balbina Insausti Oria. 2 Rosa Azurza Insausti. 3 Soravilla (Betelukoa). 1 Balbina Insausti Oria. 2 Rosa Azurza Insausti. Balbina Insausti Oria. Bittor Bengoetxea Otegi. Ramon Zendoia meta egiten Kamio baserrian. Borda Berri Txikiko familia. Buena Vista 1 Balentin Alberdi (Irun). 2 Jose Manuel Alberdi (Irun). 3 Jose Manuel Sagardia. 4 Iñaki Alberdi (Irun). 5 Arantxa Irizar Zamora (Buena Vista). 6 Anjel Irizar Zamora (Buena Vista). 7 Arantxa Sagardia. 1 Maria Sagardia (Artikula Txiki). 2 Antxoni Sagardia Zamora. 3 Anjel Irizar Zamora (Buena Vista). 4 Antxoni Sagardia (Artikula Txiki). 5 Anjel Irizar Zamora. . Buztinzuri onostiako toponimiaren arabera, Igeldoko baserrien zerrendan, 1832. urtekoa da baserri honen aurreneko aipamena, Buztin Suri izenez azaltzen da. Buztinzuriren lehenbiziko jabeak Aiestaran sendikoak izan ziren. Gerora, Nartziso Lizarazu Garmendiak erosi zuen baserria. Nahiko egoera kaxkarrean zegoela-eta, konpondu egin zuen. Nartziso haurra zela atera zen Arrizulo baserritik, eta batean eta bestean ibili zen lanean, morroi: Balentziaga baserrian; Denentzat Mesede (Matxekoene) baserriaren inguruan zegoen txabola batean, bertan idi-parea, behiren bat eta zaldia ere bazituela... Handik pixka batera, aurretik erosia zuen Buztinzuri baserrira jo zuen bizitzera. Nartziso Lizarazu Garmendia eta Lapabide baserriko Ramoni Martikorena Usategi ezkondu eta baserrian jarri ziren Nartzisok, baserriko lanaz apar- te, itsas-belarrak (algak) bildu ere egiten zuen. Gogoko zuen arrokan ibiltzea: arrantzan, lapak eta lanper- nak eskuratzen, edota olagarroak harrapatzen. Kirolari moduan ere ezagu- na izan zen: korrika, bizikletan, deman... bizitzen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Maria Anjeles, Mari Jose eta Joxe Lizarazu Martikorena. Ukuiluan, sei bat behi izaten zituzten, eta idiak. Ganaduarentzat ‘garagar pulpa’ ekartzen zuten garagardotegitik. Esnea Gurelesara eramaten zuten. Baratzeko lana ere egiten zuten, baina batez ere etxerako. Nartzisok, baserriko lanaz aparte, itsas-belarrak (algak) bildu ere egiten zuen. Gogoko zuen arrokan ibiltzea: arrantzan, lapak eta lanpernak eskuratzen, edota olagarroak harrapatzen. Lizarazutarrek arroketan ibiltzeko zaletasun eta abilezia izan dute, eta Nartziso ere, trebea zen oso. Garai batean, kirolari moduan ere ezaguna izan zen: korrika, korrikalari gisa nabarmendu zen gehienbat eta Auñamendi Eusko Enziklopediak hiru norgehiagoka garrantzitsu jokatu eta irabazi egin zituela jasota ditu: Fernando Kortaberria, Juan Jose Olano eta Tomas Ugartemendiaren aurka. Aizkoran ere aritu zen. Esate baterako, 1970eko uztailaren 5ean Igeldon antolatutako lehiaketan aritu zen, Jose Mari Etxebeste, Manuel Errazkin eta Juan Jose Olano igeldoarren aurka. Urte askoan ikusi izan dugu herriko zein inguruko beste hainbat plazatan. Gerora, baserria saldu eta beste ingurune batera joan zen bizitzera. Gaur egun beste familia bat bizi da baserrian, etxebizitza moduan. Nartziso Lizarazu Garmendia. Nartziso Lizarazu Garmendia idiekin. Ezker eskubi: Juanito, Joxe, Isidro, Bautista, Kontxa Ugarte Insausti, Maria Insausti Oria eta Antonio Ugarte Esnal. Antonio Ugarte Esnal. Maria Arruti Ezeiza dantzan. Baserriko atean. Jose Luis eta Patrizia Arruti Ezeiza. Egiluze baserria. Zaharren Eguneko oroigarriarekin: Maria Arruti Ezeiza. 1 Alejandro Zubizarreta Agirrezabal. 2 Magdalena Lizarralde Berridi. 3 Tomasa Lizarralde Berridi. 4 Pedro Amondarain. 5 Maria Mitxelena Mendizabal. 6 Esteban Lizarralde Berridi. 7 Juan Bautista Lizarralde Berridi. 8 Maria Luisa Lizarralde Berridi. 9 Pantxika Lizarralde Berridi. 10 Patxi Lizarralde Berridi. 11 Paulina Lizarralde Berridi. 12 Jose Agustin Arzallus. Dolarea. 1 Gregorio Santamarta. 2 Josefa Aiestaran. 3 Ana Mari Santamarta. Josefa Ignazia Leunda eta Juan Erauntzetamurgil. Zaldi gainean: 1 Jose Antonio Arrillaga. 2 Pantxikomai Erauntzetamurgil. Erauntzeta rauntzeta baserriaren lehen aipamena 1566. urtekoa da. Baserriaren jabe Landa-Larburu senideak azaltzen dira. 1593an Heraunseta izenean ageri da. Bi bizitzako etxea zen, soro eta zelai zabalak zituen, eta leku onean kokatuta zegoen. Etxebizitza batean, Manuel Landa eta Aginagako Manuela Larburu bizi ziren. Lau seme-alaba izan zituzten: Miren, Agustin, Pakita eta Satur Landa Larburu. Baserrian ganadu asko izaten zuten, behiak batez ere eta baita idiak ere. Baratzean ere lan asko egin zuten. Manuela Antiguara joaten zen astoarekin, esnea eta baratzako produktuak saltzera, askotan bera ere asto gainean. Antigua auzoko kale batzuetan astoak ilaran lotzen zituzten baserritarrek, batez ere Usurbil, Aginaga eta Igeldokoak ziren. Gehienak, emakumezkoak. Astoentzako lotuneak, gaur egun Errotatxo taberna dagoen inguruan zeuden, eta Heriz pasealekuaren erdibidean ere bai. Asto bakoitzak ba omen zekien zein zen bere aparkalekua. Antigua auzoko kale batzuetan astoak ilaran lotzen zituzten baserritarrek, batez ere Usurbil, Aginaga eta Igeldokoak ziren. Gehienak, emakumezkoak. Asto bakoitzak ba omen zekien zein zen bere aparkalekua. 1970ean saldu egin zuten baserria. Agustin garagardotegian hasi zen lanean, eta geroago Hernaniko Electra-Quimica enpresan. Zerutxo baserriko Maritxu Estanga Mitxelenarekin ezkondu zen eta bikote hau urte askotan bizi izan zen Gure Izardia etxean Beste etxebizitzan, Gerbasi, Emeteria eta Ramonen ama. Ramon Amundarain eta Agustina Etxeberria bizi izan ziren. Iru seme-alaba izan zituzten hauek ere: Migel, Isabel eta Maria Dolores Amundarain Etxeberria. Anaia ordeko bat ere izan zuten, Alfonso Artano. Ramonen arreba, Emeteria Amundarain, baserri-lanez arduratzen zen. Lana gogotik egiten zuen Emeteriak: segan aritzen zen sarritan eta baratzako lurra prestatzeko goldean ere bera aritzen zen. Goldetik tira egiteko etxeko idia eta behi bat jartzen zituen uztarrian eta trebezia handiz manejatzen zituen. Aipaturiko animaliez gain, beste hiruzpalau behi eta txekor batzuk izaten zituzten baserrian. Fruta arbola asko zuten gainera: sagasti handia izateaz gain, gereziondoak eta udareondoak zituzten. Artasoroak ere bazituzten eta bertako artoa Ibaetako errotan ehotzen zuten arto-irina lortzeko. Agustina Etxeberria maiz joaten zen Antiguara etxeko produktuak ( esnea, barazkiak, frutak eta abar) saltzera. Gaur egun baserria nahiko egoera txarrean dago; hala ere, boladetan ganadua ikusi izan da Erauntzetako zelaietan. Erauntzeta baserria, gaur egun egoera honetan dago. Jose Mari Arriola emazte eta alabarekin. Miren Landa Larburu. Agustin Landa Larburu. Erauntzeta Txiki 1 Sabina. 2 Anjel. 3 Joxe. 4 Benanzio. 5 Simona Gantzarain. 6 Plazido. 7 Daniel. 8 Luis. 9 Maritxu. 10 Iñaki. 11 Kandido. 12 Pepi Insausti Gantzarain. 13 Patri. Benanzio Insausti eta Pepita Etxebeste. 1960ko hamarkada hasierako argazkia Barbotegi jatetxean. Ezker eskubi: Kandiko Insausti Ganzarain, Plazido Insausti Otegi, Simona Ganzarain Aranburu eta Luis Insausti Ganzarain. Erauntzeta Txiki baserria. Erreroenea onostiako toponimiaren arabera, baserriaren lehen aipamena 1934koa da, eta Herreria ize- nez azaltzen da. Herriaren irteeran kokatuta dago, Melilla edo Xerraiene baserriaren ondoan; eta bi alturako eraikina da. Santos Aranguren eta Iriarte baserriko Teresa Arrutik erosi zuten, ezkondu ondorenean. Seme bat izan zuten: Zelestino Aranguren Arruti. Etxearen goiko solairuan etxebizitza zegoen. Haren alda- menean, gela txiki bat; semeak han zorrozten zituen harrobietatik ekartzen zizkioten lanabesak. Beheko pisuan ukuilua zuten eta behi bat edo beste izaten zuten. Paradako izeneko zezen handi bat ere bazuten, eta inguruko baserrietatik behiak ekartzen zizkioten estaldu zitzan. Inguruko harrobietatik ere egunero ekartzen zizkioten Santosi lanabesak zorrozteko: pikatxoia, zizelak... Ate on- doan uzten zizkioten eta hurrengo egu- nerako prest izaten zituen guztiak, ondo zorroztuta. Ferratokia ere bazuten Erreroenean. Santos oso ferratzaile ona zen eta lan ugari izaten zuen inguruko baserrietako ganadua ferratzen. Zelestino Aranguren Arruti semea Bizkaiko Murueta herriko Maria Begoña Eskibelekin ezkondu zen, eta alaba bat izan zuten: Maitere Aranguren Eskibel. Zelestinok Donostiako Gas fabrikan egi- ten zuen lan, eta udan, batez ere abuztuan, Gudamendiko tiropitxonean, enkargatu moduan. Maria Begoña, berriz, gaztetan, ezkon aurretik, neskame aritu zen, hiru bat urtez Gudamendin; garai hartan Kamio baserrian egiten zuen lo. Maria Begoña, bizkaitarra izanik, gogoratzen da nola gerra-garaian Gernikan soldadu italiarrak ezagutu zituen. Gaur egun ere hantxe bizi da Maria Begoña Eskibel, alabarekin eta haren familiarekin. 2022ko maiatzaren 8an 100 urte bete zituen. Baserri moduan, baratza pixka bat egiten dute etxerako. Teresa Arruti. Maria Begoña Eskibel eta Zelestino Aranguren. Etumetxabal 893an, Gurruchateguiberri izenez azaltzen da Donostiako toponimian. Gorrochategui-Berri edo Choco- lateguillene moduan ere azaltzen da, 1899an. Baserria bi zatitan egin zen. Zati haietako bat eraikitzen Txirrita bertsolaria aritu zen. Sagardotegia ere izan zen. Txokolatenen bizi ziren Gurrutxaga anaiek eraiki zuten baserria, berena suak kiskali ondoren. 1929. urtean, Tolosatik Juan Jose Beloki Aranburu (jaiotzez Alkizakoa) etorri zen. Haren seme Juan Jose Beloki Ezeizak eta Maria Luisa Kortajarena Ugarte emazteak erosi zuten baserria. Zortzi seme-ala- ba izan zituzten: Arantxa, Juan Jose, Maria Luisa, Leonardo, Dolores, Izaskun, Jose Jabier eta Juan Mari Beloki Kortajarena. Oilo-etxaldea jarri zuten, eta 1.000 oilo izatera iritsi ziren. Abeletxeak Beotibar izena izan zuen. Denborale txar baten ondorioz, dena puskatu zitzaien. Orduan, Juan Jose Beloki Ezeiza Pasaiara joan zen lanera, portuan aritu zen lanean, portuko praktiko moduan. Maria Luisa baserriko lanetan aritzen zen. Baratza zuten, etxerako, eta lau behi, astoa eta txerriak ere bai. Baserria bi zatitan egin zen. Zati haietako bat eraikitzen Txirrita aritu zen. Sagardotegia ere izan zen garai batean. Etxe ondoan iturria zegoen eta hura gobada egiteko lekua ere bazen. Aspaldiko artelatz bat ere bada inguruan; diotenez, Gipuzkoako zaharrenetarikoa da. Aldamenean txikiago batzuk ere badira. 1956an, izotzaldi gogor baten ondorioz, pinudi guztia izoztu eta izorratu zitzaien. Urte haren amaie- ran Donostiako Intxaurrondo auzora joan ziren bizitzera. Azken urteetan Leo eta Jabier semeak ibili izan dira baserrian, baratza eta inguruak txukuntzen. Duela gutxi saldu dute baserria, eta orain beste familia bat bizi da bertan. Etumetxabal baserriko Juan Jose Beloki Aranburu. Etumetxabal baserriko eguzki ordularia. Etxe Nagusi 1 Juan Jose Barrondo. 2 Gregori Zendoia. 3 Luis Mari Barrondo. 4 Mirari Barrondo. Etxe Nagusiko Gregori Zendoia. 1 Juan Jose Barrondo Iraola. 2 Kandida Iraola Zendoia. 3 Luis Mari Barrondo Iraola. Etxe Sindikalak Etxe Sindikalak Ezker eskubi: Jose Mari Izagirre, Juanito Izagirre eta Xixili Arrillaga. Antxoni Zubeldia eta Bittor Iturrioz. Etxeberri Etxeberria baserriko ataria. Etxeberria baserriko sarrera. . Etxebeste aserri honen lehen aipamena 1811koa da, Donostiako toponimian; Echebeste izenez azaltzen da. 1824an Echeveste eta Echeeste moduan ere aurkitu dugu. Mendi malda baten behealdean kokaturik dago, eta terreno dexente du. Baserriaren ondotik erreka pasatzen da. Bertan bizi izan den sendiak baserriaren izena du abizen. Lau anai-arreba bizi izan ziren han: Josepa, Emili, Ignazio Ignazio eta Migel Etxebeste anaiak deman ibili ziren baserriko idiekin. Behin baino gehiagotan lehiatu ziren Igeldon. Hango dema-plaza 1963-12- 5ean inauguratu zen. Egun hartan bost idi-parek eta behi-pare batek parte hartu zuten deman. Etxebesteko anaiak izan ziren garaile, 61 plaza eginda. eta Migel Etxebeste. Neskak baserritik joan eta bi mutilak gelditu ziren bertan bizitzen. Inaziok Antiguako Lizarriturri lantegian egin zuen lan; Migel, berriz, baserriko lanean aritu zen. Baserrian idiak zituzten; eta Ignazio eta Migel Etxebeste anaiak idi-deman ibili ziren. Behin baino gehiagotan lehiatu ziren Igeldon. Hango dema-plaza 1963ko abenduaren 5ean inauguratu zen. Egun hartan bost idi-parek eta behi-pare batek parte hartu zuten deman. Etxebesteko anaiak izan ziren garaile, 61 plaza eginda. Ignazio Etxebeste, Joxe Uranga eta Ramon Balerdik ohitura zuten urtero Ernioko mendi-puntan zegoen Igeldoko gurutzea txukuntzera joateko. Urte askoan arduratu ziren hura pintatu eta txukun mantentzeaz. Migel Etxebeste Erauntzeta baserriko Emeteria Amundarainekin ezkondu zen, eta lau seme- 1 Mari Karmen. 2 Ignazio. 3 Joakina 4 Jesus Etxebeste. 5 Emeteria Amundarain. Emeteria Amundarain Agirre behorrarekin. alaba izan zituzten: Jesus Mari, Mari Karmen, Joakina eta Ignazio Etxebeste Amundarain. Garai hartan, ukuiluan, dozena bat behi zeukaten, eta idiak. Idiekin goldean aritzen ziren, baita deman ere. Migel ahariekin korrika ibiltzen zen mendian, haiek jokorako prestatzen. Baratza ere egiten zuten, gehiena etxerako. Emeteria zalgurdian Antiguara joaten zen, etxez etxe esnea eta barazkiak saltzera. Alabek ere laguntzen zioten tarteka. Migelek aingirak harrapatzen zituen etxe ondoko errekan. Ignazio semea gelditu zen baserrian. Tolosako Bedaio auzoko Juana Zubillaga Zubillagarekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten: Karmele eta Mikel Etxebeste Zubillaga. Gaur egun ere etxebestetarrek segitzen dute baserrian bizitzen. Emeteria Amundarain eta Migel Etxebeste. Etxeluze opatutako lehen aipamena 1630. urtekoa da, Echaluze izenean, eta Doña Josefa de Matio izeneko emakume batek erosia da. Dokumentu zaharrean ageri denaren arabera, oinplano errektangularra duen bi solairuko eraikina da, animalientzako aska duena. Manposteriako harriz egina dago, ondo landutako harriarekin, eta ertzetan harlanduzko kateatuak ditu. 1854. urtean Gaytan de Ayalaren izenean azaltzen da; errentan, Markos eta Jose Joakin Aristegieta Is- tiarteren izenak agertzen dira. Bi anai hauek Etxe- berri baserritik etorriak ziren. Aristegieta Markesa- ren familiarrak ziren, gaur egun Aristegieta izenean ezagutzen dugun baserriaren jabearenak, eta baita orduan Gurutze-atea izena zuen etxearen jabearenak ere, oraingo Mendizorrotz tabernaren goiko partea. Jose Joakin Aristegieta Istiartek, Durandegiko Patri- zia Arrutirekin osatu zuen familia: Jose Mari, Maria, Juan Jose eta Anjelita Aristegieta Arruti. Baserrian 12 behi eta beste horrenbeste txekor izaten zituzten. Idi handi batzuk ere bai, baina alferrak, demarako balio Etxeluzeko iturria. ez zutenak. Baserriak zelai zabalak zeuzkanez, meta ugari egiten zuten, eta baita baratza ere: pautxa, babarruna, artoa, erremolatxa, arbia, patata, kalabaza eta batez ere oso letxuga onak. Sindikatuaren goialdeko zelai batean landatzen zituzten letxugak, eta tontortzen zirenean gurdikada osoak etxe- ratzen zituzten ganaduarentzat. Ganadu ugari zuten, eta pentsua garagardotegitik ekartzen zuten, garagar pulpa, baina pentsu mota horrekin gradu gutxiagoko esnea ematen zuten. 1 Ruperto Ortega. 2 Maria Aristegieta. 3 Juanito Urruzmendi. 4 Anjela Aristegieta. 5 Markos Aristegieta. 6 Joxe Aristegieta. 7 Jose Joakin Aristegieta. 8 Patrizia Arruti. 9 Juan Jose Aristegieta. Juan Jose etxeko seme gazteena Donostiara jaisten zen, etxeko barazkiak eta esnea saltzera, Iruin baserriko Jose Mari Etxebeste esne biltzen hasi zen arte. Etxeko lau gizonak (aita, osaba eta bi semeak) ehiza eta arrantza zaleak ziren, eta baserrian ez zen erbi, birigarro eta muxarrik falta izaten. Gudamendiko tiro-pitxonean ere aritzen ziren lanean, tirada zen egunetan. Jose Mari kaiolan usoak jartzen aritzen zen, eta Juan Jose fosoan egoten zen. Gaur egun baserria hutsik dago eta hango zelaiak herriko beste baserritar batek erabiltzen ditu. Hildakoak kanposatua eramateko orduan gurutze bat eramaten zen. Gero gurutzea etxean gordetzen zen. Rosa Goisoro eta Joxe Aristegieta. Eulalia Enea ulalia Enea etxea 1767an Badajozen jaiotako Manuel de Godoy, ezizenez Bakearen Printzea, politikari ospetsuak eraiki zuen, XVIII. mendearen bukaera aldera. Zenbait urtez bere ondorengoen esku egon eta gero, Gabriel Diaz de Güemezek eskuratu zuen. Aita Orkolagak behatoki meteorologikoa jarri zuen bertan, behin-behinekoz 1901etik 1905era. Urtebete geroago, 1906ko urrian, etxea Frantziako Arcachongo Captier dominikar erlijiosoen ordenaren esku geratu zen, eta eskola eta zaharrentzako egoitza gisa erabili zuten. Etxeak adineko erlijiosoak hartu zituen, eta gaixotasun larria zutenak. Haietako batzuk bertan hil ziren eta Igeldoko kanposantuan lurperatu zituzten. Hilerriko sarreran, sartu eta ezkerreko horman dagoen hilarrian, oraindik ere irakur daitezke han lurperatutakoen izenak: Baumin, Lachau eta abar luzea. Alfonso XII.a erregeak etxea erosi zuen 1925ean bere arreba Eulaliarentzat. Maria Eulalia de Borbon y Borbon infanta Isabel II.a erreginaren alaba gazteena zen, eta bihurriena. Infanta Leku Eder-eko Pakita Arrillaga etxea garbitzera joaten zen Eulalia Eneara, Eulalia infanta bizi zen garaian. Paki- ta Balentin semearekin joaten zen, ez baitzuen haurra norekin utzi. Ama la- nean eta haurra jostatzen, baina infan- tarengandik urruti, ez baitzituen gogoko haurrak eta animaliak. Balentin ezku- tuan ibiltzen zen. errebeldea edota Infanta errepublikarra ezizenez ezagutzen zutena liluratu egin zen Igeldoz eta uda Eulalia Enea etxean igarotzea erabaki zuen. Horren ondorioz, etxearen aurrealdetik Donostiaraino doan errepidea, ordura arte lokaztutako gurdi-bide estua zena, zabaldu eta itxuratu egin zuten. Bide batez, igeldoarren mesederako ere izan zen obra. Ondoren, Gastamintza sendiak erosi zuen etxea, eta 1975ean alokatu egin zuten eraikina, bertan eskola jartzeko: Opus Deikoek 1906. urtea. Villa Eulalia. haur txikientzako Erain ikastetxea zabaldu zuten han. Ondoren, 1983an, gaur egungo jabeek erosi zuten: Moraza sendiak. Igeldoko hainbat familia aritu izan da lanean Eulalia Enean. Leku Eder-eko Pakita Arrillaga etxea garbitzera joaten zen, Eulalia infanta bizi zen garaian. Pakitak Balentin semea eramaten zuen Eulalia Eneara, ez baitzuen haurra norekin utzi. Ama lanean ari zen bitartean, Balentintxo jostatzen aritzen zen, hori bai Eulalia infantarengandik urruti. Pakitak sarritan esan zien bere ondorengoei infantak ez zituela gogoko haurrak eta animaliak, eta Balentinek ezkutuan ibili behar izaten zuela. Horien aurretik gauza bera gertatu zitzaien Jose Manuel Arrillaga eta Josefa Antonia Mendiluze senar-emaztei. Hirugarren umearen esperoan, erreginari hiru gehiegi irudituta, bidali egin zituen, Jose Oliden eta Raimunda Santxotena senar-emazteak eta beren seme Jose Luis eta Julian bertan bizi izan ziren, eta etxea zaintzeko ardura zuten. Ondoren, Bartolo Balda eta Emilia Azurza senar-emazteak bizi izan ziren bertan, Alex eta Migel Anjel semeekin. Familia honek ere etxea zaintzeko ardura zuen, eta 1982ra arte bizi izan ziren bertan. Bestalde, Erain eskola jarri zuten garaian Anjela Alberdi aritu zen lanean: eskola garbitzen eta haurrei bazkaria ematen. Kanposantuko hilarria: Frantses dominikarren oroimenez. Ganbo Berri anbo eta Egioleta baserrietatik etorritako Inaxio Mitxelena Mendizabalek eta Ines Escudero Perurenak eraiki zuten Ganbo Berri baserria 1950 aldean. Ignazio Ganbo baserriko Pedro Mitxelena eta Teresa Mendizabalen semea zen; eta Ines, Egioleta baserriko Gregorio Escudero eta Josepa Perurenaren alaba. Hamaika seme-alaba izan zituzten: Julian, Loli, Joxe, Ignazio, Eusebio, Ines, Maria Luisa, Mari Karmen, Jose Mari, Jon eta Josu Mitxelena Escudero. Semeetako bat, Ignazio, pare bat urte zuela hil zen. Txikitan, zaharrenak Igarako eskola- ra joaten ziren; gazteenak, berriz, Igel- dokora. Aisialdian, arrantzan eta ehizan ibiltzeko ohitura zuten. Ganbo Berri gurasoen eta koskortutako seme-alaben artean altxatu zuten. Loli alaba gogoratzen da nola bakoitzak ahal zuen moduan laguntzen zuen. Obrarako behar zuten ura baserriaren behealdean dagoen errekatik ekartzen zuten, astoak lagunduta. Geroago, errekaren parean hormigoizko depositu bat jarri zuten, eta etxearen goiko aldean beste bat. Motor baten bidez ponpatzen zuten ura beheko depositutik goikora; gero, handik tuboak jarrita etxeraino iristeko moduan jarri zuten. Baserrian abere asko izan ohi zuten: behi pare bat, txekorren bat, astoa, oiloak, konejuak... Baratzeko lana ere dezente egiten zuten, batez ere etxerako. Fruta-arbolak ere bazituzten: muxika, sagarra, melokotoia, udarea... Ignazio aitak Antigua auzoko Lizarriturriko lantegian egiten zuen lan. Seme-alabak, txikitan, zaharrenak Igarako eskolara joaten ziren; gazteenak, berriz, Igeldokora. Aisialdian, arrantzan eta ehizan ibiltzeko ohitura zuten. Denborarekin, handitu egin zuten baserria. 1985 inguruan, berriz, baserria saldu eta alde egin zuten handik. Urte askoan beste nagusi batena izan zen, eta azken aldian nahiko zaharkitua zegoen. Gaur egun, beste nagusi batek erosi du eta konponketa-lanak egiten ari da. 1 Jose Migel Mitxelena. 2 Ignazio Mitxelena. 3 Joxe Olasagasti Arana. 4 Pantxika Lizarralde Berridi. 5 Maria Olasagasti. 6 Teresa Martikorena. 7 Maria Luisa Lizarralde. 8 Ines Escudero. 9 Martin Escudero. 10 Miren Escudero. 11 Patxi Lizarralde. Mitxelena-Escudero familia: 1 Julian Mitxelena. 2 Loli Mitxelena. 3 Joxe Mitxelena. 4 Eusebio Mitxelena. 5 Ines Mitxelena. 6 Maria Luisa Mitxelena. 7 Mari Karmen Mitxelena. 8 Jose Mari Mitxelena. 9 Ion Mitxelena. 10 Jesus Mitxelena. Ganboa Ganboa baserria. Joxe Mitxelena baserri atarian. Gaztaintxabaleta Bernarda Maritxalar Gaztaintxabaletakoa. Gorosti onostiako toponimiaren arabera, 1672an Gorostiaga izenez azaltzen da Igeldoko baserrien zerrendan. 1820an, berriz, Gorostidi moduan, eta 1860an Gorostegi izenez ere azaltzen da. Baserri honetan topatzen dugun lehenbiziko familia hiru anai-arrebak osatzen zuten. Haien bestelako daturik ez dugu lortu. 1849. urtean, Martina Elizegi Aranburu azaltzen zaigu etxearen jabe moduan. Martina honek seme bat izan zuen, gerran hil zena. Gerora, Biorreta Txiki baserriko familia etorri zen bertara bizitzera: Alejandro Etxebeste Aristegieta eta Manuela Berridi Otegi bikotea, beren seme- alabekin. Biorreta Txiki baserrian bizi Gorosti baserriko lurretan Gorostidi harrobia zegoen. 1955ean, mendia erori zitzaion gainera eta betiko itxi zuten. Joxe Arrillagak eta Tomas Martikorenak kudeatzen zuten harrobia; langile aritu ziren Juanito Ugarte, Bernardo Azpillaga, Antonio eta Migel Aiestaran… Harrobitik espaloi-ertzak egiteko harri gogorra ateratzen zuten. aurretik, Amezketa Bordan eta gero Kamio baserrian bizi izan ziren. Sei seme-alaba izan zituzten: Antonio, Sebastian, Beltxora, Alejandro eta Bittor Etxebeste Berridi (seme baten izena ez dugu lortu). Antonio semea gerran hil zen, eta beste seme bat ere gazterik. Familia hau apopilo etorri zen Gorosti baserrira. Anai-arrebak batera eta bestera sakabanatu ziren; eta baserrian Sebastian Etxebeste Berridi gelditu zen. Sebastian Mutegi baserriko Josefa Etxabe Arrutirekin ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten: Patxi, Mari Karmen, Jose Mari, Manuel, Agustin eta Jose Etxebeste Etxabe. Sebastianek, baserriko lanaz aparte, beste leku batzuetan ere lan egin zuen: Garagardotegian, Gorostiko familia. Calzados Tellon (militarrentzako botak egiten) edota Polleroenean. Ukuiluan, sei bat behi eta txekorrak izaten zituzten; baita txerriren bat eta behorrak ere. Baratzako lana ere egiten zuten, batez ere etxerako. Sebastianek eta bere lagun batzuek ahari bat erosi zuten koadrilan, eta harekin ahari-apustuetan ibiltzen ziren batera eta bestera. Inguruan famatua izan zen. Nafarroa aldetik zenbait urtez artzainak etortzen ziren Gorosti baserrira, artaldearekin negua pasatzera. Lehenbizikoz, Pedro Balda izeneko artzaina etorri zen Ihintzatik. Ondoren, Joxe Balda, aurrekoaren iloba. Honekin urte pare batez Bengoetxe baserriko Kandido Arrillaga aritu zen, morroi lanean. Gerora, Betelutik Balda anaiak etorri ziren; hasiera batean, Gorosti baserrian egoten ziren, geroago Etxeberrira joan ziren eta, azkenik, Bengoetxera. Artzainek, baserriko terrenoak erabiltzearen truke, baserriko familiari zerbait ordaintzen zioten. Mamia eta gazta ere egiten zuten, bertan egoten ziren boladan. 1954an baserria erosi zioten Martina Elizegi Aranbururi. 1969an, obra egin eta baserria handitu zuten, beste solairu bat emanda, eta etxebizitzak osatu zituzten. Mari Karmen eta Jose anai- arrebak gelditu ziren bizitzen, bakoitza bere familiarekin. Gaur egun ere familia horiek bizi dira baserrian. Animalia ugari dituzte: ardiak, behiak, zaldiak, ahuntzak... Ardi-esnearekin mamia eta gazta egin izan dute; baratzeko lana ere, dezente. Zenbait sagarrondo dituzte eta sagardoa egiten dute etxerako. Josefa Etxabe eta Sebastian Etxebeste. Martina Elizegi Aranburu. Gure Izardia aserri hau 1949an eraiki zuten, eta Loistarain baserriaren lurretan dago kokatuta. Lursail horri Mugitza Mendi deitu izan zitzaion garai batean. Martin Etxeberria Iturzaeta Iparraldetik etorri zen bizitzera Igeldora. Hasiera batean, Martintxotegin egon zen apopilo. Martin, Iturrieta baserriko Pakita Arrillaga Sagardiarekin ezkondu zen. Martintxotegi baserrian jarri ziren bizitzen, eta bi seme-alaba izan zituzten: Martintxo eta Paki Etxeberria Arrillaga. Martintxotegi Ibaetako lurretan zegoen. Martin kale- garbitzaile lanean aritzen zen. Pixkana-pixkana, familiaren laguntzarekin, guztien artean Gure Izardia baserria eraiki zuten. Etxea eraiki ahal izateko lana gogotik egin behar izan zuten etxeberriatarrek: Etxea leku aldapatsuan egin zuten eta materiala haraino garraitzea neketsua zen oso. Hortik datorkio izena etxeari ‘Gure Izardia’. Martinek apustua egin zuen Amezti- Felixene baserriko Felix Isasaren aurka: Nor iritsi lehenago Leku Ederretik Antiguara. Martin, berak egindako goitibehera batean, Felixen autobusaren aurka. Martin alargun gelditu zen eta Karmen Cimadevilla asturiarrarekin ezkondu zen. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen: Ignazio eta Karmen Etxeberria Cimadevilla. Ignazio semea gelditu zen etxean bizitzen eta Ibaetako Arriolene baserriko Maite Iraolarekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten: Iñaki eta Ainhoa Etxeberria Iraola. Gaur egun, Iñaki bizi da baserrian bere familiarekin. Etxea garai desberdinetan eraikia da. Pixkana, zati berriak eransten eta etxea handitzen joan ziren. Eta denborarekin etxebizitzak osatu zituzten eta zenbait familia bizi izan dira errentan. Mertxe Izagirre eta bere semeak. Martin Etxeberria eta Karmen Cimadebilla. Batetik, Gregorio Etxeberria, Martinen anaia, Leku Eder etxean bizi zen. Maruja Bahomenderekin ezkondu eta bertan jarri ziren bizitzen. Gregorio ere kale-garbitzaile lanean aritu zen; baita harri jasotzen ere. Bestalde, Etxaniz Estanga familia, Landa Estanga familia, Izagirre Torrente familia eta Goñi Mendinueta familiak ere bizi izan ziren Gure Izardian, errentan. 1 Ignazio Etxeberria. 2 Jose Martin Etxeberria Arrillaga. 3 Martin Etxeberria. 4 Karmen Etxeberria Cimadevilla. 5 Pakita Etxeberria Arrillaga. 6 Karmen Cimadevilla. Jose Martin Etxeberria Arrillaga astoarekin. Gure Izarra aserri hau eraikin berria da, Amezti Goikoaren aldamenean dago eta haren inguruko lurretan eraiki zuten 1958an. Ukuilua eta hiru etxebizitzaz osatua dago. Amezti Goikoako Josefa Uranga Iraola Braulio Gabilondo Balerdirekin ezkondu zen. Seme bat izan zuten: Joxe Gabilondo Uranga. Braulio gazterik hil zen. Josefa Jose Arrillaga Aiestaranekin ezkondu eta Mendi Gain baserrian jarri ziren bizitzen. Gerora, Benta Berri Azpi baserrira eta, ondoren, Gure Izarrara etorri ziren. Baratzeko lana egiten zuten. Josefa Bretxara jaisten zen barazkiak saltzera. Ukuiluan, zortzi bat ganadu-buru izaten zituzten. Joxe Arrillaga, ezkondu aurretik, Mendi Gain baserrian bizi zen. Harrobian aritzen zen lanean, idiekin harria garraiatzen. Bi idi-pare zituen; Borda Berri baserriko ukuiluan izaten zituen. Harriak inguruko harrobietatik Iturrietako plazara garraiatzen zituen, eta handik kamioietan Donostiara. Joxe Gabilondo Uranga ere, gazte garaian, harekin aritu zen harrobi lanean. Joxe Arrillaga harrobian aritzen zen lanean, idiekin harria garraiatzen. Bi idi-pare zituen; Borda Berri baserri- ko ukuiluan izaten zituen. Harriak in- guruko harrobietatik Iturrietako plazara garraiatzea zituen, eta handik kamioietan Donostiara. Joxe Gabilondo Uranga Ganbaretxe baserriko Axun Huegun Mendiluzerekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten: Juanjo, Mari Jose, Lourdes eta Arantxa Gabilondo Huegun. Garai hartan, baratzeko lan asko egiten zuten, eta Axun Bretxako merkatura joaten zen barazkiak saltzera; hasiera batean, autobusez, eta geroago automobilean. Joxek Monte Igeldon egin zuen lan, eta geroago, ‘Juan y Teodoro Kutz’ zerbeza-fabrikan. Ukuiluan behi batzuk izaten zituzten. Arrebak batera eta bestera sakabanatu ziren bizitzera, eta baserrian Juanjo semea gelditu zen. 1 Jose Mari Iraola Esnal. 2 Joxe Gabilondo Uranga. 3 Maria Iraola Esnal. Gaur egun, Juanjo eta Amaia Errazkin bizi dira bertan. Haragitarako ganadua dute Txalin mendiaren magalean egindako ukuiluan. Berrogei bat behi eta hamabost bat ardi dituzte guztira. Familiaren laguntzarekin, Arrigain izeneko nekazalturismoko landetxea zabaldu zuten. 1 Joxe Arrillaga. 2 Juan Jose Gabilondo. 1 Josefa Uranga. 2 Eskolastika Mendiluze. 3 Joxe Arrillaga Aiestaran. Gure Kaiola aserria 1956an eraiki zuten: bi alturako etxebizitza da, azpian ganaduarentzako ukuilua duena. Bekoetxeberriko Maria Urruzmendi Goisoro eta Kamioko Antonio Zendoia Garmendia andre-gizonak jarri ziren bertan bizitzen. Bost seme-alaba izan zituzten: Jose Anjel, Arantxa, Iñaki, Antxon eta Bakartxo Zendoia Urruzmendi. Antonio, 10 urte inguru zituela, harrobiari loturiko lanetan hasi zen. Aitaren behiekin, Zingieta baserriaren ondoko Gaztelutxo izeneko harrobitik punta egiten aritzen zen. ‘Punta Egitea’: kate batekin idi pareari laguntzen, Mariak indizioak jartzen zituen. Baserriz baserri joaten zen; etxera ere jende asko etortzen zitzaion. alegia. Uztarriari kate bat eransten zitzaion, eta era horretan, idiei harriaren ekarri-aldian laguntzen zitzaien. Gerora ere, idiekin makina bat joan-etorri egin zuen Zapatariko plazatxoraino. Bertan kamioian kargatu eta Egia auzoko Marmoles Altuna lantegira eramaten zituzten. Soldaduska egin ostean, berriz, Ondarretako kartzela botatzeko lanetan aritu zen, Lizarriturrin hargin; geroago, Monte Igeldoko Parkean: hargin lanetan eta Montaña Suitzan. Gaztetan, inauteritan etxez etxe ibiltzen ziren, lepoan zapi bat jarrita. Arrautzak eta dirua biltzen zuten, harekin gero bazkaria egiten zuten. San Joan eskean ere aritu izan zen, kopla kantari. Inoiz baimenik gabe kantatzen aritzeagatik apaizak isuna jarri omen zion, ogerleko bat. Gerora, herriko festetan, deman tertzero moduan ibili zen, urte askoan; eta itzain lanean ere bai. Baserrian bost bat behi eta beste horrenbeste txekor izaten zuten, esnetarako behiak. Familia Antonio Zendoia eta Maritxu Urruzmendi. guztia aritzen zen lanean. Behorra ere bazuten, gurdian belarra ekartzeko. Goiko etxebizitzan gelak alokatzen zituzten. Maria arduratzen zen lan horretaz, eta baita baserriko lanaz ere. Esne- behi onak izaten zituzten. Oiloak, konejuak eta inoiz txerriren bat ere izan zuten; bolada batean, ardi pare bat ere bai. Baratza pixka bat ere egiten zuten, baina etxerako bakarrik. Gaur egun, bi seme bizi dira beren familiekin, Jose Anjel eta Antxon, eta nahiz eta bertan baserri- lanik egin ez, Jose Anjel semea Orioko Longa baserrian aritzen da behiekin lanean. Gure Kaiolan baratza pixka bat ere egiten dute, etxerako. 1 Txomin Eskarmendi. 2 Maritxu Urruzmendi. 3 Teisa Martikorena. Gure Pakea anuel Enbilek eraiki zuen Gure Pakea izeneko etxea, 1956 urtean, Arretxe baserri zaharretik 100 bat metrora. Manuel Enbil Juandegi baserriko Emilia Martikorenarekin ezkondu zen 1945ean. Hasiera batean, Arretxe baserrian jarri ziren bizitzen. Bikoteak guztira sei seme-alaba izan zituen. Lehenbiziko laurak Arretxen jaio ziren: Ana, Anparo, Tomas eta Manuel Enbil Martikorena. Gerora, Gure Pakeara joan ziren, eta han jaio ziren bi gazteenak: Mertxe eta Juan Mari Enbil Martikorena. Baserrian aldi desberdinetan obrak egin zituzten. 1970eko hamarkadaren Baserrian ganadua izaten zuten: lau bat behi eta haien txekorrak. Ganaduarentzako bazka beraiek ereiten zuten beren soroetan: oloa, arbia, erremolatxa, artoa... hasieran, bigarren solairu bat eman zioten, eta Anparo Enbil eta Iñaki Goikoetxea bikotea jarri zen bertan bizitzen, beren familiarekin. Geroago, 1993an, baserriari beste zati bat gehitu zioten, itsaso aldetik, eta Juan Mari Enbil eta Mila Lobera jarri ziren bizitzen, beren familiarekin. Baserrian ganadua izaten zuten: lau bat behi eta haien txekorrak. Ganaduarentzako bazka beraiek ereiten zuten beren soroetan: oloa, arbia, erremolatxa, artoa... Manuelek Antiguako Suchard lantegian lan egin zuen 1954tik 1979ra bitartean. 1 Anparo Enbil Martikorena. 2 Loli Izagirre Martikorena. 3 Tomas Enbil Martikorena. 4 Manuel Enbil Martikorena. 5 Elena Izagirre. 6 Juan Mari Enbil Martikorena. 7 Mertxe Enbil Martikorena. 8 Migel Anjel Izagirre. Emilia Martikorena Olaizola. Manuel Enbil Arruti. Gurrutxaga aserriaren lehenbiziko aipamena 1880koa aurkitu dugu. Toponimian, historian zehar, Txokolateneren zenbait aldaera ageri dira: Chocolatenia, Txokolatellene eta Xendoyane. Baserriak bi etxebizitza zituen. Gurrutxaga anaiak izan ziren baserriaren lehenengo nagusiak. Horregatik, Gurrutxaga izenez ere ezagutzen zen. Jose Ramon Zendoia ere egon zen bertan bizitzen, bere familiarekin, Kamio baserrira joan aurretik. 1932an Donostiako Loiola auzoko Txomineneatik etorritako Jose Sorondok eta Sabina Oiartzabalek erosi zuten baserria. Bi seme-alabekin etorri ziren: Martin eta Manoli Sorondo Oiartzabal. Igeldora etorri ondoren, beste hiru izan zituzten: Maritxu, Maria Luisa eta Baserrian tolarea ere bazuten eta in- guruko baserrietakoak bertara etortzen ziren sagardoa egitera. Iturria Etume- txabal baserriaren goiko aldean zegoen eta ura beti izaten zuten. Etxean aska zu- ten ganaduarentzat, etxeko arropak gar- bitzeko ere erabiltzen zutena. Juan Jose Sorondo Oiartzabal. Martin Sorondo Oiartzabal gelditu zen baserrian. Bekoetxeberri baserriko Pakita Urruzmendirekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten: Jabier, Josetxo, Kontxi, Maria Jesus eta Iñaki. Baserriko lanetik bizi izan ziren. Etxean zazpi bat behi izaten zituzten. Baratzeko lan asko egiten zuten: letxuga, porrua, tomatea, artoa, babarruna, alpapa, arbia..., zer ez? Pakita, esnea eta barazkiak saltzera, Donostiako San Martin azokara jaisten zen, autobusa hartuta. Martin hil zenean, ganadua kendu zuten eta baratza lantzen segitu. 2001era arte San Martinera joaten segitu zuten. Txokolateneko txerri majera. 1960. urtea. 1 Jose Sorondo. 2 Sabina Oiarzabal. 3 Josune Sorondo. 4 Pakita Urruzmendi. 5 Jabier Sorondo. 6 Kontxi Sorondo. 7 Josetxo Sorondo. Baserrian dolarea ere bazuten eta inguruko baserrietakoak bertara etortzen ziren sagardoa egitera. Iturria Etumetxabal baserriaren goiko aldean zegoen eta ura beti izaten zuten. Etxean aska zuten ganaduarentzat, etxeko arropak garbitzeko ere erabiltzen zutena. Gerora, seme-alabek aldamenean beste etxebizitza bat altxatu zuten. Gaur egun ere bertan bizi dira, beren familiekin. Baserria bera ere konpondu eta egokitu egin dute. Gurutzeta 1 Martin Sorondo. 2 Josetxo Sorondo Urruzmendi. 3 Sabina Oiarzaba 1958. urtea. Agustin Zapirain, harritzeko moduko esne pila ematen zuen behiarekiHabana: Habanako familia: 1 Dolores. 2 Migel. 3 Maria. 4 Luis. 5 Pepita. 6 Inaxi. 7 Margarita. 8 Karmen. 9 Joxe. 10 Ramoni. 11 Antxoni. 12 Manuela. 13 Jose Antonio Lizarazu Balerdi. 14 Balbina Balerdi Lizaso. 15 Jose Ramon Lizarazu Zubeldia Olagarroak lehortzeko zinzilika jartzen ziren baserriaren horman. Luis Lizarazu Balerdi eta Itziar Arteaga Lizarazu. Iranguen Iranguren baserriko kuku zulo.. Iranguren baserri ondoko txabola. 1178. inguruan eraikitako baserri baten pareta. Iriarte Iriarten baserriko lanetan, Manuel, Jose Migel Arruti eta Maria Iraola. Iriarte baserriko paretan. Mikaela Enbil eta Joakina Arruti. 1 Mikaela Enbil. 2 Frantzisko Arruti. 3 Manuel Arruti Enbil. 4 Teresa Arruti Enbil. Iruin Nikolas Iradi Zubeldia. Jose Mari Etxebeste Aristi. Iruin baserriaren arku erromanikoa. Migel Olasagasti Aiestaran eta Isabel Martikorena Ezeiza. Itsas Aurre Eraikina falangearen esku egon zen. Balkoian falangearen kartela ikus daiteke: 1 Iñaki Goikoetxea. 2 Maritxu Landa. 3 Iñaki Landa. 4 Jose Mari Goikoetxea. 5 Marian Landa. Igeldoko plazan: 1 Iñaki Goikoetxea. 2 Arantxa Goikoetxea. 3 Xabin Martiarena. 4 Marian Landa. 5 Jose Mari Goikoetxea. . Iturrieta Maria Arrillaga. Iturrietako Ignazia Etxebeste Etxebeste. Mateo Arrillaga Sagardia, Igeldoko bide garbitzailea. Baserriaren egoera txarra zen XX. mendearen erdialdean. Egun batean, Jose Manuel Sagardia baserriaren albo batean zegoela, baserriaren zati bat erortzen hasi zela ikusi eta ziztu bizian atera zuen familia barrutik. Urte gutxira, Zingieta baserrira joan ziren bizitzera. 1958an Garoa turismo-agentziak baserria erosi zuen kanpina eraikitzeko. ‘Vasco de Camping’ elkarteko Turistek herria ezagutu nahi izaten zu- ten, jaietan batez ere. Donostiatik kan- pinerako bidean autobusetik San Pedro- tako jai giroa ikusita, plazara etortzen ziren sarri. Ordu txikitan australiarrak trikitixa dantzatzen ikustea ohikoa zen Igeldon. sortzaileek Igeldon kanpina eraikitzea erabaki zuten, kanpinerako zaletasuna sustatzeko asmoz. Horrela, Gipuzkoako akziodun txikiez osaturiko Garoa elkarte anonimoak bost hektareako kanpina eraiki zuen. Kanpineko aparkalekua. Ezker eskubi: Javi Sierra, Ruud Koeree eta Jan Wieers. Iturrieta Zahar 1962 aldean, taberna zabaldu zu- ten baserriaren beheko aldean, Gure Etxea izena eman zioten. Aldamenean, dantzaleku bat, Yonyo. Dantzalekuak denbora gutxi iraun zuen martxan. Ta- berna, berriz, orain dela hamar bat urte itxi zuten. Iturritxo 1 Joxe Errazkin. 2 Manuela Zubeldia. 3 Katalina Iradi. 1959. urtea. Rosa Mari Oliden autobus gainean. 1 Maria Errazkin. 2 Josefa Antonia Azurza. 3 Joxe Azurza. 4 Jose Manuel Oiarbide. 5 Nancy Hutton. 6 Maria Azurza. Juandegi 1 Emilia Martikorena Olaizola. 2 Mertxe Martikorena Olaizola. 3 Maria Martikorena Olaizola. 4 Pilar Martikorena Olaizola. 5 Anparo Martikorena Olaizola. 6 Maddalen Martikorena Olaizola. 7 Tomas Martikorena Olaizola. 8 Maria Olaizola. Maria Olasagasti Arana eta Tomas Martikorena Olaizola. Juandegi Txiki 1 Jose Manuel Martikorena. 2 Benanzio Martikorena. 3 Inaxi Makazaga. 4 Begoña Martikorena. Kamio 1 Joxe Urruzmendi. 2 Ramuntxo Urruzmendi. 3 Martina Zendoia. Ramuntxo Urruzmendi, Jose Ramon Zendoiaren besoetan. Kuartela Igeldoko elizan. Emaztea eta senarra, semearen jaunartzean. Igeldoko kuartela, polizi txakurrak adiestratzen. Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Lapabide 1 Maria Martikorena. 2 Eusebia Usategi. 3 Antonio Martikorena. 4 Joxe Martikorena. 5 Loli Martikorena. 6 Asun Arregi. 7 Lourdes Martikorena. 8 Antton. Ezkerrekoa Asentsio Martikorena, Lapabidekoa. 1 Antonio Martikorena. 2 Ramoni Arrillaga Mendiluze. 3 Eusebia Usategi. Leku Eder 1 Mari Bittori Zamora Arrillaga. 2 Josetxo Zamora Arrillaga. 3 Maria Luisa Zamora Arrillaga. 4 Pakita Arrillaga Sagardia. 5 Balentin Zamora Arrillaga. 6 Balentin Zamora Ibarguren. 1 Balentin Zamora Ibarguren. 2 Balentin Zamora Arrillaga. 3 Pakita Arrillaga Sagardia. Balentin Zamora Ibarguren. Pakita Arrillaga Sagardia. Leku Edereko jatetxe-hotela eraikitze-lanetan. 1950. urtea. Maria Bittori Zamora Arrillaga. Lizarreta Lurgorrieta Manuel Etxabe eta Kristina Martikorenaren ezkontza. 1 Antxoni Martikorena Azpillaga. 2 Teresa Martikorena Azpillaga. 3 Agustin Martikorena Azpillaga. 4 Maria Martikorena Azpillaga. 5 Josefa Martikorena Azpillaga. Marabieta 1 Aurori Medina Benito. 2 Pili Arrillaga Medina. 3 Jose Antonio Arrillaga Ezeiza. 4 Juli Arrillaga Medina. Hilaria Benito Trigo, Auroriren ama. Melilla Segunda Martikorena Olaizola. Josefa Ignazia Idiakez Bengoetxea. Mendi Mendia 1 Bittor Uranga Iraola. 2 Begoña Olondo Urrutia. 1 Joxe Olasagasti Martikorena. 2 Inaxi Alberdi Arruti. 1 Pepi Calonge. 2 Pako Calonge. 3 Dolores Lizarazu. 4 Maria Dolores Calonge. Mizkinotegi izkinotegi baserriari buruzko lehenbiziko aipamena Donostiako toponimian, 1857. urtekoa da. Aristegieta-goya edo Mikelatxoene izenez ere azaltzen da. Herriaren sarreran kokatuta dago, Mendizorrotz jatetxearen atzeko aldean eta Santamartaren denda zenaren goiko aldean. Dominika Landa eta Lukas senar- emazteak bizi ziren, Artikula Txiki baserritik etorrita. Agustin morroia ere haiekin batera etorri zen, ‘Pipas’ Agustin Pipas morroiak ohitura zuen patata-hostoak baratzetik hartu, etxe- ko labean sartu eta lehortzen jartzeko. Ondo lehortutakoan, xehetu eta tabako moduan erretzeko erabiltzen zituen. ezizenez ezaguna zena. Agustin gizon txikia zen, eta oso jenio txarrekoa, erraz haserretzen zena. Ohitura zuen patata-hostoak baratzetik hartu, etxeko labean sartu eta lehortzen jartzeko. Patata- hostoak ondo lehortutakoan, xehetu eta tabako moduan erretzeko erabiltzen zituen. Baserriaren beheko aldean ganadua izaten zuten, lauzpabost buru. Etxebizitza eta logelak goiko aldean zeuden. Etxeak terraza ere bazeukan. Han Gregorio Santamarta, eta lehenago Jose Mari Izagirre Xarra, ilea mozten aritzen ziren. 2003an baserria konpondu zuten. Gaur egun, Otondo-Azpi (Mendizorrotz) jatetxeko Bittor Etxebeste Calonge eta Espe Remiro Arruquero bizi dira bertan. Dominika Landa. Herriko sarrera Gurutzeta eta Mizkinotegi etxeak berritu aurretik. Mutegi 1 Martin Etxabe. 2 Maria Etxabe Arruti. 3 Asentsio Etxabe Arruti. 4 Manuel Etxabe Arruti.5 Joxe Etxabe Arruti. 6 Maria Luisa Etxabe Arruti. 7 Josefa Etxabe Arruti. 8 Antonio Arruti Garate. Joxe Etxabe Arruti eta Juana Etxabe Manzisidor. Obserbatorioa Aita Orkolaga. 1962ko iraila. Jesus Kostako irratian, Obserbatorioko eraikinean. Oliden Oilotegia Ignazio Oliden. Tomasa Arrillaga Mendiguren. Ondazarte 1 Dolores Intxausti Caldevilla. 2 Mañu Lizarazu. 3 Antton Dorronsoro Gaztañaga. 4 Isabel Dorronsoro Gaztaña- ga. 5 Joxe Dorronsoro Gaztañaga. 6 Maria Luisa Dorronsoro Gaztañaga. 7 Maria Kruz Gaztañaga. Pedro Dorronsoro Gaztañaga eta Mari Kruz Gaztañaga Dorronsoro. Pedro Dorronsoro Gaztañaga. 1 Pedro Dorronsoro Gaztañaga. 2 Isabel Dorronsoro Gaztañaga. 3 Maria Luisa Dorronsoro Gaztañaga. 4 Mari Kruz Gaztañaga Dorronsoro. 5 Antton Dorronsoro Gaztañaga. 6 Joxe Dorronsoro Gaztañaga. Juantxo Dorronsoro Gaztañaga. Otondo Loli Heredero Landa eta Mikaela Landa. Kristobal Balenziaga Eizagirre. Otondo Azpi Perus Ezker eskubi: Joakin Pastoriza, Xabi Pastoriza, Juana Olano, Maria Jesus Pastoriza Ezeiza, Joxe Pastoriza Cacho, Dani Pastoriza Ezeiza eta Jose Juan Pastoriza Ezeiza. Josefa Antonia Tolosa Urretabizkaia 1889an jaio zen. Juana Olano Tolosa, idi parearekin. Plazaetxe Iraola Garin familia. Maria Iraola Garin. 1885. urtea. Benita Garin. Sindikatua Antzerki taldea: 1 Maritxu Zubizarreta Lizarralde. 2 Pilar Lizarralde Mitxelena. 3 Maritxu Azurza. 4 Loren Arrillaga. 5 Maritxu Sorondo. 6 Anjela Alberdi. 7 Maria Luisa Sorondo. 8 Bittori Zamora. 9 Pepi Alberdi. 10 Maritxu Landa. Txoxa Berri 1 Joxe Zamora (Txoxa). 2 Antonia Sagardia (Artikula Txikikoa). Ugartenea 1 Antxoni Ugarte Zinkunegi. 2 Antonio Ugarte Zinkunegi. 3 Jose Juan Ugarte Zinkunegi. 4 Karmen Irusta Soraluze. 1 Domingo Ugarte Zinkunegi. 2 Josefa Calonge. 3 Antonia Ugarte Zinkunegi. 4 Jose Juan Ugarte Zinkunegi. 5 Isidro Ugarte Esnal. 6 Mari Carmen Irusta Mugartegi. 7 Antonio Ugarte Zinkunegi. 8 Concepcion Zinkunegi Arruti. 9 Jesus Ugarte Calonge. Xatene 1 Jose Mari Esnal. 2 Bizente Iraola Esnal. 3 Anjela Gabilondo Agirrezabalaga. 4 Joakina Iraola Esnal. 5 Alfonso Artano. 6 Patxi Iraola Esnal. 7 Josefa Esnal Berridi. 8 Maria Iraola Esnal. 9 Jesus Iraola Esnal. 10 Flora. 11 Dolores Iraola Esnal. 12 Maite Etxaide. 13 Joxe Iraola Esnal. 14 Bernardo Iraola Martikorena. 15 Bittor Uranga Iraola. 16 Pedro Artano Iraola. 17 Maria Anjeles Iraola Gabilondo. 18 Mariano Uranga Iraola. 1 Dolores Iraola Esnal. 2 Jose Mari Kruz. 3 Asun Huegun. Zankardegi Zankardegiko familia. Josefa Ignazia Bizenta eta Pilar Mendiluze Agirrezabalaga. Josefa Antonia Agirrezabalaga Mujika. Zapatari Herriko gazte kuadrilla bat ibili zen Zapatari Berriko familiaren alde: 1 Txomin Eskarmendi. 2 Felix Arrillaga. 3 Benito Zinkunegi. 4 Jose Antonio Arrillaga. 5 Bautista Ugarte. 6 Luis Urruzmendi. 7 Maria Isabel Martikorena. 8 Maite Eskarmendi. 9 Anjela Aristegieta. 10 Maritxu Aristegieta. 11 Isabel Dorronsoro. 13 Mari Karmen Arri- llaga. 14 Maria Dolores Illarramendi. 15 Pakita Illarramendi. 16 Juan Jose Huegun. 17 Patxi Iraola. 18 Gregori Zendoia. 19 Ramon Balerdi. 20 Kontxi Iparragirre. 21 Maritxu Erauntzetamurgil. Zapatari baserria. 1967. urtea. 1 Karmen. 2 Juanita. 3 Trini. 4 Pilar. 5 Domingo. 6 Julian Arrillaga Olasagasti. Dolores Olasagasti. Mikaela Arrillaga. 1959. urtea. Zapatari Berriren aldeko jaialdia. Zapatari Berriko gertaerak oihartzun handia izan zuen prentsan. Zingieta Egioleta Handi Atzean ezker eskubi: Antonio Alkorta, Domingo Alkorta, Segunda Alkorta, Eustakio Alkorta Lertxundi, Agustina Alkorta, Balentin Alkorta, Joxe Alkorta, Ignazio Alkorta, Maria Lertxundi, Sabino Alkorta eta Pedro Alkorta Saizar. Txerrien aska. Egioleta Berri 1 Faustina Arbelaitz. 2 Agustina Alkorta. 3 Sabino Alkorta. 4 Angel Alberdi. 5 Pedro Mari Alkorta. 6 Eustakio. 7 Fani. 8 Joxe Mari Odriozola. 9 Bixenta Manterola. 10 Josefa Sarriegi. 11 Lourdes Alkorta. 12 Jose Manuel Odriozola. 13 Jose Manuel Alberdi 14 Jose Mari Odriozola. 15 Patxi Makazaga 16 Luzia Alberdi. 17 Iñaki Alberdi 18 Bernardo Odriozola.19 Bixenta Odriozola. Egioleta Txiki Ezker eskubi: Iñaki Gomendio Alberdi, Jose Mari Gomendio Alberdi, Jose Mari Gomendio Eizagirre, Garbiñe Gomendio Alberdi, Maria Alberdi Arruti, Juantxo Gomendio Alberdi, Miren Gomendio Alberdi eta Jesus Gomendio Alberdi. Maria Alberdi Arruti eta Jose Mari Gomendio Eizagirre. Lusarbe Erdi Lusarbe Erdi baserria. Jose Manuel Gozategi eta Agustina Aizpurua. Juana Otamendi eta Joxe Makazaga. Maria Makazaga Gozategi eta Pedro Saizar Zabala. Koro, Asentsio, Jose Ignazio, Jesus, Arantxa, Maria Pilar, Jose Ramon eta Pedro Jose Saizar Makazaga. Pedro Saizar Zabala. Maria Makazaga Gozategi. Lusarbe Handi Domingo Uria Irastorza eta Manuela Uria Unzain. Martintxotegi 1 Pili Gete. 2 Pilar Furundarena. 3 Maite Furundarena. 4 Lourdes Anza Olarra. 5 Pilar Perez. 6 Maria Esnal. 7 Juanjo Anza Olarra. 1 Antxoni Olarra. 2 Dolores Olarra. 3. Koro Gete. Jose Manuel Olarra Olazagirre. Mugitza Mugitza baserria. Muniota Berri Anita Ernategi Zumeta eta Juan Jose Arruti Lertxundi. Jose Ramon eta Antonio Arruti Ernategi. Muniota Zahar Ezker eskubi: Peio Lertxundi, Jose Mari Lertxundi, Prasku Lertxundi, Manuela Lertxundi, Josefa Beldarrain, Joxe Lertxundi, Manuel Lertxundi eta Santi Lertxundi. Pedro Joxe Lertxundi Elizondo. Juanita Elizondo eta Peio Lertxundi. Bentako familia. Zerutxo Katalina Mitxelena Mendizabal eta Jose Maria Estanga Saralegi. Ezker eskubi: Maritxu Estanga, Joakin Garmendia Izagirre eta Mertxe Garmendia Izagirre. Galdutako baserriak baserriak noizbait zutik egon ziren, baina galdu egin ziren, desagertuta daude. Biorreta Txiki Baserri hau 1897an aipatzen da aurrenekoz eliz artxiboko liburu batean. Biorreta baserritik 50 metrora Ekaitz handiak egin zituen egun batean lurrak irentsi egin zuen baserria eta ez zen haren arrastorik geratu. Hori gertatu eta hiruzpalau egunera oilarraren kuku- rrukuak entzuten zirela zioten inguruko baserritarrek. zegoen, itsasalderako bidean aurrera, eskuinera. Baserria 1960 urte aldera erori zen eta etxearen hondakinak bidea egiteko erabili ziren. Neurri txikiko baserri hartan Alejandro Etxebeste Aristegieta eta Manuela Berridi Otegi senar-emazteak bizi ziren, sei seme-alabekin: Antonio, Sebastian, Beltxora, Alejandro, Bittor eta izena jasotzerik izan ez dugun beste anaia bat. Familia Ibaetako Amezketa izeneko baserritik etorri zen Igeldora. Baserrian hiruzpalau abere izaten zituzten, gehienez. Gerra garaian, eskasia handiko aldian, soldadu talde bat azaldu, baserriko behi onena hartu eta eraman egin zuten. Etxekoak etsita eta amorratuta geratu ziren, baina ezin txintik ere esan! Buztinzuri bideko txabola Peruserako bidetik abiatuta, Buztinzuri bidea hartu eta Gorrienera iritsi baino 100 metro lehenago ezkerretara zegoen. Frantzisko Berridi Otegi eta Magdalena Rekondo Landa senar-emazteak bizi ziren han, hiru alabekin: Anastasia, Josefa eta Manuela Berridi Rekondo. Frantziskok harrobian egiten zuen lan, eta emazteak etxeko ardura zuen. Abere gutxi zituzten, behi bat eta untxi eta oilo batzuk besterik ez. Baratzean ere aritzen ziren etxerako. Etxe apala zen oso, premia gorrian bizi ziren, argindarrik eta urik gabe. Arropa erreka batean garbitzen zuten. Frantzisko eta Magdalena gurasoak gazte hil zirenez, hiru ahizpek etxea utzi behar izan zuten 1944an. Hiru ahizpetatik bi Martikotene baserrian hartu zituzten: Josefa eta Manuela. Biorreta Txikiko amona Manuela Berridi Otegi. 1 Susana Rekondo. 2 Josefa Berridi Rekondo. 3 Anastasia Berridi Rekondo. Manuela Berridi Rekondo. Gaztetan, Manuela atoian garraiatutako esnea partitzen aritzen zen Antiguan. Gainerakoan, etxean laguntzen zuten. Bi ahizpak Rekondon bizitzen geratu ziren. Berio Munto Berio Muntoko txabola Lapabide bidearen inguruan zegoen, Habana baserritik ez oso urruti. Inguruko biztanleek apenas dute haren oroitzapenik: beren ehiza-lekuaren inguruan zegoela, eta teila batzuen arrastoak zeudela, besterik ez. Pasteita - Pastaita Pasteita - Pastaita ere Lapabide bidearen inguruan zegoen, leku urtsuan. Ekaitz handiko egun batean, lurrak irentsi egin zuen baserria eta ez zen haren arrastorik geratu. Hori gertatu eta hiruzpalau egunera, oilarraren kukurrukuak entzuten zirela zioten inguruko baserritarrek. Inguru hori oso urtsua, ezegonkorra eta arriskutsua dela berresten dute ondoko bi gertaerek ere: Bata, ‘Igeldo, historia de la parroquia’ liburuan jasota dago: “Ustezko lurrikararen batek gaztainondoak eta mendi sail asko Txabolako hormak. irentsi zituen itsasaldeko lur eremu handi batean”. Ez zen izan eguraldi txarrak XVII. mendean eragindako hondamendi bakarra: 1697ko uztailaren 4an harriak uzta guztiak hondatu zituen, familia gehienak miseria gorrian utziz. Bestea, 1950eko hamarkadan gertatu zen. Igeldoko bi mutiko Jose Baldaren artaldea zaintzen ari zirela, lurrak ardi bat irentsi zuela ikusita, artzainarengana joan ziren korrika batean ezbeharraren berri emateko. Ardia erori zen lekura iritsita, zulotik ateratzea erabaki zuten. Horietako mutiko bat sokarekin lotu eta zulo barrura sartu zuten zintzilik. Barruan dena ur zela ikusi zuen baina nola edo hala ardia heldu eta biak onik atera zituzten. Josefa Ignazia Aierdi Otegi (1878an jaioa) eta Emeterio San Sebastian Etxabe (1867 jaioa). Ezker eskubi: Julian San Sebastian, Bitxori San Sebastian, Anparo San Sebastian, Inaxi San Sebastian eta Joakina Mujika. Amezti Azpikoako familia: 1 Bittori San Sebastian. 2 Antxoni San Sebastian. 3 Txomin Berasarte. 4 Juanito Ezeiza. 5 Emeterio San Sebastian. 6 Jose Ignazia Aierdi. Ignazio San Sebastian eta Joakina Mujika. Juan Jose Mujika eta Jose Antonio Mujika. Amezti Zahar - Felixenea Txulotxo iturriko gobada egiteko harria. aserri hau Mendizorrotz mendiaren behe aldean zegoen. ‘Nomenclator de la provincia de Guipuzcoa’ko baserrien zerrendan jartzen duenaren arabera, 1864koa da; eta Articola Viejo izenarekin agertzen da. Baserri handia zen eta terreno asko zuen. Joxe Alkain eta Maria Bautista Astiazaran senar-emazteak ziren haren jabeak. Hiru alaba izan zituzten; Joxepa Iñaxi zen haietako bat (beste bien izenak ez ditugu lortu). Joxepa Iñaxi gelditu zen baserrian bizitzen. Justo Landarekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten: Mateo, Mikaela eta Dominika Landa Alkain. Baserrian 20 bat behi, idiak eta astoa ere izaten zituzten. Donostiara jaisten ziren egunero baserriko produktuak saltzera. Iturrietako autobus-geltokira joaten ziren astoarekin; gero, handik autobusez jaisten ziren. 1972. urtean, Bilbo-Behobia autobidea egiteko, baserria desjabetu zieten, eta Martinek eta gurasoek Donostiako Anti- gua auzora jo behar izan zuten. Mateo Landa Lurgorrieta baserriko Maria Martikorena Azpillagarekin ezkondu eta Igeldoko plazako Arrillagaenea baserrian jarri ziren bizitzen. Mikaela Landa Usurbilgo Jose Heredero Pinelarekin ezkondu zen, eta Igeldoko Otondo baserrira joan ziren bizitzera. Dominika Landa Lukasekin ezkondu zen, eta Igeldoko Mizkiñotegi baserrian bizi izan ziren. Landatarren familiak saldu egin zuen baserria. Juan Ignazio Telleria eta Maria Ignazia Gorostegi senar-emazteek erosi zuten; hauek Tolosako Urkizu auzo-herritik etorriak ziren. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Tomas, Felisa, Juanita, Joxe, Luis, Teresa, Antxoni eta Martin Telleria Gorostegi. Tomas Borda baserriko Inaxi Iraola Usategirekin ezkondu eta Bordara joan ziren bizitzera. Beste senideak batera eta bestera sakabanatu ziren. Martin gelditu zen gurasoekin baserrian. 1972. urtean, Bilbo-Behobia autobidea egiteko, baserria desjabetu zieten, eta Martinek eta gurasoek Donostiako Antigua auzora jo behar izan zuten. Artikula Txiki Artikula Txiki baserria. Ezker eskubi: Antonio Sagardia, Jose Mari Sagardia, Dolores Salsamendi, Maddalena Sagardia, Mateo Sagardia eta Elias Sagardia. Belabieta Txiki Belabieta Txikiko familia. Anastasia Azkue Bilbao eta Jose Mari Mendiluze Agirrezabalaga. Anastasia Azkue Bilbao eta Juan Mendiluze Azkue. Etume 1 Juana Arzallus. 2 Maria Arzallus. 3 Jose Agustin Arzallus. 4 Jose Maria Arzallus. 5 Juan Asensio Arzallus. 6 Maria Martina Lizaso Gamendia. 7 Luisa Arzallus. Etume baserria. Tolaretxe 1 Esteban Lizarralde. 2 Jose Mari Arzallus. 3 Jose Mari Estanga. 4 Pedro Amundarain. 5 Maria Mitxelena. 6 Pantxika Mitxelena. 7 Katalina Mitxelena. 8 Tomasa Mitxelena. Jose Mari Arzallus Lizaso eta Pantxika Mitxelena Mendizabal. 1 Katalina Arzallus. 2 Frantziska Mitxelena. 3 Arantxa Martinez. 4 Tomaxi Arzallus. 5 Iñaki Urruzola. 6 Jose Mari Arzallus. 7 Pedro Amundarain. 8 Juan Mari Arzallus. 9 Maritxu Zubeldia. 10 Maria Luisa Arzallus. 11 Jesus Mari Arzallus. 12 Esteban Arzallus. 13 Martin Agirresarobe. 14 Joxe Arzallus. 15 Juan Kruz Arzallus. 16 Antonio Larzabal. Txoxa 1 Nati Garmendia Iraola. 2 Natividad Iraola Ezeiza. 3 Iñaki Garmendia Iraola. 4 Jose Kruz Garmendia Zelaia. 5 Felisa Roteta Iraola. 6 Rosi Garmendia Iraola. 7 Maribi Roteta Iraola. 8 Jose Garmendia Iraola. Perus Belabieta Txiki Iranguen Egiluze Lusarbe Handi Artikula Txiki Artikula Haundi Mugitza Gastaintxabaleta Amezti Behekoa Txosa Txosa Berri Zerutxo Erasoene Arriola Amezti Azpikoa Amezti Zahar Felixene Mendi Mendia Gure Pakea Gambaretxe Amezti Garaikoa Benta Berri Borda Berri Txiki Amezti Goikoa Mendigain Txiki Gudamendi Denentzat Mesede Arrillaga Enea Etxe Sindikalak Itsas Aurre Lizarreta Sindikatua Iruin Otondo Mizkiñotegi Arrizulo Guruzeta Otondo Azpi Elizondo Melilla Mendizorrotz Juandegi Xatene Plaza Etxe Erreroenea Obserbatorio IGELDO Oliden Oilotegia Kuartela Iturritxo Arana Olotegia Akelare Borda Durandegi Erauntzeta Txiki Murgil Tolaretxe Egioleta Txiki Astoak eta igeldoarrak geldo asto-herria izan da, eta hala deitu izan zaio aspalditik. Koldo Izagirre idazle altzatarrak ondo jaso zuen garai bateko donostiar koxkeroen trufa, norbaiten ergelkeria edo kaikukeria agerian uzteko: “Ez daude asto guztiak Igeldon”. Kaxkarinen mespretxuari hauspoa emateko asmorik ez dugun arren, ukaezina da astoen eta igeldoarren arteko lotura. Inongo oinarri sendorik izan ez arren, izan da Igeldo izenaren jatorria astoa bero-bero edo iel egotearekin lotu duena: “Astoa iel d(ag)o”. Izaera beroa Igeldoko gazte astakiloek ere erakusten zuten, XX. mende hasieran, kanpoko mutilak Igeldoko neskak laguntzera Erauntzeta Handiko Miren Landa asta- rrarekin Donostian esne partiketan zebi- lela, astoa arrantzaka hasi eta udaltzai- nak isuna jarri zion. etorrita, harrika hartzen zituztenean. Baina astakeria bat bereziki aipatzekotan, Mugitza baserrikoena: Baserrian bazuten zahartu eta itsututako asto bat. Ez zekiten aberea nola akabatu eta, azkenik, begiak zapi batez estali eta baserritik gertu zegoen Txubillo mendiko labar handi batetik behera amildu zuten, itsasertzeko arroken artera. Igeldoko baserritarren bizimoduan garrantzi handia izan zuten lau hankako astoek. Igeldoko baserri gehienetan zegoen asto bat; eta ezinbestekoak ziren baratzako uzta, esnea edota gobadako arropa garraiatzeko. Animalia azkarrak ziren, eta fidatzeko modukoak: 6-8 urteko haurrak berak bakarrik bidaltzen zituzten astoarekin, esnea Donostian etxez etxe banatzera, astoak bai baitzekien zer etxetan geratu behar zuen. Hala ere, astoa izatea kalterako ere izan zitekeen noiz edo noiz: Erauntzeta Handiko Miren Landa astarrarekin Donostian esne partiketan zebilela, astoa arrantzaka hasi eta zeladore batek (garaiko udaltzainak) isuna jarri zion. Igeldoko astoek lan gutxi ez eta, gainera, Igeldoko dema-plazan harriari tiraka jarri zituzten herriko bost asto. Usurbilgo Artikula Handiko Juan Jose Alkain Iruretagoiena Udarregi bertsolariaren bertso sorta honetan ederki azaltzen da bost astoen eta behi pare baten arteko dema. ASTO-DEMAREN BERTSOAK Astiarte eguna señaladamente, dema bat jokatzia disponitu dute; ikustera juan giñan makiña bat jente, gorputzak mesedeik ez, patrikadak kalte. Bei pariaren kontra bost ziran astuak, kargetan ez pizkorrak, jeniyoz bastuak; aurrera biarrian iztingan listuak, ez dituzte eragin algara gaiztuak. Markos ori da gizon ikaragarriya, ekarri zuan ugal bat izugarriya; sorbaldatik lepora zedukan jarriya, tiratzen ziyon baña geldirik arriya. Jende asko giñaden dema orri begira, makiñatxo bat gizon gustatubak dira; aurrera biarrian atzera salida, indarrik asko bazan portatu balira. Oso egoki ziran astuak jarriyak, alanbre ta kollare txit gustagarriyak; oiez gañera berriz bildots-zintzarriyak, Belabietatikan zakuz ekarriyak. Berriri portatu da iriyaren gisa, Boletiñian bialdu biar det Parisa; beiak egin zituzten bi arroa txixa, aien gañian marka ondu dute aixa. Dema bat jokatu da Igeldoko erriyan, lau asto eme aurrian, ta ar bat erdiyan; orlako funtziyorik juan dan aspaldiyan apenas izandu dan gure alderdiyan. Markos argiña eta Maraita bestia, desiatzen zan oiek plazan ikustia; nai zuten marka on bat an erakustia, asto diabru aiek portatu eztia. Ikusgarri ederra or digute jarri, batzuetan iso ta bestietan arri; akullu motz banarekin zirikatu sarri, latigo eder asko etzuten ekarri. Astuak dadukate ejerziziyo gutxitxo, dema kontu oietan daude atzetatxo; arrieruak berriz nekatubak geitxo, batek esaten ziyon «Arri, txiki potxo!» Lau asto eme aurrian ta ar bat atzian, arto-burubak janez noizik bakoitzian; dema ori jokatu balitz Maiatzian, panderubaren billa saiatuko zian. Orra zer pasatu dan Igeldoko erriyan, esplikatu nai nuke euskera garbiyan; arriya eraman dute bost oiñ da erdiyan, larri ibilli dira salbo-ta epurdiyan. Akela´re ku u dantzalekua eta Akelarre jatetxea 1970eko uztailaren 31n zabaldu ziren. Denbora gutxian oso ezagunak egin ziren. Eraikin berean hiru atal desberdin jarri ziren: azpialdean, `Ku´ dantzalekua; erdialdean, ‘Kukito’ kafetegia; eta goian, Akelarre jatetxea. Jose Luis Anabitarte ‘Gorri’k eta Jabier Iturriozek zabaldutako dantzalekuak izugarrizko harrera izan zuen 1970eko eta 80ko urteetan. Garai hartan jendetza biltzen zen Kun, eta Igeldoko errepidea automobilez eta motoz betetzen zen, asteburuetan batez ere. Ikusita Igeldoko dantzalekura zenbat gazte jendek igo nahi zuen, asteburuetan autobusak jartzen hasi ziren haientzat. Trafikoa ikaragarria zen, eta ilunabarrean, dantzalekutik ero moduan jaisten ziren. ‘Ku’ dantzalekuko jaitsiera ezaguna egin zen, eta jendea bide bazterrean biltzen zen nola jaisten ziren ikusteko. Hasierako urteetan, igeldoarrek ere, batik bat gazte eta gautxoriek, izan zuten dantzalekura joateko ohitura. Igeldoarrek, gainera, sarritan sarrera eta lehenengo tragoa debalde izaten zuten, dantzalekuko jabeek harremana baitzuten herriko jendearekin. Igeldoko dantzalekuaren arrakasta ikusita, 1978an Ibizan beste ‘Ku’ dantzaleku bat zabaltzea erabaki zuten. Ibizakoak marka guztiak hautsi zituen: Igeldoarrek Ku dantzalekuan sarrera eta lehenengo tragoa debalde zuten sarri, jabeek harremana baitzuten herriko jendearekin. Arrakasta ikusita, Ibizan beste bat zabaldu zuten 1978an. Han munduko ospetsu- eta aberats- jendea biltzen zen arren, hara joandako igeldoarrak musu-truk sartzen ziren. 80ko hamarkadan munduko dantzalekurik onena izendatzeraino. Han munduko ospetsu- eta aberats-jendea biltzen zen arren, hara joandako igeldoarrak ondo hartzen zituzten, musu-truk sartzea lortzen zuten eta. Pedro Subijana. 1990eko hamarkadan gainbehera iritsi zen; zorretan zegoen Ibizako ‘Ku’, eta 1993an itxi egin zuten. Igeldokoak bide bera hartu zuen 11 urte geroago, 2004an. Akelarre jatetxearen ibilbidea bestelakoa izan zen, hasiera zaila izan baitzuen. Luis Irizar Igeldoko sukaldari ospetsuak proposatu zien jabeei bere ikasleetako bat, Pedro Subijana, sukaldeburu jartzea. Subijanak baina, eskaintza onartu ez zuenez, Marcelo Garate azkoitiarrak hartu zuen Akelarreren ardura. Handik gutxira, Paco Centenoren esku geratu zen; azkenik, 1975ean iritsi zen Pedro Subijana. Hasierako hilabeteak oso gogorrak izan ziren, bezero gutxi baitzituzten. Hasierako tarte hura igarota, bilakaera izugarria izan zuen Akelarrek: 1978an, lehen Michelin izarra eskuratu zuen; 1982an, bigarrena; eta 2007tik hiru izar ditu. 1990ean eraikin berria altxatu zuen, sukalde berria egiteko; eta handik urte gutxira, dantzalekua zegoen eraikina eta ondoko lursail batzuk bereganatu zituen. Gauzak horrela, 2017ko San Pedro egunean, ekainak 29, inauguratu zituen luxuzko hotela eta bertako jatetxea. Akelarre jatetxearen ibilbidean Felix Etxabek protagonismo handia izan zuen. Aizarnazabaldarra 17 urterekin hasi zen Centenorekin lanean, eta Subijanarekin jarraitu zuen 44 urtez, jubilatu arte. Hasiera hartan, Benta Alegren jarri zen, apopilo, eta ondorengo hamarkadetan Subijanak Etxeberrietan duen pisuan bizi izan zen, Akelarreko beste hainbat sukaldarirekin batera. Igeldoarrak ere aritu izan dira lanean Akelarren: Mari Karmen Arrillaga, Maritxu Arrillaga, Maria Jesus Garcia, Teresa Martikorena, Maite Eskarmendi, Malen Martikorena, Arantxa Zendoia, Imanol, Mikel Balda, Begoña Olasagasti, Pedro Mari Lizarazu eta Nekane Iraola. Bestalde, Luzio Zubeldia enkargatu gisa aritu zen Ku dantzalekuan; eta Imanol Balda, zerbitzari, Kukito kafetegian. Ganbaretxe baserriko Jose Mari Iraola hargintza-lanetan aritu zen. ARROKAK XIX. mendeko grabatuak. Harkaitzean abizena eta urtea grabatuta utzi duenik bada Igeldoko arroketan. Harrobian lanean ari zen norbaitek egin zuela uste da. Urte asko igaro arren, itsasoak ez du lortu grabatutako abizena ezabatzerik. Ezkutuan dagoen harkaitz hori Tximistarritik gertu dago, kobazulo baten barruan. Tximistarri. Gaztelutxo muinotik gertu dago. Aintzinako kondairen arabera, tximista beldurgarri batek jo eta erditik zartatu zuen harkaitza. Hortik datorkio izena harkaitzari. Igeldoko zenbait baserritarrek, arroka inguruko zelaietara garo bila joaten zirenean, harriaren gainean egiten zuten jiratzeko maniobra, gurdi eta guzti. Balentria handiko maniobra zen, zalantzarik gabe! Ezker eskubi: Jose Manuel Balerdi eta Luis Lizarazu. Itsasoko uretatik arroketaraino zihoan hobi baten bitartez ateratzen zituzten algak. Arroketan: 1 Iñaki Ugarte. 2 Joxe Urruzmendi. 3 Antton Zendoia. 4 Zelestino Urruzmendi. 5 Iñaki Zendoia. 6 Ramuntxo Urruzmendi. 7 Josetxo Arrastua. 8 Mikel Arrastua. 9 Iñigo Urruzmendi. Arrokak, Donostiako mugatik Oriokora 1 Kolektoreko harlasta: Harlasta handi eta arriskutsua. 2 Kolektoreko kala: Ur zikinak jasotzen zituen kala izan zen urte askoan. 3 Zentellako zuloa: Gaztelutxo azpian dago. 4 Tximistarri. 5 Tximistarri. Leku Eder ingurukoak eta Antiguakoak joaten ziren bertara gehienbat. 6 Zingieta Azpi. 7 Kaskallu: Amezti auzunetik hurbil dagoen harlasta beldurgarri eta arriskutsua. 8 Larrabilko harlasta. 9 Biosolbiko amuaitza: Bainurako, arrantzarako, lapetarako eta lanpernetarako leku egokia da Biosolbi. Biosolbiko amuaitza dotorea dago aurrez aurre, harri grisa bezain gogorra. 10 Frantses harria edo Markos harria, Etxeluze baserriko Markos Aristegieta beti hara joaten zen arrantzara. 11 Munabe. 12 Munabeko harlasta. 13 Lezkako muturra. 14 Lezka (Dontzeila harria) Itsasoak asko jotzen du. Lanpernetarako leku aproposa eta arrain txikiak arrantzatzeko ere bai. Dontzeila harria bertan da. 15 Iezkorri. 16 Karga-harria. Harrobi oso garrantzitsua izan zen. Harri bertikala da eta ur asko dago, sakona da. Horri esker, itsasontziak ertzeraino arrimatzen ziren harriak kargatzeko. 17 Karga-harri. 18 Agititxabal: Leku egokia bainurako. Erraz iris daiteke bertara. Olagarro eta lapetarako leku aproposa. 19 Anso: Agititxabaleko amuaitza. 20 Zakarro: Ondo jarritako izena, itsasoa beti zakar baitago, Leku arriskutsua da, neguan bereziki. 21 Mahaiazpi. 22 Botxon: Orioko mugan dago. Biasolbin: 1 Maritxu Goñi (Hernani). 2 Pepi Alberdi. 3 Ignazia Goñi (Hernani). Lezkan: 1 Anjel Martikorena. 2 Jose Manuel Martikorena. 3 Joxe Ugarte. 4 Jose Mari Kruz Martikorena. 5 Juan Mari Erauntzetamurgil. 6 Mateo Arrillaga. 7 Jose Mari Iraola. San Ignazio egunan Lezkan: 1 Anjel Balerdi. 2 Joxe Ugarte. 3 Pako Calonge. 4 Mariano Fernandez. 5 Mateo Arrillaga. Lezkan: 1 Patxiku Mari Erauntzetamurgil. 2 Pako Calonge. 3 Jose Ugarte. 4 Jose Manuel Martikorena. 5 Juan Mari Erauntzetamurgil. 6 Jose Manuel Martikorena. 7 Anjel Martikorena. 8 Mateo Arrillaga. 9 Jose Antonio Arrillaga. Egun-pasa arroketan. Arroketan. Biasolbin Maite Landa eta Joxepi Zendoia. Arroketan lagunekin: 1 Pilar Iraola Garin. 2 Maddi Iraola Garin. 1 Josefina Martikorena. 2 Joxe Azurza. 3 Maria Errazkin. 4 Maria Luisa Zubeldia. 5 Juana Iradi. 6 Josefa Ignazia Azurza. Ezker eskubi: Joakin Garmendia eta Jose Mari Izagirre. Joxe Ugarte. 1 Jose Mari Kruz. 2 Joxe Ugarte. 3 Anjel Alberdi. 4 Mateo Arrillaga. Fabian Loidi apaiza Biasolbin arrantzan. Eliza eta elizkizunak geldoko San Pedro eliza XII. mendekoa da. Itxura xumeko eliza izan arren, balio handiko elementu arkitektonikoak ditu bere baitan. Egungo aldarearen bi alboetara, erromanikoaren aurreko bi leiho ditu eta garai berekoak dira mendebaldean eta hegoaldean kokaturiko bi ateak (hegoaldeko atea itxi eta horma egin zen arren, atea egon zela antzematen da oraindik kanpotik begira jarriz gero. Mendebaldeko atearen behealdea itxita badago ere, goialdean beirate bat dauka, barnealde eta kanpoaldetik ikus daitekeena). Arkitektura bisigotikoaren aztarnak ere baditu, koru azpiko arku beheratua, besteak beste. Eta bestalde, adin bateko Igeldoko jaio berri gehientsuenek bisitatu duten bataio-pontea Erromaniko garaikoa da. Erdi Aroan jasotako eraikinak aintzinako hainbat elementu gorde dituen arren, aldaketa eta berrikuntza asko izan ditu gaur egun arte. Hala ere, historian zehar, kristau erromesentzat erreferentziazko eliza izan da iparraldeko Donejakue Bidean kokatuta baitago. Eliza, erlijio katolikoa eta apaizen itzala eta eragina XX. mendeko gizartean handia izan zen. Igeldon ere horrela izan zen, eta igeldoarren bizitzan apaizek, elizkizunek, eliz ohiturek eta kristau arauek eragin handia izan zuten. XX. mendeko lehen hiru laurdenetan elizaren boterea eta eragina nabarmena zen, baina hortik aurrera elizaren garrantzia gutxitzen joan da. ELIZKIZUN ETA LITURGIA NAGUSIAK Bataioa Haurraren amak ezin zuen haurra bataiatzera eraman, debekatuta zuen. Amandreak edota inudeak eramaten zuen. Umearen aita, aldiz, bataiora joan zitekeen. Haurraren amak etxean egon behar zuen hamabost bat egunez nahitaez. Hamabostaldi horretan etxetik ateratzeko premia izanez gero, teila buru gainean jarrita ibili behar zuen kalean. Haurra bataiatu eta hamabost egunera sar zite- keen ama elizara, “eliz sartzea” izeneko ekitaldira. Elizkizun labur horretan amak errezatzera joan behar izaten zuen eta hortik aurrera elizara sartzeko baimena berreskuratzen zuen. Ohitura honek XX. mendeko lehen laurdenera arte iraun zuen. Igeldoko apaizak XX. mendean. URTEA PARROKOA APAIZ LAGUNTZAILEA 1900-1903 Francisco Maria Yurrita Francisco Jauregi 1903-1937 Basilio Iraizoz Francisco Jauregi (1923ra arte) Luis Zabala (1933ra arte) Antonio Egilegor (1934-36) Pedro Amonarriz (1936-37) 1938-1945 Migel Soroa Pedro Amonarriz 1945 Marcelino Kortabarria (Interinoa) 1945-1982 Fabian Loidi Peña Juan Ignazio Otaegi (Hasieran) Marzelino Errezola 1982-2000 Javier Lezeta Marzelino Errezola Apaiz eta moja igeldoarrak azken 75 urteetan. MOJA APAIZ Kandi Zendoia Balentin Arrillaga Maria Luisa Sorondo Josetxo Zamora Isabel Arrillaga Balentin Zamora Kontxa Iraola Doktrina Haurrek doktrinara joan behar izaten zuten nahitaez Jaunartzea egin ahal izateko. Otoitzak ondo ikasita eraman behar zituzten, bestela masaileko ederrak jasotzeko arriskua zuten-eta. On Migel apaizak, haurrak astintzeko latigoa ere eramaten zuela, doktrinara. Doktrina ondo ikastea ezinbestekoa zen. Frankismo garaian, gainera, zailtasunak areagotu ziren, euskara bakarrik zekiten haurrek doktrina gaztelaniaz ikasi behar baitzuten eskolan. Elizan, aldiz, apaizek euskaraz irakasten zuten. Eskolatik atera, eta egunero joan behar izaten zuten haurrek elizara doktrina ikastera. Jaunartzea eta konfirmazioa Lehen jaunartzea 7 urterekin egiten zen, eta bigarrena, handia, 12 urterekin. Haur guztiak behartuta zeuden lehen jaunartzera egitera. Konfesatzea Urtean behin ‘Paskoazkoa’ egin behar izaten zen, hots, Aste Santuan konfesatzera eta jaunartzera joan behar izaten zen elizara. Arruntena, hala ere, hilero konfesatzea zen, pekatuak apaizari esatera joan behar izaten zen. Penitentzia gisa, otoiz egin behar izaten zen, errosario osoa errezatzeraino, pekatuaren tamainako penitentzia jartzen baitzuen apaizak. Errogatiba Euria egiteko premia handia zegoenean errogatibak egiten ziren. Plazari bueltak ematen ari zirela letaniak (latinez) eta bestelakoak errezatzen zituzten euri eske. Goizean goiz egiten zen egunero, zortzi bat egunez. Baserritar askok parte hartzen zuen, beraiek baitzuten ur premia gehien. Bederatziurrena nobena Errosarioa eta zenbait otoitz egiten zituzten egunero arratsaldeetan, iluntze aldera. Urtean zenbait aldiz, (San Joserenak, arimarenak…) egiten zen. Maiatz loreak Maiatzean egunero otoitz egiten zen inularrean. Prozesioa eliz atarian. Prozesioa (Gorputz egunean, garizumaren ondoren). Aldarea plazan jartzen zen. Handik abiatuta, palioen azpian plazan barrena ibiltzen zen apaiza Jauna hartuta, herritarrak atzetik zituela. Sanisidroetan berriz, gurutzera joaten ziren uzta oparoa izan zedin eskatzera. Kongregazioa Mariaren Alabak kongregazioan parte hartzen zuten neskek, eta San Luis Gonzagaren Semeak kongregazioan, mutilek. Hilean behin, halabeharrez, konfesatu eta jauna hartu behar izaten zuten. Egun horretan, neskek gehienetan, zintak eramaten zituzten elizara. Meza-mutilak (akolitoak) Apaizek meza ematen zuten goizean egunero eta mutil gaztetxoek mezetan laguntzera joan behar izaten zuten eskolara sartu aurretik. Aste Santuan misiolariak etortzen ziren. Irudian bi fraile Kalbariotako gurutzean. Entierroak Elizan gorpua bertan zela egiten ziren hileta-elizkizunak. Ohitura hau galdu egin zen Igeldoko kanposantuaren kudeaketa Polloeren esku geratu zenean. XX. mendeko erdialdera arte hiru mailako hileta-elizkizun zeuden Igeldon. Igeldoko San Pedro eliza XII. mendekoa da eta eliz ondoko apaiz-etxea 1696an eraiki zen. Lehen, bigarren eta hirugarren mailakoa Lehen mailako hileta-elizkizunak dotoreagoak ziren; apaiz gehiagok ematen zuten meza, koru bateko kantariak aritzen ziren eta abar. Garestiagoa zen, alegia. Bigarren mailakoak, apalxeagoak ziren, eta Haurraren amak ezin zuen haurra bataiatzera eraman, debekatua zuen. Amandreak edota inudeak eramaten zuen. hirugarren mailakoak aldiz, arruntak. Igeldoarren hileta-elizkizunak hirugarren mailakoak izaten ziren, salbuespenak salbuespen. Dolua adierazteko, gizonezkoek besokoa edo zintza beltza jartzen zuten besoan eta emakumeek zerbait beltza eramaten zuten soinean. Entierroaren ostean, hildakoaren familiak bazkaltzera gonbidatzen zituen apaiza, urrutitik etorritako senideak, lagunak eta abar. Hildakoaren gorputza laguntzea Senideek gaua gorputzaren ondoan egiten zuten. Ur bedeinkatua jarri behar izaten zuten hildakoaren ondoan. Lagunak eta senideak doluminak ematera joaten ziren hildakoaren etxera eta bisitan etorritakoei jatekoa ematen zitzaien. Gorputz eguneko prozesioan aldarea herriko plazan jarrita. Arrosa hostoak ekartzen zituzten baserrietatik. Elizan non nor jarri araututa Elizako bankuak eta aulkiak modu jakin batean ipintzen ziren: bizpahiru banku aurrean jartzen ziren eta gainerakoak koruan eta koru azpian. Gainerakoan aulkiak zeuden, ate nagusiaren paretik koru azpiraino. Aldareari begira jarrita, eskuin aldean gizasemeak jartzen ziren eta ezkerrean emakumeak. Salbuespena korua eta koru azpia zen, han gizonezkoak bakarrik jartzen baitziren. Aulkiei dagokienez, familia bakoitzak bere lekua zuen elizan eta aulki bakoitzak etxeko izena jarrita zuen. Mezak latinez eta bizkarra emanda XX. mendeko erdialdera arte, apaizak jendeari bizkarra emanda ematen zuen meza. Latinez aritzen zen gainera, eta jendeak XX. mendeko entierroa, gorputz eramatea. latinez erantzun eta kantatu behar izaten zuen. Gaztelaniaz tutik ere ez zekien jendeak buruz ikasi behar izaten zituen latinezko otoitzak. Apaizak meza aurrez aurre ematen hasi zirenean latina alde batera utzi eta euskaraz ematen hasi ziren. Eliza eta apaizak garaiko gizartearen isla ziren. Jarraian bildutako pasadizoak eliz gizon horien egunerokoa erakusten digute. 1938tik 1945era Igeldoko parrokoa zen Miguel Soroa apaiz tripazale eta ehiztari amorratua zen. 07:30eko meza hamar minututan eman eta presaka ehizera alde egiten zuen ‘Zaut’ txakurra hartuta. Kalbariotik barrena abiatu, Egioletara jaitsi eta Biorretan bukatzen zuen jira. Biderako, sotana azpian, ardo zahakoa beteta zeraman egarria asetzeko, eta maiz samar Biorretan geratzen zen Zelestino ‘alemana’ lagunarekin bazkaltzeko. Behin baino gehiagotan ondo `beteta´ eraman zuten zaldi gainean etxera. Soroa apaizak oiloak ere bazituen frontoia eta ‘Sakristauene’ etxearen artean dagoen lur-eremuan. Oiloentzako habiak pilotalekuko ezker hormaren atzealdean egin zituen. Horri esker, arrautza goxo eta freskoak jaten zituzten egunero apaiz etxean. Oiloez gain, baratza ere lantzen zuen apaizak bere neskame Juanitaren laguntzarekin. Ondoren Fabian Loidiren amak, Kontxi Peñak, eta honen bilobek jarraitu zuten baratza lantzen zenbait urtez. Lursail hori Kristobal Balentziaga jostunarena zen eta hark utzita erabiltzen zuten. Zulo horiek oilo-habiak ziren. Apaizen oiloek bertan jartzen zituzten arrautzak. XX. mende erdialdean: Haur baten lur-ematea. 1975. urtea. Jaunartzea Igeldoko elizan. Jaunartzea eliz atarian. Jaunartzea eliz atarian. 1965. urtea. Lehenengo eta bigarren jaunartzea. Mendizorrotz taberna aurrean. Emilia Martikorena Olaizola. Patxi Iraola Esnal. Patxi Enbil Arruti. Manuel Enbil Arruti. 1970eko hamarkada: 1 Sabino Iraola. 2 Ramuntxo Urruzmendi. 3 Migel Anjel Izagirre. 4 Don Fabian Loidi. Joxe eta Antton Dorronsoro Gaztañaga. 1968. urtea. Jaunartzea elizan. 1960ko hamarkada. 1 Kontxi Lizarazu. 2 Rosa Mari Oliden. 3 Nekane Etxebeste. 4 Begoña Zubizarreta. 5 Isabel Ijurko. 6 Manuel Enbil. 7 Jose Manuel Segurola. 8 Iñaki Garmendia. 9 Bittor Etxebeste.10 Jabier Iraola. 1960ko hamarkada. Jaunartzea elizan: 1 Balentin Zamora. 2 Fabian Loidi. 3 Josetxo Zamora. 4 Jabier Goikoetxea. 5 Jesus Ugarte. 6 Domingo Arriola. 7 Juan Mari Iturrioz. 8 Jose Mari Etxebeste. 9 Kontxi Lizarazu. 10 Josefina Erauntzetamurgil. 11 Maria Milagros Antonia Erauntzetamurgil. 12 Iñaki Zubizarreta. 13 Euken Ostolaza. 14 Patxiku Olasagasti. 15 Bernardo Odriozola. 1960ko hamarkada. Jaunartze nagusia Igeldon: 1 Lourdes Ugarte Huegun. 2 Arantxa Iturrioz Zubeldia. 3 Lourdes Artano Iraola. 4 Kontxi Olasagasti Azurza. 5 Nekane Etxebeste Calonge. 6 Begoña Zubizarreta Aiestaran. 1960ko hamarkada. 1 Mariano Uranga. 2 Iñaki Etxebeste. 3 Jose Mari Etxebeste. 4 Jose Mari Izagirre. 5 Koro Martikorena. 6 Dolores Arrillaga. 7 Arantza Arruti. 8 Mari Karmen Etxebeste. 9 Juanita Illarramendi. Mateo Arrillaga Etxebeste. 1918. urtea. Anjela Arrillaga Mendiguren. Ignazio Oliden Arrillaga. Juanito Mujika Huegun eta Miren Iraola Huegun. Gorputz-eguneko prozesioan altarea herriko plazan jarrita. Arrosa landare hostoak ekartzen zituzten baserrietatik. Jaunartzea Igeldoko elizan. Kandelaria-egunean: 1 Rosa Azurza. 2 Eskolastika Mendiluze. San Isidro eguneko prozesioa Kalbario- tako gurutzera. Kongregazioak: Luistarrak eta Mariaren alabak. Elizkizun batean: 1 Patxi Iraola. 2 Bittor Uranga. 3 Antonio Erauntzetamurgil (Murgilkoa). 1 Jose Antonio Martikorena. 2 Juan Kruz Matxain. 3 Patxi Etxebeste. 4 Migel Arrillaga. 5 Anjel Martikorena. 6 Iñaki Etxebeste. 7 Felix Zubelzu. 8 Antton Dorronsoro. 9 Jose Mari Etxebeste. 10 Jose Manuel Copete. 11 Agustin Etxebeste. San Pedro eguneko prozesioa. 1 Marzelino Errezola. 2 Jesus Etxebeste. 3 Jose Antonio Martiarena. 4 Manuel Etxebeste. 5 Jose Migel Arruti. 6 Koldo Lizarralde. 7 Fabian Loidi. 8 Bittori San Sebastian. 9 Arantxa Sagardia. 10 Maria Jesus Ilarramendi. 11 Jose Luis Errazkin. 12 Joseba Lizarralde. 13 Ignazio Etxebeste. Lehenengo eta bigarren jaunartzea. Maite Landa txuriz jantzita, Ama Birjinaren prozesioan. Jaunartzea 1955: 1 Joxe Mitxelena. 2 Jose Kruz Calonge. 3 Kandido Arrillaga. 4 Migel Arrillaga. 5 Joxe Matxain. 6 Antton Martikorena. 7 Jose Manuel Martikorena. 8 Jose Antonio Errazkin. 9 Ignazio Etxebeste. 10 Anjel Martikorena. 11Felix Zubelzu. 12 Antton Dorronsoro. 13 Patxi Etxebeste. 14 Joxe Dorronsoro. 15 Esteban Arzallus. 16 Joxe Mitxelena. Sorondo-Urruzmendi familia. Eskola skola zaharra Igeldoko plazako eraikin nagusia da. Ignazio Iurramendik eraiki zuen 1887an eta hasiera hartan bi solairu zituen: behekoa eta lehena. Behealdean, gaur egun ezagutzen dugun arkupea eta eskola zeuden. Lehen solairuan berriz, plaza aldera, eskolarako gela handi bat eta alkatearentzako bulegoa egokitu ziren; eraikinaren atzealdean berriz, bi logela eta sukaldea jarri ziren, maisua bertan bizi zedin. Eskola urte gutxian txiki geratu zen eta 1911n eraikina handitu egin behar izan zen, bigarren solairua eta teilatu azpikoa gehituz. Lan garrantzitsu hori Juan Rafael Aldai arkitektoaren zuzendaritzapean egin zen eta eraikina berrantolatu egin zen. Behealdean arkupea bere horretan mantendu zen eta eraikin barruan, sorostetxea, alkatearen bulegoa eta suaren aurkako materiala gordetzeko gela zeuden; lehen solairuan, aldagela, neskentzako gela eta komunak zeuden; bigarrenean, aldagela, mutilentzako gela eta komunak, eta teilatu azpikoan guardarentzako etxebizitza eraiki zen: sukaldea, komuna eta sei gelarekin. 1965ean, eraikin azpiko gunean jangela eraiki zen eskolako haurrek bertan bazkal zezaten. Eraikin honek eskola hartu zuen 2008ra arte. Gaur egun, hutsik dago. Hiru guarda eta beren familiak bizi izan ziren teilatu azpiko etxean: lehendabizi Alejandro Martiarena eta Manuela Zendoia senar-emazteak, ondoren Iparragirre eta Maria senar-emazteak, Jesus, Kontxi eta Maria Jesus seme-alabekin; eta azkenik Gonzalo Encina eta Tere Sasiain senar-emazteak, Wladimiro, Maite, Efren, Delfin eta Monica seme-alabekin. Azken hauek erlojua zaintzeko ardura izan zuten. Eskolako eraikinean ziega edo kalabozo txiki bat egokitu zen. Guardak zuen horren ardura eta lapurreta txikiren bat edota iskanbilaren bat sortzen zutenak bertan edukitzen zituzten bizpahiru egunez. Eskolako eraikinean ziega edo kalabozo txiki bat egokitu zen delitu txikiak edota liskarrak sortzen zituztenak giltzapean sartzeko. Guardak zuen horren ardura eta lapurreta txikiren bat edota iskanbilaren bat sortzen zutenak bertan edukitzen zituzten bizpahiru egunez. Igeldoko plazakoa ez zen izan Igeldoko eskola bakarra. 1951n Burgosko Martinez abizeneko gizon bat Biorretara joan zen morroi lanak egitera. Gizon ikasia zenez, eskola ematen hasi zen inguruko haurrei baserrian goizetan (Egioletakoei, Mutegi- koei, Arratzainekoei eta Biorretakoei, besteak beste). Belabieta Txikiko Jose Mari Mendiluzek gogoan du dakizkien matematikak harekin ikasi zituela. Biorretakoa eskola xumea zen oso; gela bateko ohe-buru bat erabiltzen zuten arbela gisa. Biorretako eskolako arbela ohe burua zen, pizarra moduan erabiltzen zuten. Frankismo garaiko eskolan, euskaraz hitz egitea guztiz debekatuta zegoen eta zigor gogorrak pairatzen zituzten euskaraz hitz egiten zuten Igeldoko ikasleek: eraztunaren trikimailua, erregelaren zigorra, eta abar. Espainiako bandera zintzilik egon zen urte askoan eskola zaharrean. 1938ko martxoaren 9an ikuskaritza probintzialak emandako agindu baten ondorioz, egunero bandera igo eta jaitsi egin behar izaten zen eta, hori egiten zen bitartean, haurrek ‘Cara al sol’ eseserki frankista abestu behar izaten zuten. Aurretik, XIX. mende hasieran, Manuel de Arregi bikarioaren ekimenez sortu zen Igeldoko lehen eskola. Apaizaren esanetan, premia handia zegoen, 12 pertsonak bakarrik baitzekiten irakurtzen eta sinatzen Igeldon eskola jarri aurretik. PROYECTO DE REFORMA EN LAS ESCUELAS DE IGUELDO -- ---0 ,- .Bscala,de.fftJO. A.lx.ad,o_ Eskola zaharra. 1 Bernardo Odriozola. 2 Maite Rada. 3 Jose Mari Odriozola. 4 Patxiku Olasagasti. 5 Jose Mari Iraola. 6 Sor Ber- nardita. 7 Sabino Iraola. 8 Jose Mari Mitxelena. 9 Itziar Martiarena. 10 Arantza Zendoia. 11 Juan Luis Kruz. 12 Juan Jose Barrondo. 13 Begoña Carbonares. 14 Zelestino Illarramendi. 15 Mari Jose Ugarte. 16 Juan Mitxelena. 17 Maite Goikoetxea. 18 Itziar Lizarazu. 19 Migel Anjel Olasagasti. 20 Isabel Martikorena. 21 Lourdes Martikorena. 22 Jabier Etxebeste. 23 Iñaki Ugarte. 24 Iñaki Zendoia. 25 Juan Mari Enbil. 26 Luis Mari Barrondo. 1958. urtea. Igeldoko eskola. Eskolako neskatilak Luisa Gurrutxaga maistrarekin. Eskolako haurrak. Igeldoko eskolako argazkia. 1960. urtea. Eskola zaharreko arkupeetan. 1 Lourdes Arrillaga. 2 Isabel Olasagasti. 3 Koro Martikorena. 4 Mari Karmen Etxebeste. 5 Juani Illarramendi. 6 Mari Karmen. 7 Arantxa Arruti. 8 Martikorena. 9 Mari Karmen Olasagasti. 10 Mari Karmen Alberdi. 11 Arantxa Olasagasti. 12 Mari Karmen. 13 Elena Izagirre. 14 Malen Martikorena. 15 Mertxe Etxebeste. 16 Maria Ines Mitxelena. 17 Mari Karmen Mitxelena. 18 Maria Anjeles Landa. 19 Maite Etxabe. 20 Mari Jose Etxabe. 21 Mari Jose Ugarte. 22 Fernando Martiarena. 23 Maria Jesus Goikoetxea. 24 Nekane Etxebeste. 25 Koro Zubizarreta. 26 Begoña Zubizarreta. 27 Rosa Mari Oliden. 28 Kontxi Lizarazu. 1 Maite Martikorena Olasagasti. 2 Anparo Martikorena Olasagasti. 1972. urtea. Igeldoko eskolako haurrak. 1 Lourdes Artano. 2 Lourdes Ugarte. 3 Arantxa Iturrioz. 4 Otilia maistra. 5 Maria Jesus Goikoetxea. 6 Mari Karmen Etxebeste. 7 Maria Reyes Copete. 8 Lourdes Segurola. 9 Kontxi Lizarazu. 10 Izaskun Etxabe. 11 Kristina Etxabe. 12 Kontxi Olasagasti. 13 Miren Iraola. 14 Mari Karmen Matxain. 15 Maria Antonia Erauntzetamurgil. 16 Lourdes Martikorena. 17 Arantxa Zendoia.18 Izaskun Etxebeste. 19 Nekane Balerdi. 20 Maria Anjeles Goikoetxea. 21 Miren Jone Oiarbide. 22 Fuensantica. 23 Josefina Erauntzetamurgil. 24 Maite Goikoetxea. 25 Maria Milagros Erauntzetamurgil. 26 Itziar Lizarazu. 27 Maria Jesus Camino Diez. 28 Kontxi Zinkunegi. 29 Mari Jose Zinkunegi. 30 Isabel Martikorena. 1962. urtea. 1 Juanita Illarramendi. 2 Mari Karmen Etxebeste. 3 Arantza Arruti. 4 Pepita Errazkin. 5 Koro Martikorena. 6 Mertxe Etxebeste. 7 Anparo Enbil. 8 Maria Dolores Arrillaga. 1 Jose Antonio Martiarena. 2 Jose Mari Errazkin. 3 Jose Antonio Martikorena. 4 Iñaki Goikoetxea. 5 Don Karmelo Eskisabel. 6 Anjel Martikorena. 7 Iñaki Etxebeste. 8 Pedro Artano. 9 Jesus Mitxelena. 10 Mariano Uranga. 11 Jose Mari Izagirre. 12 Jose Antonio Olasagasti. 13 Jose Antonio Arrillaga. 14 Jose Manuel Oiarbide. 15 Jose Mari Iraola. 16 Jose Mari Goikoetxea. 17 Manuel Enbil. 18 Jose Manuel Segurola. 19 Anjel Etxebeste. 20 Tomas Enbil. 21 Juantxo Dorronsoro. 22 Bittor Etxebeste. 23 Jose Migel Arruti. 24 Bentakoa. 25 Jose Etxebeste. 26 Agustin Etxebeste. 1 Pepita Zubillaga. 2 Arantza Arruti. 3 Mari Karmen Etxebeste. 4 Maria Luisa Izagirre. 5 Koro Martikorena. 6 Mari Karmen Etxebeste. 7 Pepita Errazkin. 8 Amalia Mujika. 9 Anjelines Garcia. 10 Maria Anjeles Iraola. 11 Maria Anjeles Landa. 12 Begoña Zubizarreta. 1963. urtea. Eskolako haurren argazkia. 1969. urtea. Igeldoko eskolako haurrak. Eskolako haurren argazkia. Donostiako Marianistetan ikasi zuen Jose Manuel Iraola Garinek Bigarren Mundu-Gerran (1941-1943) parte hartu zuen `Dibisio Urdinarekin´ Errusiaraino joan zen Sobiet Batasunaren aurka borrokatzera eta bertan hil zen. 1 Mari Karmen Alberdi. 2 Anjelines Garcia. 3 Anparo San Sebastian. 4 Miren Ugarte Huegun. 5 Elena Izagirre. 6 Arantxa Olasagasti. 7 Loli Izagirre. 8 Karmen Garcia. 1980. urtea. 1 Ainara Lizarazu. 2 Iker Dorronsoro. 3 Nerea Zinkunegi. 4 Iñigo Gorostidi. 5 Anjel Altuna. 6 Maider Goikoetxea. 7 Urko Artano. 8 Gurutze Dorronsoro. 9 Iker Artano. Eskolako haurren argazkia. 1 Miren Ugarte. 2 Begoña Olasagasti. 3 Kontxi Lizarazu. 4 Maria Anjeles Iraola. 5 Maria Anjeles Landa. 6 Mari Karmen Olasagasti. 7 Maria Jesus Olasagasti. 8 Rosa Mari Izagirre. 9 Lourdes Artano. 10 Isabel Ijurko. 11 Maria Luisa Mitxelena. 12 Malen Martikorena. 13 Mari Karmen Etxebeste. 14 Arantxa Olasagasti. 15 Arantxa Iturrioz. 16 Maria Reyes Copete. 17 Lourdes Rada. 18 Lourdes Ugarte. 19 Miren Iraola. 20 Koro Zubizarreta. 1 Jose Antonio Martiarena. 2 Agustin Etxebeste. 3 Manuel Etxebeste. 4 Jose Antonio Arrillaga. 5 Pedro Artano. 6 Jose Antonio Mujika. 7 Jose Etxebeste. 8 Jose Manuel Oiarbide. 9 Anjel Etxebeste. 10 Ramon Izko. 11 Bittor Etxebeste. 12 Jesus Ugarte. 13 Juantxo Dorronsoro. 14 Jose Manuel Segurola. 15 Jabier Goikoetxea. 16 Manuel Enbil. 17 Abelino Del Hoyo. 18 Tomas Enbil. 19 Txomin Alkorta. 20 Pedro Alkorta. 21 Ignazio Etxebeste. 22 Felipe Dorronsoro. 23 Jose Mari Etxebeste. 24 Josetxo Olasagasti. 25 Nikolas Izagirre. 26 Agustin Olasagasti. 27 Jose Anjel Zendoia. 28 Jabier Iraola. Josetxo Lizarazu Ugarte. Gerra eta soldaduska 936tik 1939ra iraun zuen gerra zibilak sufrikario handia sortu zuen Igeldon. Altxamendu militarra, estatu kolpea, 1936ko uztailaren 17an eman eta gero, Ondarretako kartzelaren inguruan erailketak eta fusilatzeak hasi ziren, desagertutako jendea ahaztu gabe. Irailaren 13an sartu ziren erreketeak Donostian eta hurrengo egunean igo ziren Igeldora Mendizorrotz hartzeko asmoz. Soldaduak nonahi, tiroketak, bonbak, esku-granaden hotsak… gerrak heriotza eta beldurra ekarri zuen Igeldora. Gerra ondoren, bertako herritar gehientsuenak abertzaleak eta errepublikarrak izanik, gerra galdu izanaren ondorioak (gosea, zapalkuntza, jazarpena eta abar) nozitu behar izan zituzten frankismoan. Gerra piztu eta erreketeak Donostiara iritsi aurretik, Igeldoko errepublikarrak guardia egiten aritu ziren egun askoan Gudamendiko bidegurutzean. Zaintzaile lanetan aritu ziren Ramon Iraola Garin, Pedro Maria Kalparsoro Aristegieta, Teofilo Gurrutxaga Arriño, Jose Heredero Pinela, Jose Arrillaga Aiestaran, Ignazio San Sebastian Aierdi, Ramon Balerdi Azpillaga, Frantzizko Enbil Arruti, Jose Migel Arzelus Iraola eta Jose Joakin Lizarazu Zubeldia. Erreketeek, Mendizorrotzera zihoazela, geldialdia egin zuten Igeldoko plazan Italiatik jasotako tanke txiki berria erakusteko. Erabat oilartuta zeharkatu zuten herria, harroputz. Gerra zibilaren lehen urtea zen. Irailaren 13an sartu ziren erreketeak Donostian eta egun berean tropa ugari igo zen Igeldora bost tanke txikiz hornituta. Lotarako herri inguruko eraikin eta etxeetara sartu ziren: sindikatura, eliz- zimitoriora, Arrillaga-Enean zegoen batzokira, zentro errepublikarrera, eskolara, Benta Alegrera, Lizarretara eta abar. Sakristaunekoek ondo gogoan dute etxeko gela zein bazter guztiak, baita eskailerak ere, soldatuz josita zeudela eta jatena ere kendu zietela. Arratzain eta Mendizorrotzeko tonto- rra errepublikaren aldeko tropa gutxi batzuen menpe zeuden eta horiek hartzeko asmoz abiatu ziren erreketeak irailaren 14ko eguerdian. Hasiera ba- tean, Belabietako pinudian izkutatu zi- tuzten erasorako bateriak. Ondoren, bi konpainiak banandu egin ziren: Ruizek zuzentzen zuen konpainiak, Egioletatik barrena, Arratzain aldera jo zuen; eta “Gerrako egun txarrenetan jende asko ezkutatu zen arroketan eta harkaitz azpietan. Arrizulo eta Gorrieneko hiru familiak Arrizuloko basoko harri handi baten azpian gordeta egin zituzten hainbat egun, zintzilik zeuden sagu zaharrez inguratuta”. Gorospek zuzendutakoak Mendizorrotzerantz. Tanke txikiek, Mendizorrotzeko muinotik 100 bat metrora iritsita, tiro egin eta bete-betean asmatu zuten gotorleku barruko soldadu gehienak aka- batuz. Hala ere, Gorospe tenientea batailan larri zauritu eta hurrengo egunean hil zen. Bestalde, Ruizen konpainiak arazoak izan zituen Egioleta parean kamioiak lokatzetan harrapatuta geratu ziren eta. Kamioiak ateratzeko Biorreta Txikira igo eta hango behi pare batekin atera zituzten. Ustekabea konponduta, aurrera egin eta Arratzain mendean hartu zuten. Hurrengo egunean, irailaren 15ean, Bilboko “El Nervion” egunkariak erreketeen garaipenari garrantzi handia eman zion: “Se ha tomado la posición de Mendizorrotz, de gran importancia estratégica”. Gerrako egun txarrenetan jende asko ezkutatu zen arroketan eta harkaitz azpietan. Arrizulo eta Gorrieneko hiru familiak Arrizuloko basoko harri handi baten azpian gordeta egin zituzten hainbat egun, zintzilik zeuden sagu zaharrez inguratuta. Lizarazu- Garmendia sendia izan zen horietako bat: Mañuk hilabete gutxi batzuk besterik ez zituen eta Pedro Mari anaiak 8 urte. Pedro Marik gogoratzen zuen Mariano Fernandez mutua zen eta, eskuarekin keinu bat egin zuelakoan atxilotu, Ondarretako kartzelara eraman eta bertan hil zuten. Konzepzion Balerdi Martikorena ere fusilatu egin zuten, hilabete preso egin eta gero; eta Jose Heredero Pineda etxetik eraman eta Zubieta-Usurbil inguruan hil zuten. egun haietan bizitutakoa: “Soinu ikaragarria ateratzen zuten bi aeroplanori harkaitzaren azpitik begira jarri ginen. Bi abioi horiek elkarri tiroka ikusi genituen. Ondoren, abaila ederrean, Getaria aldera jo zuten eta itsasoan zihoan itsasontzi bati bi bonba bota zizkion haietako batek”. Marabietan bizi izan zen Zelestino Segurola Billagaraik ere ondo gogoan zituen Cervera gerraontziaren kanoikadak “Altutik botatzen zituen tiroak, Hernani aldera edo. Soinua aditzen Arrizulo eta Gorrieneko hiru familia Arrizuloko basoko harri handi honen-azpian gordeta egin zituzten hainbat egun. genuen baina horretara jarrita geunden eta lasai aritzen ginen baratzean, konfiatuta, ez baikenuen uste gure aurka tiro egingo zuenik”. Amezti Behekoako Joxepa Arrillagak ere ez zituen ahaztuta Cervera barkuaren kanoikadak eta beraiek ibiltzen zituzten lursailetan itsasontzitik botatako kainoikada batek izugarrizko zuloa egin zuela gogoan zuen. Bordaberriko Rosi Azurza Insaustik begietan zituen Mendizorrotzetik botatakoak “Etxe atzeraino jaurtitzen zituzten, Gudamendi aldera ere bai. Ez zituzten etxeak harrapatu baina beti beldurrez izaten ginen”. Igeldoko zenbait gaztek gerran parte hartu behar izan zuten halabeharrez. Pedro Kalparsorok ez, bere borondatez joan zen. Igeldon jaio eta Amasara joan zen eta 14 urte zituela etxetik alde egin eta Igeldora etorri zen oinez. Benta Alegren jarri zen bizitzen eta gerra iritsi zenean errepublikarren armadan sartu zen. Kantabrian atxilotu eta Santoñako kartzelan preso sartu zuten. Egunero presoak fusilatzen zituztenez, bere burua eskaini zuen Extremaduran eta Andaluzian gatibu lanak egiteko, trenbidea eraikitzen. 1944an itzuli zen etxera baina berehala Kataluniako Aran Bailarara joan zen lanera eta hango mendi gerrillariei, makiei, sarritan lagundu zien. Biorreta Txikiko Antonio Etxebeste eta Biorretako Jose Antonio Zubeldia elkarrekin izan ziren Ebroko batailan. Antonio Terueleko lubaki batean, erriflea eskuetan zuela, hil zen, izoztuta, 26 gradu zero azpitik jasan eta gero. Jose Antoniok zorte gehiago izan zuen, lubakian zegoela komandantea hurbildu eta burumakur ikusten zuela esan zion. Jose Antoniok hankan azkura zuela erantzun eta mando gainean atera zuten handik. Bota kentzen hasi zitzaionean botarekin batera hankeko hatzak atera zizkion, jelatuta zituen eta. Orduz gero, ‘hanka motxa’ goitizenarekin geratu zen betirako. Gerra hasierako tiro eta bonba hotsak desagertu arren, jazarpenak eta salaketak bizirik zirauten. Alejandro Martiarena guarda, On Basilio Iraizoz apaiza eta Alejandro Alberdi Lizarreta maisua salatu egin zituzten abertzaleak zirelako. 1931 arte mediku militarra izandako Ubaldo Gastaminzak eta bere emazte Teresitak apaiza eta Pedro Galparsororen gudari txartela. maisua lagundu zituzten beren Donostiako etxean ezkutatuz hainbat egunez. Beste batean senar- emazte horiek Etxe Nagusiko Gregori Iraola lagundu zuten. Teresitak Gregori frankisten kamioi urdin batean zeramatela ikusi eta horren berri eman zion senarrari. Ondarretako kartzelan eduki zuten preso Gregori denboraldi batez, baina Gastaminzaren bitartekaritzari esker bizirik atera zen. Ez zuen zorte bera izan Mariano Fernandez ‘mutua’k. Eskuarekin keinu bat egin zuelakoan atxilotu, Ondarretako kartzelara eraman eta bertan hil zuten. Egun berean, ‘Eulalia Enea’ zaintzen zuten Buenaventura Cruz eta Anselma Polles senar-emazteak ere Ondarretako presondegira eraman zituzten. Hauek hainbat hilabete egin zituzten preso eta libre geratutakoan Donostiatik 20 kilometrora bizitzera zigortu zituztenez, Irunera joan ziren bizitzera. Concepcion Balerdi Martikorena ere fusilatu egin zuten, kartzelan hilabete egin eta gero; eta Jose Heredero Pineda etxetik eraman eta Zubieta-Usurbil inguruan hil zuten. Gerran hildako hainbat igeldoar etxera ekarri eta bertako kanposantuan lur eman zieten. Horren aurretik, gorputzak garbitu, txukundu eta prestatu egiten zituzten. Lan gogor horretan aritu ziren Kontxita Lertxundi eta beste bi emakume. Jose Antonio Zubeldia. 1938ko gau batean Pako Calonge Olaizola atxilotu zuten. Pakoenean lo zirela, separatista eta antzeko oihuak entzun zituzten kanpoan eta berehala hainbat gizon etxera sartu eta eraman egin zuten. Handik gutxira bi tiro entzun eta Pako hil zutela pentsatu zuten, baina hildakoa ez zen Pako, bere buruaz beste egindako militar bat baizik. Pako Ondarretako kartzelara eraman zuten eta denboraldi bat han egin zuen. Enkarni Arbelaitz, Maddi Iraola Garin eta Ramon Balerdi ‘gorriak’ ere atxilotu zituzten. Alejandro Alberdi Lizarretak Balerdiren aldeko zinpeko adierazpena egin zuelako libratu zuten kartzelatik. Izugarri eskertu zion Balerdik elizako organistari egindakoa, gerra aurretik gorrien eta abertzale elizkoien arteko ika-mika ugari izan zen eta: Egun batean gorriak, Balerdi tartean zela, mezetara sartu eta pistola eskuetan zutela, elizatik atera zuten jendea. Riegoren ereserki herrikoia ere behin baino gehiagotan kantatzen zuten: “Si los curas y frailes supieran la paliza que les van a dar, subirían al coro cantando: libertad, libertad, libertad”. Gerra bukatu orduko, espainiar banderak etxean jarri behar izan zituztela gogoratzen zuen Aristondoko Benantzia Iraola Arrutik. “Etxeko ganbaretan makila jarri eta Espainiako bandera zintzilik jarri behar izan genuen, astoaren otarrean ere bai, berokien botoietan eta abar”. Pako Calonge Olaizola, Alejandro Alberdi Lizarreta eta 1938tik 1940ra Igeldoko auzo-alkate izandako Felix Isasa Rekalderi espedientea ireki zieten 1940ko hamarkadaren hasieran, erantzukizun politikoengatik. Horrela jasota dago 1942ko irailaren 10ean argitaratutako Estatuko Aldizkari Ofizialean. Alejandro Alberdi Lizarreta 18 hilabetez zigortu zuten soldata eta maisu-lanposturik gabe. Alejandro Martiarena guardak zigor handiagoa jaso zuen, Igeldoko guarda-lanpostua betirako galdu baitzuen eta Zumaiara bidali zuten. Omenaldiko lorea. ‘Espainia, Espainia etorri da’. Felix Isasa ez zen Igeldoko abertzale eta errepublikazaleen konfiantzazkoa, alderantziz, kontrako ideologia zuela uste zuten eta espediente horrek ez zuen jendearen iritzia aldatu, itxurak egiteko espedientea izan zela uste baitzen. Arrillaga Eneako On Pedro Gurrutxaga apaiza ere ‘bando nazionala’ren aldekoa zen eta militarrek Igeldo hartu zutenean poza agertu zuen etxeko balkoitik oihukatuz 1943. urteko egun batean Jose Mari Izagirre, Juanito Izagirre eta Pako Calonge Lizarazu Lasartera joan ziren zaldi-lasterketak ikustera. Etxerako bueltan, Otondo etxearen ingurua guardia zibilez beteta aurkitu zuten. Eraikin horretan militarren telefonoa zegoen eta norbaitek kablea moztu eta konexio gabe utzi zuen. Guardia Zibilak pare bat egun egin zituen errudun bila etxe inguruan, komandantea buru zela, erruduna harrapatu eta fusilatuko zutela mehatxatuz. Abertzaleen aurkako jazarpenak XX. mende erditik aurrera ere jarraitu zuen. 1945ean Igeldora iritsi zen Fabian Loidi apaiz abertzale eta euskaltzaleak 1950 eta 60ko hamarkadetan legez kanpoko argitalpenak eta liburuak argitaratzen eta banatzen lagundu zuen. Frankismoaren aurkako propaganda banatzeko sare bateko kide izan zen, Luis Goia, Andres Plazaola, Jose Mari Unanue eta Rikardo Arregirekin batera. Horrela, legez kontrako elkartze eta propaganda egitea leporatu zion Bake Egoerako Auzitegiak, TOP ezagunak, 1964an. 236 zenbakia duen sumarioan azaltzen dira zehaztasun osoz Loidi apaizaren aurkako akusazioak. Loidik harreman estua izan zuen EAJko agintariekin eta hori agerian geratu zen 1960ko martxoaren 28an, Donibane Lohitzunen, Jose Antonio Agirre lehendakariaren hileta elizkizunean parte hartu baitzuen. Bitxori Zamorak ere ez zuen ahaztuta poliziaren miaketa batean bizi izandako estualdia. “Etxeko kutxa handi bat ireki zuten eta gordeta genuen Sabino Aranaren koadroa atera eta begira jarri ziren. Zorionez ez zuten ezagutu, bestela batek daki zer gertatuko zen”. Gerra-irabazleen inpunitatea erabatekoa zen. Guardia Zibilek etxeetara sartu eta goitik beherako miaketak egiten zituzten, ahal zutena harrapatuz: dirua, jatena eta abar. Biorreta Txikikoei ukuilutik zuten txekorrik ederrena kendu zietela ikusita, igeldoarrak jana izkutatzen hasi ziren. Pako Calongek zulo batean gordetzen zituen jatekoak, Biorretakoek mendian egindako zulo batean eta Leku Ederreko Balentin Zamorak tabernan irabazitako zilarrezko txanponak eltze batean sartu eta Goloso mendian ezkutatu zituen lurrazpian. Ez zuen ondoegi ezkutatuko, Igeldoko parrandazale batek eltzea aurkitu eta diru guztia gastatu baitzuen neskatan, jendea afaltzera gonbidatuz eta soinujole bat ekarriz Leku Ederrera. Miseria eta gosea ere berekin ekarri zituen gerrak. Manuela Berridik, Biorreta Txikiko Antonio Etxebesteren alargunak, gerra ondorena gogorra izan zuen. Manuelak estatuaren dirulaguntza txiki bat jasotzeko eskubidea zuen alarguna zelako eta hilero, alarguntza-kartila eskuan zuela, Donostiako Katalunia plazara joan behar izaten zuen hura sinatzera. Gerra ondorenean jateko errazionamendua iritsi zen, eta kartila bakarra zegoen familiako. Aristondon, esaterako, ez zuten oliorik eta haren ordez esnegaina erabiltzen zuten. Denboraldi batez, errotak itxi egin zituztenez, etxean mailuarekin jo behar izan zuten artoa. Amezti Behekoako Joxepa Arrillagaren esanetan, gosea asetzeko txerriei ematen zitzaizkien antalaporruen patatak sutan erre, zuritu eta jan egiten zituzten. Bestelakoan, eskasia garaian, etxe gehienetan, taloak eta morokilak ziren ‘eguneroko ogia’. Eskasiari aurre egiteko, estraperloa ugaritu egin zen eta Fabian Loidi apaiza aditu eta aritu izan zen horretan. Pedro Mari Lizarazu 1946an, Zugarramurdin soldaduskan zegoela, kontrabandoan aritu zen pattarra eta ardoa Iparraldera eramanez eta olioa ekarriz. Fraide batek egiten zituen bitartekaritza lanak, Loidiren laguntzarekin, Iparraldetik ekarritako produktuak Donostian saltzeko. Igeldoko apaizak, bestalde, herriko 14 urteko gaztetxoak Orioko erzillatarren etxera eramaten zituen, Borda baserriko astoa hartuta. Han olioa eta irinarekin astoa kargatuta, haurrak Igeldora bide batetik itzultzen ziren bitartean, Fabian beste batetik abiatzen zen, guardia zibilek susmo txarrik har ez zezaten. Jose Heredero Pinela. 1936an hila. Usurbilgo omenaldia. GERRAN EDO FUSILATUTA HILDAKO IGELDOARRAK • Jose Mari Azurza Usategi: (Arkaitzagakoa) Austriako Mauthausen-en hil zuten, nazien konzentrazio eremuan, 33 urterekin (1941/10/28). Desagertua. • Migel Balerdi Lizaso: (Agitikoa). Dibisio Urdinean joan zen Errusiara. Han hil zutela uste da, ez zen itzuli eta. • Kontzepzion Balerdi Martikorena: Kartzelan egon eta gero, fusilatu egin zuten, 57 urterekin (1936/11/01). Desagertua. • Patxi Enbil Arruti (Arretxekoa). Langile batailoi batean hil zen Zaragozan, 20 urterekin (1938/11/14). Gerora, Erorien Haranera (Valle de los Caidos) lekualdatu zuten. • Juan Ezeiza Elizegi: Badajozen hil zuten. 26 urterekin (1937/07/13). Bertan lurperatua. • Antonio Etxebeste Berridi: (Biorreta Txikikoa). Katalunian hil zuten 20 urterekin (1938/09/10). Igeldon lur eman zioten. • Mariano Fernandez: Donostian hil zuten. • Lorenzo Gomendio Izagirre: (Egioleta Txikikoa). Caceresen hil zuten (1937/06/09). Bertan lurperatua. • Jose Heredero Pinela: Irubiden fusilatu zuten, Usurbilgo sarreran, 33 urterekin (1936/10/03). Irubiden bertan lurperatu zuten. • Jose Manuel Iraola Garin: Errusian hil zen 1942ko apirilaren 5ean bonbardaketa baten ondorioz. • Jose Kruz: Cadizko El Puerto de Santa Mariako kartzelan preso egon zen. 1937an fusilatu zuten. • Juan Bautista Lizarralde Berridi: (Ekogorkoa). Zaragozan hil zuten 21 urterekin (1938/03/26). Igeldon lur eman zioten. • Jose Mari Martiarena Zendoia. • Frantzisko Maria Martikorena Azpillaga: Tarragonan hil zuten 20 urterekin (1938/09/11). Igeldon lur eman zioten. - Jose Mitxelena Mendizabal: (Tolaretxekoa). Teruelen hil zuten 25 urterekin (1938/03/27). Desagertua. • Pedro Mari Mitxelena Mendizabal: (Ganbo). Huescan hil zuten (1937/10/11). Desagertua. • Jose Matxain: (Balda Berrikoa). Gerra Zibilean hil zutela uste da, ez zen itzuli eta. GERRAN IBILITAKO IGELDOARRAK (TESTUAN AIPATU GABEAK) ◦ Pedro Galparsoro. ◦ Balentin Arrillaga. ◦ Hilario Arrillaga. ◦ Antonio Dorronsoro. ◦ Pedro Dorronsoro. ◦ Joxe Uranga. ◦ Ramon Balerdi. ◦ Ramon Iraola Garin. ◦ Joxe Arrillaga Enbil. ◦ Jose Antonio Segurola. ◦ Teofilo Gurrutxaga. ◦ Manuel Enbil. ◦ Juanito Iradi. • Ignazio San Sebastian. • Manuel San Sebastian. • Tomas Martikorena. • Alejandro Azurza. • Luis Iraola Martiarena. • Nikolas Martikorena Idiakez. • Jose Manuel Arbelaitz Iraola. • Luis Arrillaga Aiestaran. • Joxe Arrillaga Aiestaran. • Jose Joakin Lizarazu Zubeldia. • Tomas Zubeldia. • Joxe Insausti Gantzarain. • Anjel Insausti Gantzarain. Jose Manuel Iraola Garinek Dibisio Urdinean izena eman zuen Sobiet Batasunaren aurka aritzeko Bigarren Mundu Gerran (1941-1943). 1942ko apirilaren 4an bera zegoen etxea bonbardatu eta larri zauritu zuten. Handik atera eta Grigorovoko erietxera eraman arren, hurrengo egunean, api- rilaren 5ean, hil zen. Muñoz Grandes jeneralak gutuna idatzi zion Iraola sendiari heriotzaren berri emateko. Garaiko prentsak ere jaso zuen gertatutakoa. Agitiko Migel Mari Balerdi Lizaso. Pedro Alkorta, Marokon soldaduskan. Franco bere komandantea izan zen. Bilbon: 1 Pedro Galparsoro. 2 Ignazio San Sebastian. 3 Ramon Balerdi. 1 Alejandro Azurza Insausti. Gerra garaian. Jose Manuel Iraola Garin, soldado horietako bat da. ‘Division azul’ ekin soldadu joan zen Errusiara eta bertan hil zen. Patxi Martikorena Azpillaga. Gerran hila. Jose Lorenzo Gomendio. Gerran hila. Balentin eta Hilario Arrillaga Mendiguren. Erreketeen konpainia, Mendizorrotz gainean 1936an. Argazkia ateratako egunean bonbardake- tak etengabeak ziren Igeldon eta inguruan. Gorospe abizeneko teniente erreketea, Igeldoko plazan. Bere atzean, erreketeen esku geratu zen Igeldoko zentro errepublikarraren egoitza ikus daiteke. Argazki hau atera eta hurrengo egunean hil zen tenientea. Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 9: Ondarretako kartzela. 1 Antonio Zinkunegi Alkorta. Soldaduskan: 1 Jose Manuel Martikorena. 1966. urtea. Bittor Uranga Iraola (Sidi Ifnin) soldaduskan bertako jantziaz. Agustin Etxebeste Etxabe, Saharan. 1 Tomas Martikorena. Raguan anaiak soldadu erreketeak zintzarria bustiz Benta Alegre ondoan. 1936an Benta Alegre taberna zen eta han beteko zuten zahatoa ardoz. 1 Joxe Uranga Iraola. Alejandro Etxebeste Bengoetxea. Patxi Iraola Esnal. Joxe Etxabe Arruti. Martin Arrillaga. Jose Kruz Calonge Lizarazu. Luis Arrillaga Etxebeste. Joxe Azurza Martikorena. Gerra zibilak iraun zuen bitartean, seme-alabarik ez zuten 17-35 urte bitarteko emakumeak Falan- gearen Emakumezkoen Saileko Gizarte Zerbitzuan lan egitera behartu zituzten. Erakunde milita- rretan, gizarte laguntza zentroetan edota ospitaletan lan egin behar zuten sei hilabetez. Pilar Iraola Garin 1938ko irailaren 1etik 1939ko martxora arte aritu zen. Kartilla barruko zigiluek egiaztatzen dute lanaldia. Gerra garaiko argazkiak. Gerra garaiko argazkiak. Gudamendi udamendi edo Gulamendiko (dokumentu zaharretan toponimo hori ageri da) lursailetan zuhaitz mintegi bat zuen Fausto Gaiztarro Arana arkitektoak. 1933an, baina, lursail horietan tiro zelaia eraikitzea erabaki zuen Munduko Usakume-Tiro Txapelketa antolatzeko asmoz. Esan eta izan, ametsa egi bihurtu zen eta urte horretan munduko eskopeta onenak Igeldon izan ziren. Munduko Usakume-Tiro Txapelketa gehiago jokatu zitezen, tiro zelaia handitzen eta garatzen joan ziren: horrela 1954an hotela eraiki zen eta urte berean Munduko Usakume-Tiro Txapelketa Gudamendin jokatu zen. Kirol instalazioa handitzen jarraitu zuten eta 1968an bigarren tiro- zelaia eraiki zen. Hurrengo urtean, 1969an, Munduko Plater-Tiro Txapelketa bertan egin zen. Gudamendik hirugarren Munduko Usakume-Tiro Txapelketa 1972an hartu zuen eta hirugarren kantxa eraiki zuen urte horretarako. Usakume Tiro Elkartearen eta igeldoarren arteko harremana estua izan zen. Gudamendiren sorreratik tiro-zelaia itxi arte, hots, 1933tik 1992ra arte, igeldoarrak aritu ziren lanean kantxa gainean eta azpian. Gudamendi garaiko goi mailako gizarte eta kirol bizitzaren adierazle nagusietakoa zen. 1933an antolatu zuen lehendabiziko tiro txapelketak 375.000 pezeta banatu zituen sarietan eta hasiera hartatik Igeldoko tiro-zelaia noblezia eta aberats jendearen biltoki bihurtu zen. Gudamendik urrezko lau hamarkada bizi izan zituen, eta orduko tiratzaile onenak (Cerroko bizkondea edota Torrubiako eta Tebako kondeak, Sarasketa, Aranzabal, Heriz eta abar) sarritan etortzen ziren Gudamendira. 1972ko Munduko Usakume-Tiro Txapelketan 800 tiratzaile baino gehiagok parte hartu zuen. Autobus bereziak jarri ziren eta kotxeentzako ezohiko aparkalekuak egokitu arren, kotxeak aldapan ere aparkatu behar izan zituzten. Ospe handia izateaz gain, diru- iturri garrantzitsua zen garaiko Donostiarentzat, eliteko turismoa erakartzen baitzuen. 1970eko hamarkadan egunkari batean azaldutako titularrak ondo baino hobeto adierazten du Gudamendik jende diruduna erakartzeko zuen ahalmena: “Eskopeta bat nahiago ingelesez betetako autobusa baino”. 1972ko Munduko Usakume-Tiro Txapelketan 800 tiratzaile baino gehiagok parte hartu zuen eta igeldoar askok gogoan du zenbaterainoko jendetza gerturatu zen. Autobus bereziak jarri ziren eta kotxeentzako ezohiko aparkalekuak egokitu arren, kotxeak aldapan ere aparkatu behar izan zituzten. Dirua ere erruz jokatzen zen Gudamendin. Kantxan usakumeari tiro egiteko prest zegoen tiratzaileak usakumea akabatuko zuen ala ez apustu egiten zuten atsedenean begira zeuden gainerako tiratzaileek. Usakume bakoitzeko eskukada billete jokatzen zuten, jendaurrean, zalapartaka eta handikeriaz sarritan. Horrez gain, zenbait urtez kasinoa ere egon zen Gudamendin eta han ere dirutza jokatzen zen. Urteetan abuztuko, Aste Nagusiko, tiraldiak izan ziren garrantzitsuenak. Bi aste irauten zuten eta ospe handiko tiratzaileak etortzen ziren. Urtean zehar, larunbat arratsaldeetan eta egun jakinetan antolatu ohi ziren tiraldiak. Emakumea gutxi batzuk tiro txapelketetan parte hartzen zuten. 1980ko hamarkadan, baina, Gudamendiko Tiroaren gainbehera hasi zen eta, elkarteko kideen arteko desadostasunak tarteko, 1992an behin betiko itxi zen Gudamendiko Tiro Eremua. 1 Jose Manuel Martikorena. 2 Iñaki Goikoetxea. 3 Felix Zubeltzu. 4 Zelestino Aranguren. 5 Joxe Dorronsoro. 6 Jose Mari Izagirre. 7 Jesus Mitxelena. 8 Manuel Etxebeste. 1954an Gudamendi hotela eraikitzeko hainbat igeldoar aritu zen lanean. Aipatzekoa da Borda Berriko Alejandro Azurza ‘Pintxe’ obrarako ura eramanez hasi zela lanean gaztetan eta mantenu zein arduradun lanetan jarraitu zuela Gudamendin erretiroa hartu arte. Ez ziren bertan lan egin zuten igeldoar bakarrak, igeldoarrek Gudamendiko Usakume-Tiroaren hastapenetik lan egin baitzuten bertan. Gudamendi zabalik egon zen urteetan gaiztarrotarrek eta igeldoarrek adostutako ahozko akordioa errespetatu zen Igeldoarrek lan egingo zutela Usakume Tiroan. Usakumeak prestatu Bina lagun aritzen ziren usakumeak kaioletan sartzen. Erreleboka egiten zuten lan. Goizean usategitik usakumeak hartu eta kaiola txikietan banatuta jartzen zituzten. Arratsaldean, tiraldian zehar, kaiola bakoitza usakume banarekin betetzen joaten ziren. Kantxa bakoitzak bost kaiola zituen. Fonoa eta kaiola jaitsi Fonoa tiratzailearen ahopean jartzen zen mikrofono antzekoa zen. Langile batek eusten zion fonoari eta tiratzaileak oihu egin orduko kantxan zeuden bost kaioletatik bat ausaz zabaltzen zen. Kaiola berriro usakume batekin betetzeko, kaiola kantxa azpira jaitsi behar zen palanka bati eraginda. Lan horietan hiru lagun aritzen ziren kantxako. Korrika egin Tiroz botatako usakumeak biltzen bost bat lagun aritzen Alejandro Azurza, usoak harrapatzen, kaiolan sartzeko. ziren txandaka kantxa bakoitzean. Korrikalariak usakumea eskutan hartu arte ez zen tiratzailearen jarduna balekoa, beraz, korrikalariek ardura handia zuten eta noiz edo noiz eskupeko galantak jasotzen zituzten. Maletak eraman Tiraldira etortzen zirenei eskopetak, kartutxoak eta tiraldirako materiala kotxetik jaso eta armategira eramaten zizkieten. Bi maletazain aritzen ziren lanbide horretan. Lanean Igeldoko ehundik gora gizonezko aritu zen Gudamendin. Lanpostua aitarengandik semearengana edota etxeko batengana igarotzen zen. Jarraian jasota daude lanean aritu ziren familien abizenak: Aiestaran, Aisa, Aristigieta, Arrillaga, Arruti, Balda, Balerdi, Beloki, Calonge, Kruz, Enbil, Errazkin, Escudero, Etxaniz, Etxeberria, Etxebeste, Ijurko, Iraola, Izagirre, Garmendia, Goikoetxea, Huegun, Lizarralde, Martiarena, Martikorena, Mitxelena, Mendiluze, Mujika, Olasagasti, Ortega, Sagardia, Sierra, Sorondo, Ugarte, Urruzmendi, Zamora, Zendoia, Zubeltzu. Garbitu eta zerbitzatu Tiroko instalazioak garbi mantentzeko ardura zuten eta zerbitzari lanetan ere aritzen ziren. Armategia Igeldoko emakume batek behintzat, Joakina Iraola, armategian lan egin zuen, eskopetak zainduz eta gordez. Kartutxoak saltzeko lekua ere bazen. Gudamendiko langileak. Lanean aritutako emakumezkoak Nati Iraola, Rosi Azurza, Pepi Iradi, Anita Martikorena, Teisa Martikorena, Jesusita Martikorena, Maria Iraola, Mª Carmen Irusta eta Raimunda Txantxotena, besteak beste. Frontoia eta Bidebietatik ekarritako guarda etxea Tiraldietako hasierako urteetan, egungo eraikinaren eskuineko aldea besterik ez zegoen. Bertan terraza bat eta frontoia zeuden. Herriko gazte asko joaten zen Gudamendiko frontoira pilotan jokatzera. Oiartzundik etorritako Manuel ‘Moriko’ eta Gregori Etxeberria anai-arrebak bizi ziren bertan. ‘Moriko’ izan zen Gudamendiko tiro instalazioetako guarda. Sona handiko pilotaria zen. Gregori arreba, berriz, sukaldari bikaina zen. Afariak ere ematen zituzten bertan. Gaurko goiko kantxaren ondoan dagoen etxea Bidebietako guardaren etxebizitza zen. Harrigarria bada ere, etxe hori Bidebietatik Gudamendira ekarri zuen Gaiztarrok, eta Gaiztarro familiarena da gaur egun. Guarda-etxea. Ur-deposituaren dorrea. Manuel Etxeberria ‘Moriko’. 1 Natividad Iraola. 2 Joakina Iraola. Gudamendiko korrikalariak. Alejandro Azurza Insausti usoa kaiolan sartzen. Atzean Pedro Mari Lizarazu Garmendia. Gudamendin korrikalariak. 1958/08/28. Gudamendin ‘Donostia San Sebastián Saria’. 1 Jose Antonio Mugika. 2 Martin Sorondo. 3 Jesus Etxebeste. 4 Juanito Ugarte. 5 Mariano Fernandez. Joxe Iraola Ezeiza usoak jartzen. 1 Matin Sorondo. 2 Alejandro Azurza. 3 Manuel Arruti Enbil. Gudamendin usoak jasotzen. 1942an Gudamendiko tiro pitxonen usoekin lan egiten zutenak. 1 Gabriel (txanpier). 2 Anjel Zamora. 3 Alejandro Azurza Insausti. 4 Jose Antonio Martiarena. 5 Zelestino Aranguren. Gudamendi: 1 Jesus Etxebeste. 2 Martin Sorondo Oiarzabal. 3 Jose Antonio Mugika. 4 Jesus Ugarte. Ezker eskubi: Txomin Ugarte, Jose Antonio Mugika, Joxe Martikorena, Martin Sorondo eta Jesus Etxebeste. Gudamendin: 1 Josetxo Zamora. 2 Jose Antonio Mujika. 3 Balentin Zamora. 1 Joxe Gabilondo. 2 Juan Jose Olano. 3 Bernardo. 4 Fermin Zinkunegi Urruzmendi. Joxe Urruzmendi eta Joxe Gabilondo. Ezker eskubi: Joxe Dorronsoro, Jose Mari Izagirre, Felix Zubelzu, Jose Mari Mitxelena eta Manuel Etxebeste. Alejandro Azurza eta Manuel Etxeberria ‘Moriko’. Atzean, ezker eskubi: Jabier Sorondo, Juan Jose Aristegieta, Jose Antonio Arrillaga, Jose Mari Izagirre, Jose Manuel Martikorena, eta aurrean Joxe Dorronsoro. Gudamendin, korrikalariak eta uso jartzaileak. 1 Anjel Irizar Zamora. 2 Balentin Zamora. 3 Joxe Zamora. 4 Jose Antonio Mugika. Atzean, ezker eskubi: Xabier Martiarena, Jose Antonio Arrillaga, Koldo Lizarralde, Jose Maria Errazkin, Jose Manuel Martikorena, Jesus Mitxelena, Jose Etxebeste, Arburu, Jose Manuel Segurola. Aurrean, ezker eskubi: Jabier Sorondo, Joxe Dorronsoro, Jose Manuel Kopete, Jose Mari Izaguirre, Jose Antonio Olasagasti, Jose Migel Arruti eta Tomas Enbil. Hainbat herritar abuztuko tiradan. Gorostidiko harrobia. Arkaitz honetatik ateratzen zituzten zintarriak eta espaloi-ertzak. Gainera, istripu asko gertatzen zen, harginek ez baitzuten inolako babesik izaten, ezta eskularrurik ere. Lan-istripuz hil zenik ere izan zen. Hori gutxi ez, eta harrobian lan egiten zuten gehienak ez ziren 50 urte egitera iristen, silikosiak jota. Hargogorra zen kaltegarriena, harri berdea. Eskariaren arabera egiten zuten lan beti, eta zorrozteko balio zuten harri pieza gehienak Legazpiko Patrizio Etxeberria enpresara bideratzen ziren. Zorroztarri edo destera handi horiek egiteko, egun osoa behar izaten zuten. Txikien kasuan, egunean bizpahiru egiten zituzten. Bestelakoan, XX. mendean, Donostiako Egiako Altuna lantegira eramaten zen harri gehiena. Harginez gain, gurdizainek eta zamaketariek jarduten zuten harrobian. Hasierako urteetan idi-pareak erabiltzen zituzten harria Donostiara edo beste norabait garraiatzeko. Antonio Zendoiaren aitak idiekin Getariaraino joan behar izan zuen inoiz. Gurdian Harrobiko langile gehienak ez ziren 50 urtera iristen, silikosiak jota. Hargogorra zen, harri berdea, kaltegarriena. matxoia (kutxa) jarri eta horren barruan sartzen zituzten harriak. XX. mendean kamioiek idiak ordezkatu zituzten; eta 1940an, kamioiak kargatzeko bi leku egokitu ziren: bata Iturrietan eta bestea Zapatarin. Harrobiko lana zehatza zen oso. Aurrena, pikatxoia erabiliz aztertzen zuten atera beharreko harria. Ondoren, harpikuarekin, 10 zentimetro oro, zuloak egin eta ziriak sartzen zituzten. Ziriak sartuta, dozena bat kiloko borra edo mailuarekin kolpatzen zuten, harri zatia erori arte. Zenbaitetan, hargogorrarekin batez ere, polbora edo dinamita erabili behar izaten zuten, harria ateratzeko. Behin aterata, trintxetarekin gastatzen joaten ziren. Beste zenbait tresna ere baliatzen zituzten: punterua, pikatxoia, zintzela, metroa, konpasa edota eskuadra. Ondoren, lana biribiltzeko, mutxarda (bujarda) erabiltzen zuten. Aipatzekoa da lanerako ez zutela planorik erabiltzen. Neurriak hartzea nahikoa zuten, horrekin abiatzen ziren lanean. Gehienez ere, eskuz egindako txantiloiak baliatzen zituzten. Harrobien inguruan txabolak zituzten, lan tresnak jaso, arropa aldatu edota Zinkarriak, espaloi-ertzak. euritik babesteko. Hotzari aurre egiteko, su egiten zuten txabola barruan. Otorduak prestatzeko ere balekoak ziren. Aitzurra, kertena kenduta, plantxa gisa jarri sutan, eta haren gainean sardina zaharrak erretzen zituzten. Egarria asetzeko, iturriak gertu egon arren, nahiago zuten ardoa. XX. mende hasieran, langileentzako ardoa Iriondo saltokitik ekartzen zuten Iturrietaraino, 16 litroko garrafoietan. Langileek goizean garrafoi hutsa utzi eta betea hartzen zuten. Destera. IGELDOKO HARROBI AIPAGARRIENAK 1 Gorostidi Juandegi baserriaren mendebaldean zegoen. Hare-harrizko harrobi handia izan zen. Hare-harri gogorra lortzen zen bertatik, hargogorra, kolore urdin edo berde antzekoa. Espaloietako ertzak, zintarriak eta eskailerak egiteko harri egokia oso. Tamainari dagokionez, Igeldoko bigarren harrobirik handiena zen. Gorostidi baserriko Ezeiza anaiena zen. 1950eko hamarkadaren erdialdera harria ateratzeari utzi zitzaion. 2 Txalin Gorostidi harrobitik gertu zegoen, 100 bat metrora, Peruserako bidea hartuta. Igeldoko harrobirik handiena izan zen. Bi motatako harria ateratzen zen bertatik: behealdean harri arrunta, eraikinak egiteko; eta goialdean hargogorra, zintarri eta eskailera edo koskak egiteko. Bengoetxe baserriko Arrillaga sendia zen jabea. 3 Belabieta-Azpi Txalin harrobiaren segidan zegoen. Harrobi handia zen eta bertatik ateratako harria eraikinak egiteko erabiltzen zen. 1932an utzi zitzaion harria ateratzeari. Belabieta baserrikoak ziren jabeak. Harritako bankadak. Tomas Martikorena Olasagasti. Berri emailea. 4 Buztinzuri Belabieta Azpi harrobitik 200 bat metrora zegoen eta haren jarraipena zen. Ondoan, izen bereko baserria zuen. Hargogorra ateratzen zen, zintarri eta eskailerak egiteko egokia. Harrobi txikia zen eta 1945ean itxi zen. Buztinzuri baserriko Lizaso sendia zen jabea. 5 Haitzaundi Buztinzuriko harrobitik kilometro batera zegoen, Gorriene baserriaren azpian. Txikia baina izen handikoa zen, kalitatezko hare-harria eskaintzen baitzuen eraikinetarako eta desterak egiteko. 1948an itxi zen. Plazetxeko iraolatarrena izan zen. 6 Mutegi Harrobi handi honetatik hare-harri bikaina atera zen Donostiako eraikin ugari egiteko. Haitzaunditik 500 metrora zegoen, Peruserako bidean, Itxasbide etxearen aurrean. 1948an itxi zen. Harrobia Muntegi baserriko ezeizatarrena zen. 7 Juandegi Harrobi txikia zen eta izen bereko baserriaren gainean zegoen. 1920an utzi zion harrobi izateari. Olasagasti familiarena zen. 8 Ganbaretxe Juandegi baserriaren ekialdean zegoen harrobia. Txikia zen. 1945 urtera arte atera zuten harria. Ganbaretxe baserriko agirrezabalatarrena zen. 9 Marabieta Ganbaretxe harrobitik 500 bat metrora zegoen, Marabieta baserriaren aurrean. Txikia zen. 1935ean bertan behera utzi zen. Eraikinetarako hare-harri arrunta ateratzen zen. Marabieta baserriko Astiazaran familiarena zen. 10 Amezti Ameztiko harrobia handia zen eta Amezti-Behekoaren gainean zegoen. 1984 arte hondar-hautsa ateratzen aritu ziren. Hasierako urteetan, eraikinak egiteko harria lortu zen. Amezti baserriko Iraola familiarena zen. 11 Aiztoki Hare-harrizko harrobi bikaina izan zen. Oso harri egokia ateratzen zen eraikinetarako eta desterak egiteko. Buena Vista azpian zegoen, Zingiretatik Amezti-Behekorako bide ondoan, Zingiretatik 100 bat metrora. Gorostidi baserriko ezeizatarrena zen eta 1955ean itxi zen. 12 Arburu Buena Vista jatetxearen aurrean zegoen, Arburu baserriaren azpian. Tamainaz harrobi handia izan zen eta eraikinetarako harria ematen zuen. 1938an itxi zuten. Arburu baserriko Sansinenea sendiarena zen. 13 Amezti-Goikoa Izen bereko baserriaren azpian zegoen. Harrobi honetatik eraikinak egiteko hare-harri arrunta lortzen zen. Harri gehiago ateraz gero, gaineko baserria erori egingo zelakoan, 1967an harrobia ixtea erabaki zuten. Baserrian bizi ziren urangatarrena zen. 14 Mendigain eta Gudamendi Gudamendirako aldapan zegoen, izen bereko baserriaren ondoan. Harrobi handi horretan eraikinetarako hare-harri arrunta ateratzen zen. 1971n utzi zen. Plazetxeko Iraola sendiarena zen. Handik 200 metrora ere bazen Gudamendi izeneko harrobia, Gudamendi hotelaren azpian, iparraldeko aldean. 15 Kuartel-Azpi Karabineroen kuartelaren azpian zegoen harrobia. Hortik datorkio izena. Espaloi ertzak edo zintarriak egiteko harri urdina edo hargogorra ateratzen zen. 1925ean itxi zen. Bengoetxea baserriko Arrillaga familiarena zen. 16 Urdandegieta Perus eta Arritxulo bideen bidegurutzetik gertu zegoen, Kuartel-Azpi harrobitik 300 bat metrora. Destera edo zorroztarri ederrak ateratzen ziren bertatik. Kamio baserriko zendoiatarrena zen eta 1935ean harria ateratzeari utzi zitzaion. 17 Iñaerreketa Karabineroen kuartelaren atzean zegoen. Harri arrunta eta zintarriak egiteko hargogorra ateratzen zen. Bengoetxe baserriko Arrillaga familiarena zen. 1935ean bertan behera geratu zen. 18 Agiti Agiti baserriaren azpialdean zegoen. Hargogorra zuen, oso gogorra gainera, eta bertatik errotarriak, desterak eta zintarriak ateratzen zituzten. 1900. urtean bertako harriak gabarretan edo barkuetan eramateko portu antzeko bat egin zuten, baina handik gutxira bertan behera utzi zuten, portua ez zelako errentagarria. 1903tik 1937ra, Igeldoko apaiz Basilio Iraizoz izan zen Agitiko harrobiaren jabea. Ondoren, Agiti baserriko Alberdi sendiak bereganatu zuen. Harrobietatik ateratzen ziren harriak, hormak egiteko. Nikolas Martikorena Idiakez. Berri emailea. 19 Tximistarri Harrobi txikia izan zen eta eraikuntzarako hare-harri arrunta ateratzen zen. Ia itsasertzean zegoen. 1955ean utzi zen. 20 Buena Vista Izen bereko etxearen azpian zegoen. Eraikinak altxatzeko, harri arrunta ateratzen zen. 1945ean bertan behera geratu zen. Buena Vistako harrobia zamoratarrena zen. Iturriak endien zorupean ur asko ibiltzen da eta ur hori hainbat tokitan ateratzen da lur gainera: iturri naturalak dira. Igeldok ur-aberastasun handia du eta ur-emari handiko iturri asko izan ditu. Hala ere, azken urteetan, zenbait iturri lehortu egin dira, lur mugimenduen ondorioz batez ere. Aurreko mendeetan, etxebizitzetan urik ez zenean, ezinbesteko baliabide zen iturrietako ura. Baserritarrak gertuen zuten iturrira joaten ziren ur bila etxeko jana egiteko, edateko edota garbiketarako. Abereak ere iturrira eramaten zituzten egarria asetzeko. Hala ere, iturriek beste jarduera garrantzitsu baterako erabiltzen ziren: gobadak egiteko. Donostian bizi zen aberats jendeari maindireak garbitzen zizkieten Igeldoko emakume askok. Igeldoko hainbat iturritako askak egokitu zituzten maindireak garbitzeko, eta behin garbituta, inguruko zelaietan zabaltzen zituzten, lehor zitezen. Garbitu eta lehortutako maindireak Donostiara eramaten zituzten, asto gainean hasieran eta autobusean ondoren. Pisu handiko fardelak zirenez, astuna eta nekeza zen pakete handi haiek Donostiara eramatea. ‘Gobadak egitea’ diru iturri garrantzitsua zen familia askorentzat. Lanbide horrek XX. mende erdira arte iraun zuen. Iturritxo iturria izen bereko baserri-landetxearen lursailetan dago. XIX. mendeko iturri horrek depositu handi bat du eta baita tamaina handiko harraska ere. Iturritxoko ura preziatua zen oso, ur emari handiko iturria zen eta jende asko joaten zen ur bila. Mendizorrotzetik etorritako ura zen eta Igeldoko beste zenbait iturritara ere iristen zen. Ur fresko eta garbiko iturria zena galdu egin zen XX. mendeko azken hamarkadan, kanpinaren ondoan ura hartzeko egindako zulaketa baten ostean, iturriaren akuiferoraino iritsita. Iturritxo iturrian gobada egiten. Iturria eta ingurua aproposak ziren gobadak egiteko. Harraska ederra izateaz gain, ondoko belar sailetan maindireak lehortzen uzteko toki ederrak zeuden, eta iturria errepide nagusitik gertu ze- goen gainera. Emakume ugari aritu zen gobadak egiten Iturritxon. Din-Din Iturria. Marabieta bidearen azpialdean dago iturri hori, ezkutuan, Amoene baserri- ko lurretan. Din-Din iturria bitxia da oso: batetik aipatutako bidearen az- pian sortzen delako ura, hareharrien artetik, sastrakaz inguratuta. Bestetik, iturriaren eraikuntza aparta delako, harlanduz egina, arku gotiko ikusga- rria erdian duela. Baoa ixten duten bi lauzetako batean, goikoan, lau lobuluz dekoratutako zirkulua du. Harlanduak gainera, goialdean, zirkulu erdiko arku baten errepikapenaz apaindutako frisoa darama eraikuntza osoaren erre- mate gisa. Aintzinako iturria da, benetako altxorra. Rikardo Izagirre historialariaren esanetan, arkua Igel- doko San Pedro eliza zaharrarena zen eta eliza berritzerakoan eraman zuten iturrira. Bestalde, Amoene baserria, (XVI. mendean Arcaizaga de Suso izena zuena) dokumentatuta dagoen Igel- doko zaharrenetakoa izanik, eta iturria haren lurretan dela kontuan harturik, iturriak ehunka urte dituela ondoriozta daiteke. (Iturria egoera tamalgarrian dago liburu hau idatzi denean) Amezti Bekoako iturria. Arkaitzaga iturria, 1880. urtea Inguruan baserriko anai-arrebak konturatu ziren irakiten ariko bezala egiten zuela lur azpitik, batak besteari esaten omen zion “hemen ura behar du” eta horrela zuloa egiten hasi eta ura aurkitu zuten. Gerora ‘Gobada’ egiteko erabili zen. Arritxuloko buzera. Lurpean dagoen ura ateratzeko zuloa egin zen Arritxulon. Polea jarri eta baldetan ateratzen zuten ura etxekoen kontsumorako. Gaur egun, egurrezko estalki dotore baten azpian dago zuloa. Biorretako iturria. Borda-Erauntzeta bideko iturria. Etumeko iturri berria. Etume bidean dago iturria, egungo urbanizazioaren atarian. Bi atsedenleku eta teilatu es- talki bat ditu, dena egurrezkoa. Aska ere badu eta gobada egiteko lekua izan zen. Frontoi ondoko iturria. XX mende erdian. Gaiztantxabaletako iturria. Gorostidiko iturria. Iezgorriko iturria. Iñarreketako iturria. Irangurengo iturria. Iturritxo iturria. Juandegiko iturria. Baserritik 100 metrora dago iturria, 4 gobada harri zituen. Juandegiko iturria. Baserri ondoko iturri honek etxekoen eta abereen ur premiak asetzeaz gain, gobadak egiteko erabili ohi zen. Lizardiko iturria. Gaur egun Lizardin dagoen iturri dotorea lekuz aldatu zen XXI. mendearen hasieran, jato- rrian, errepide nagusiaren ondoan baitzegoen, frontoia eta Lizarreta etxearen artean. (gaur egungo eskolaren sarreran hain zuzen ere). Iturriaren aurrealdean irakur daite- keenez, 1893ko uztaileko iturria da. Herritar asko joaten zen ur bila iturri honetara eta inguruko abere asko ere eramaten zituzten ura edatera. Marabietako iturria. Marabieta base- rriaren ondoan dago. XIX. mendeko bi harraska mantentzen dira. Txikia garbitegi gisa erabiltzen zen, eta han- dia abereentzako aska gisa. Beti ez du ura isurtzen, baina egun euritsuetan emaria izan dezake. Inguru horretako baserriek erabiltzen zuten. Mendi Mendiako iturria. Lasarmendi bidean, Leku Eder eta Mendi Mendia etxearen tartean dago. Oinezkoen egarria asetzeko erabiltzen zen iturria egun ez da kontsumorako egokia. Mendizorrotzeko iturria. Murgilko iturria. Abereei ura emateko eta gobadak egiteko erabiltzen zen iturria. Presaldeko iturria, Arretxe baserriaren inguruan. Marabieta bidean dago Txulotxo, Amezti auzunetik gertu. Igeldoko ha- rriz egindako iturri horrek ehunka urte dituen arren, nahikoa ondo manten- duta dago. Ura botatzen du baina ez da edangarria. Berezko harri batean egiten zen gobada. Zankardegi eta Habana baserrien artean dagoen iturria Habanako Jose Ramon Lizarazu Zubeldiak egin zuen 1930eko hamarkadan. Bi metro eta erdi x 0,80 metroko iturria egin zuen harria landuta eta inguruko baserrietako abereak joaten ziren ur edatera. Jai-giroa geldoko jaiak sanpedroetan dira, San Pedro baita Igeldoko zaindaria. Ekainaren 29a da festa-egun nagusia. Igeldoko neska-mutil gazteentzat urteko jai garrantzitsuenak izan dira eta dira, neskentzat bereziki. Mutilek sanjoanetan eta santaixabeletan ere eskean ateratzeko aukera zuten, eta gau osoan baserriz baserri ibiltzen ziren, jai-giroan: San Joan gauan koplaka eta santaixabeletan dantzan. Inauterietan ere etxerik etxe eskean ibiltzeko ohitura zegoen, eta gabonetan haurrekin ere bai. Elizkizunak, erromeria, bertsolariak eta herri kirolak ziren Igeldoko jaien ardatza. Festak baziren, baina baita debekuak ere! XX. mendeko azken herena arte elizgizonen eta horren ondorioz, gizartearen presioa ikaragarria zen, eta neska-mutilek debekatua zuten festetan dantza lotuan egitea. San Pedro eguna zen urteko egunik garrantzitsuena Igeldon. Festa aurretik, elizkizunek zuten protagonismoa. Goizean goiz, ‘Mariaren Alabak’ kongregazioan bilduta zeuden neska gazteak, meza entzun eta gero, eliz aurrealdean biltzen zituen apaizak, honako mezua emateko: “Txintxo ibili, dantza loturik ez egin, mutilei musurik ez eman gero, eta gauean goiz etxeratu”. Amona eta aitona dantzan. Igeldon, mezaren ondoren prozesioa egiten zuten plazan barrena, San Pedroren irudia eramanez. Meza latinez ematen zen, 1965ean Vatikano II.a kontzilioan tokian tokiko hizkuntzan ematea onartu zen arte. Meza latinez emanagatik, Fabian Loidik euskarazko abestia sortu zuen San Pedro zaindariari eskainita: Agur, Aita San Pedro zeruko giltzari gure aitonen aitak emana zaindari, ola-gizon, harrobi eta nekazari, fedearekin gatoz zugana kantari. Gure aita San Pedro zeruko giltzari fedearekin gatoz zugana kantari, odol-giroa kendu Euskal Herriari, denok bildu gaitezen maitasun-opari. Donostiatik musika-banda etortzen zen jai-giroa jartzera. Pilota partidak izaten ziren urteroko programazioan, dantza (makil-dantza, soka-dantza eta abar), dantza sueltoko lehiaketa, idi-dema, ahari-jokoa, bertsolariak, harri-jasotzaileak eta aizkolariak. Erromeriarako, urte askoan, Diego Bikondoa ospetsua deitu zuten, baina honek apaizaren galbahea pasa behar izaten zuen: Mateo Landaren etxeko balkoian jartzen zen apaiza, eta berak agintzen zion Bikondoari zer jo eta zer ez. San Pedro jaietarako ahalik eta egitarau onena atontzen saiatzen ziren auzo-alkateak, herritarren eskaerak betetzeko asmoz. Hala, 1952tik 1964ra auzo-alkate izendatutako Joxe Azurza Zubeldiak urte batean festetan egindako diru-zuloa estaltzeko, etxeko txekor bat saldu behar izan zuen. Ez da harritzekoa 1964an dimisioa eman izana. Bere lekua Juanito Izagirre Arrillagak bete zuen; eta, horren ostean, Iñaki Landa Martikorenak, Igeldon izan den azken auzo-alkateak. XX. mendean, horien aurretik, beste bi auzo-alkate izan ziren Igeldon: Txoxako Elias Iraola, 1916an; eta Felix Isasa Rekarte, 1938tik 1940ra. XIX. mendean ere gutxienez bi alkate izan ziren: Joxe Aristegieta, 1846an; eta Lexmex Arrillaga, 1851 arte. Sanjoanetan San Joan eskean atera izan da jendea betidanik Igeldon. Etxez etxe San Joan koplak abesten zituzten eta horren truke dirua bildu. Bi koadrila ateratzen ziren Igeldoko etxe guztietako atarian koplak kantatzera. XX. mendearen 70eko hamarkada arte, bertako bertsolariak aritzen ziren koplaka: Tomas Martikorena, Bernardo Iraola, Jose Ramon Zendoia eta Jose Juan Erauntzetamurgil, hasieran; eta ondoren, Nikolas Iradi, eta Antonio eta Jose Angel Zendoia aita-semeak, besteak beste. Antonio Zendoiak kantatu zuen urtean, apaizak isuna jarri zien gazteei, bere baimenik gabe irten zirelako abestera. Gerora, kanpoko bertsolariak ekartzen hasi ziren: Mitxelena, Koxme Lizaso, Garmendia, Xeberio eta abar. San Joan eskeko kopla hau kantatzen da urtero: San Joan eskean neska-mutilak. Eguerdi aldera plazan elkartu eta elkarrekin dantzan egin eta bazkaltzen zuten. Alabatua, bedeinkatua da Sakramentu santua, pekatuaren mantxarik gabe zeina den kontzebitua. Dios te salve ongi etorri gabon Jainkoak diela, legearekin konpli dezagun aita San Joanen bezpera. Koadrila bera ateratzen zen dantza egitera santaixabeletan, uztailaren 1eko gauean. Gau osoan dantza egiten zuten, fandangoa eta arin-arina, baserriz baserri, eta oilaskoa edota untxiren bat jasotzen zuten trukean. Goizera arte dantzan aritu eta gero, arratsaldean oilasko-jokoa egiten zuten jendaurrean plazan. Oilaskoa zulo batean sartu eta zulotxo bat zuen egur puska batekin estaltzen zuten. Egurraren zulotik oilaskoaren burua ateratzen zuten. Eskusoinua hartu eta trikitixaren laguntzarekin, zapi batez begiak estalita zituzten bi mutilek dantza egiten zuten, oilaskoaren inguruan. Behin dantza eginda, bietako batek ezpata hartu eta lepoa mozten zion oilaskoari. Horrela, gauean eskean jasotako oilasko guztiei lepoa mozten zieten, banan-banan. Oilasko horiekin bazkaria edo afaria egiten zuten handik gutxira. Plazan sakabanatuta geratutako oilo-buruak jaso eta etxean oilo-salda egin zuenik ere izan zen. Oilasko-jokoaren usadioa Igeldon sakon errotua zegoen bitartean, Donostian haren aurkako ahotsak zabaltzen hasi ziren XX. mendeko azken laurdenean. Horrela, 1980ko hamarkadan salaketak izan ziren eta erakunde batek isuna jarri zien oilasko-jokoan ibilitakoei. Jaietako egitarauan oilasko-jokoa iragartzeari utzi zitzaion, eta udaltzainak behin baino gehiagotan igo ziren jokoa galaraztera, baina hala ere gazteek eutsi egin zioten usadioari 2012ra arte. Urte hartan, oilasko-biltzaileen taldeak, Herri Kontseiluak eta jai-batzordeak oilaskoei plazan lepoa mozteko ohiturari bukaera ematea erabaki zuten: “Animalien erabilera jai giroan erabiltzearen aurkako iritzia indartu egin zelako herritarren artean, eta agintarien presioa ere handitzen joan zelako azken urteetan, isunak tarteko, herriko jaiak eta oilasko-biltzaileen tradizioa arriskuan jarri arte”. Paradoxarik handiena izan zen Juan Karlos Izagirre igeldoarra zela Donostiako alkate, erabakia hartu zutenean. Ez zen izan eztabaida sortu zuen erabaki bakarra: aldez aurretik, 1980ko hamarkadan, San Joan eskean eta santaixabeletan irteteko aukera eman baitzitzaien emakumezkoei, ordura arte gizonezkoentzat bakarrik izan zen festan. Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 2: Herriko gazteak oilasko jokoan: 1 Karmelo Eskarmendi. 2 Manuel Errazkin. 3 Luis Errazkin. 4 Iñaki Landa. 5 Julian Mitxelena. 6 Bittor Uranga. 7 Pako Urruzmendi. 8 Manuel Amenabar. XX. mendeko erdialdera arte aratustetan ere gizonezko gazteak ateratzen ziren etxez etxe gauez. Ez zuten aparteko mozorrorik janzten, etxetik hartutako zapiren bat eta erratza besterik ez. Etxe aurrean koadrilak dantza librean egiten zuen bitartean, erratza zuenak etxe ataria errazten ariko balitz bezala jarduten zuen. Buila eta zalaparta nagusi zen arren, baserrietan arrautzak, urdai puskaren bat edota diru pittin bat ematen zieten. Bildutakoarekin, tabernaren batean bazkari-legea egiten zuten eguerdian, sanjoanetan eta santaixabeletan bezalaxe. Gabonetan haurrak eskean ateratzen ziren etxez etxe, apaizak lagunduta. Biltzen zen diruarekin jostailuak erosten zitzaizkien diru gutxien zuten familietako haurrei. Igeldoko haurrek herrian ez ezik, Donostian ere abestu zuten 1950-60 urteetan antolatzen zen Gabonetako kantu-txapelketan. Behin baino gehiagotan lortu zuten sariren bat Victoria Eugenian. 1977ko irailaren 18an Zaharren Eguna antolatzen hasi ziren Igeldon. Harrezkero, erretiroa hartu duten igeldoar guztiak gonbidatzen dituzte bazkaltzera, urtean behin. Maria Azurza. 100 urte bete zituen egunean. Xixilia Arrillaga.100 urte bete zituen egunean. Begoña Eskibel. 100 urte bete zituen egunean. 1 Manuela Zubeldia (Biorreta). 2 Manoli Matxain (Balda Berri). 1 Joxe Aristegieta. 2 Patrixi Arruti. 3 Maria Arruti. Zaharren eguneko oroigarria jasotzen: 1 Sabino Iraola. 2 Joakina Arruti. 3 Juan Jose Iradi. 1 Ignazio Arrillaga. 2 Manuel Arrillaga. 3 Bittori Zamora. Igeldon zaharren eguna. Igeldon zaharren eguna. 1 Rosa Goisoro. 2 Benantxi Iraola. 3 Ignazia Makazaga. 4 Luzia Iraola. Mendiluze agirrezabalatarrak. 1 Manuel Arrillaga. 2 Antonio Erauntzetamurgil. 1 Maria Arrillaga. 2 Joakina Arruti. 3 Josefa Ignazia Zubeldia. 1 Agustin Landa. 2 Pilar Estanga. 3 Ignazio Oliden. 4 Alejandro Alberdi. 5 Maria Azurza. Kongregazioen irteera: 1 Tomasi Alberdi. 2 Kontxi Aisa. 3 Anjela Alberdi. 4 Asun Azurza. 5 Maritxu Sorondo. 6 Joxe Azurza. 7 Pepi Alberdi. 8 Sabino Arrillaga. 9 Jose Martin Etxeberria. 10 Joxe Aristegieta.11 Juan Jose Huegun. 12 Jose Antonio Martiarena. 13 Pako Calonge. 14 Antonina Alberdi. 15 Jose Mari Arrillaga. Loiolara irteera: 1 Simona Ganzarain. 2 Maria Luisa Sorondo. 3 Balentin Zamora. 4 Rita Olasagasti. 5 Maria Arrillaga. 6 Pedro Dorronsoro. 7 Pepita Calonje. 8 Emili Azurza. 9 Kandi Iraola. 10 Nati Iraola. 11 Josefa Ugarte. Kukuarrin, jendez inguratuta: 1 Fabian Loidi apaiza. Bikario etxeko atarian, antzerki taldea. Ezker eskubi: Maria Otermi, Mateo Arrillaga Sagardia, Maria Estanga Mitxelena eta Maria Luisa Zamora Arrillaga. 1 Jose Mari Iraola. 2 Ignazio Iraola. 3 Joxe Ugarte. 4 Mateo Arrillaga. 5 Jesus Etxebeste. Ezker eskubi: Nikolas Iradi Zubeldia, Tomas Zubeldia Aiestaran eta Kandido Arrillaga Olasagasti 1 Maite Eskarmendi. 2 Maite Landa. 3 Maria Martikorena. 4 Maritxu Landa. Pilota-partida herriko festetan. San Sebastian bezperan Sarriegi plazan: 1 Ignazio Alkorta. 2 Mertxe Aizpurua. 3 Maribel Martikorena. 4 Iñaki Landa. 5 Irene Galparsoro. 6 Bittor Uranga. 7. Maria Dolores Illarramendi 8 Juan Jose Galparsoro. 9 Teresa Eskibel. 10 Jose Antonio Aizpurua. 11 Maite Aranguren. 12 Maite Martikorena. 13 Maria Iraola. 14 Pilar Martikorena. 15 Migel Izagirre. 16 Juan Jose Huegun. 17 Antton Mari Martikorena.18 Manuel Arruti. 1 Maria Iraola. 2 Maria Jesus Iradi. 3 Antxoni Zinkunegi. 4 Luzia Iraola. 5 Pepi Iradi. 6 Antxoni Balerdi. 7 Beltxora Etxebeste. 8 Benantxi Iraola, 9 Isabel Sagardia. Biorretan Ameriketara zihoan lagunari despedidako bazkaria: 1 Kandido Insausti. 2 Txomin Alkorta. 3 Sabino Arrillaga. 4 Antonio Alkorta. 5 Antonio Zikunegi. 6 Antonio Ugarte. 7 Joxe Olasagasti. 8 Balentin Alkorta. 9 Joxe Iraola. 10 Jose Juan Ugarte. 11 Mateo Arrillaga. 12 Ramón Aisa. 13 Manuel Zinkunegi (Urteta). 14 Elias Sagardia. 15 Joxe Mitxelena. 16 17 Ignazio Alkorta. 18 Bautista Bengoetxea. 19 Txomin Ugarte. 20 Diego Bikondoa. Jubilatuen egunean Igeldoko eskola zaharrean musean: 1 Migel Izagirre. 2 Tomas Mitxelena. 3 Frantzisko Torrente. 4 Luis Lizarralde. San Isidro eguna ospatzen. Igeldoko umeak. 1 Juanita Añorga. 2 Luzia Iraola. 3 Josefa Lizarralde. 4 Joakina Arruti. 5 Felix Lizarralde. 6 Joxe Iraola. Calonge sagardotegian: 1 Jose Mari Etxebeste. 2 Bittor Etxebeste. 3 Julian Oliden. 4 Joxe Azurza. 1 Manuel Etxabe. 2 Jose Mari Etxebeste. 3 Bizente Iraola. 1950. urtea. Orioko Toki Alai jatetxean: Mariano Fernandez Australiara joan aurreko despedida, egun Txilen bizi da: 1 Joxe Urruzmendi. 2 Astigarragakoa. 3 Ignazio Arbelaitz. 4 Zerbitzaria. 5 Joxe Ugarte. 6 Ignazio Iraola. 7 Frantzisko Mari Erauntzetamurgil. 8 Ramon Arrillaga. 9 Gabriel Sarramendi. 10 Joxe Gabilondo. 11 Mariano Fernandez. 12 Bizente Rekondo. 1 Ramoni Arrillaga, 2 Josepi Zendoia. 3 Bordaberri Txikiko bengoetxeatarra. 4 Maritxu Arrillaga. 5 Anjelita Aristegieta. 6 Maite Landa. 7 Maritxu Landa. 8 Jose Mari Arrillaga. 1 Bizente Iraola. 2 Benanzio Martikorena. 3 Jose Mari Etxebeste. 4 Migel Izagirre. 5 Patxi Lizarralde. 6 Asensio Etxabe. Lourdesko bidaian: 1 Pako Calonje. 2 Manuel Arruti. 3 Asentsio Etxabe. 4 Anjela Arrillaga. 5 Dolores Lizarazu. 6 Pilar (Ekogor). 7 Anjela Alberdi. 8 Maritxu Azurza. 9 Emili Azurza. 10 Antonina Alberdi.11 Maria Orenbengoa. Zaharren eguna: 1 Jesus Ilarramendi. 2 Juantxo Escudero. 3 Bladi Encina. 4 Migel Izagirre. Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 4: 1 Fabian Loidi. 2 Jose Manuel Ibar (Urtain). 1 Kandida Zendoia. 2 Martina Zendoia 3 Roxi Azurza. 1959-10-16. Monte Igeldon: 1 Maite Eskarmendi. 2 Maria Isabel Martikorena. 3 Mari Karmen Santamarta. Anastasia Azkue Bilbao. 1 Antxon Galarraga Arregi. 2 Begoña Galarraga Arregi. 3 Maria Arregi Ezeiza. 4 Kontxi Iparragirre Arregi. 5 Maria Jesus Iparragirre Arregi. 6 Jesus Iparragirre Arregi. 1 Antxoni Zubeldia. 2 Teresa Martikorena. 3 Kandida Zendoia. 4 Maria Azurza. 1 Maria Azurza. 2 Maria Luisa Martiarena. 3 Magdalen Sagardia. (Artikula Txiki). 1 Natividad Aldanondo. 2 Emilia Martikorena. 3 Rosa Azurza. 4 Pilar Martikorena. 1 Pedro Erauntzetamurgil Osa. 2 Jose Juan Ugarte Zinkunegi. 3 Maria Antonia Erauntzetamurgil Osa. 4 Maximino. 5 Joxe Eizagirre Egaña. 6. Antonio Ugarte Zinkunegi. 7 Mari Karmen Etxeberria Irusta. Benito Zinkunegi soinua jotzen. 1 Fermin Zinkunegi Urruzmendi. 2 Txomin Ormaetxea. 1 Garbiñe Urruzmendi. 2 Txaro Aranjuelo. 3 Isabel Martikorena. 4 Lourdes Aginaga. 1 Bernarda Gaztaintxabaletakoa (Zizurkil). 2 Ignazia San Sebastian. 3 Isidro. 1 Enrike Sarasola. 2 Dolores Iraola Esnal. 3. Maritxu Arrillaga. 4 Jose Mari Kruz. 1977. urtea. 1 Juan Mari Enbil. 2 Juantxo Escudero. 3 Jose Mari Etxebeste. 4 Karmelo Eskarmendi. 5 Jabier Iraola. 6 Iñaki Zendoia. 7 Juan Jose Barrondo. 1. Arantxa Goikoetxea. 2 Maritxu Erauntzetamurgil. 3 Bittori San Sebastian. 4 Amalia Mujika. 5 Juanita Illarramendi 6. Arantza Arruti. Oilasko-jokoa herriko festetan. 1 Mañu Lizarazu. 2 Jose Mari Iradi. 3 Maria Arrillaga (Iturrieta). 4 Kandido Otegi. 5 Jose Manuel Martikorena. 1 Ignazio Arbelaitz. 2 Ignazio Iraola. 3 Joxe Gabilondo Uranga. 1988. urtea. Bakaillu lehiaketa Igeldoko festetan. 1 Maria Luisa Errazkin. 2 Isabel Dorronsoro. 3 Pepita Errazkin. 4 Sor Bernardita. 5 Loli Mitxelena. 6 Mari Karmen Etxebeste. 7 Ana Mari Santamarta. 1954. an Ameriketara joan zeneko Txomin Alkortari bazkari despedida Biorretako eskolan. Herriko neska gazteak Arantzazura irteera. Loli Heredero Landa. Mendi-irteeran. Herriko haurrak mendi-irteera batean. 1982. urtea. Sanjoanetako bazkaria. 1 Natividad Aldanondo. 2 Mertxe Izagirre. 1 Maria Jesus Mitxelena Olasagasti. 2 Maria Dolores Illarramendi Aldanondo. 3 Pakita Illarramendi Aldanondo. 4 Mirari Oliden. 5 Maite Martikorena. 6 Lourdes Etxabe. 7 Maite Mitxelena Olasagasti. 8 Kontxi Iparragirre. 9 Irene Galparsoro. 10 Maria Jesus Illarramendi Aldanondo. 1 Josetxo Sorondo. 2 Koldo Lizarralde. 3 Jose Migel Arruti. 4 Jabier Sorondo. 5 Joxe Escudero. 6 Juan Escudero. 7 Jose Etxebeste. 1 Antton Zendoia. 2 Lourdes Aginaga. 3 Marian Anza. 4 Jose Migel Arruti. 5 Martina Olasagasti. 6 Jesus Etxaniz. 1952. urtea. Aingeru Guardan: 1 Ignazia San Sebastian Mujika. 2 Bittori San Sebastian Mujika. 3 Rosi Garmendia Iraola. 4 Ana Mari Santamarta. 5 Anparo Martikorena Olasagasti. 1 Juanita Añorga. 2 Luzia Iraola. 3 Josefa Lizarralde. 4 Joakina Arruti. 5 Felix Lizarralde. 6 Joxe Iraola. Herriko plazan, euskal dantzak. 1960. urtea. Maritxu Estanga eta Mertxe Izagirre. 1 Mariano Uranga. 2 Irene Galparsoro. 3 Jose Manuel Martikorena. 4 Pepita Errazkin. 5 Jose Mari Izagirre. Izpi Berri txiki dantza taldeko haurrak herriko plazan. Gabon eskean. Gabon eskean, Bengoetxea baserrian. Igeldoko antzerki taldea Goi Argi obra antzezten: itziar Erauntzetamurgil Iraola. Antzerkia Ameztin: Joxe Dorronsoro Gastañaga eta Mariano Uranga. Izpi Berri gazte taldea. 1966. urtea. Corazon de Maria. Aurreskua dantzatzen herriko festetan. Mertxe Aizpurua Martikorena. 1 Migel Izagirre. 2 Pamtxika Arrillaga. 3 Pilar Martikorena. 4 Jose Juan Gaztelumendi. 5 Pili Izagirre. 6 Maria Fernandez. 7 Xixilia Aiestaran. 8 Jose Mari Izagirre. 9 Frantzisko Torrente. 10 Mertxe Izagirre. 1954. an Ameriketara joan zeneko Txomin Alkortari bazkari despedida Biorretako eskolan: 1 Baustista Bengoetxea. 2 Domingo Ugarte. 3 Elias Sagardia. 4 Ignazio Alkorta. 5 Manuel Zinkunegi Urteta. 6 Ramon Aisa. 7 Antonio Sagardia. 8 Sabino Arrillaga. 9 Juan Mari Eraunzetamurgil. 10 Mateo Arrillaga. 11 Kandido Insausti. 12 Txomin Alkorta. 13 Antonio Ugarte. 14 Antonio Alkorta. 15 Antonio Zinkunegi. 16 Jose Juan Ugarte. 17 Joxe Olasagasti. 18 Balentin Alkorta. 19 Diego Bikondoa. Aurreskua dantzatzen. Santa Ixabel egunean dantzan. Izpi Berri txiki taldea Igeldoko festetan. Izpi Berri: 1 Itziar Ugarte. 2 Idoia Ugarte. 3 Isabel Martikorena. 4 Maite Rada. 5 Lourdes Rada. 6 Garbiñe Urruzmendi. 7 Lourdes Martikorena. 8 Sebastian. 9 Jabier Iraola. 10 Maria Jesus Etxebeste. 1 Isabel Dorronsoro. 2 Tomas Arrastua. 3 Antton Dorronsoro. Igeldoko dantzariak eta Donostiako txistulariak. 1 Josetxo Arrillaga Ezeiza. 2 Jabier Iraola Gabilondo. 3 Joxe Urruzmendi Goisoro. 4 Felix Lizarralde Iraola. 5 Jose Kruz Calonge Lizarazu. Santa Ixabel eskea. Igeldoko jaietan dantza saio ostean: 1 Arantxa Olasagasti. 2 Elena Izagirre. 1968. urtean Tomas Arrastua ibili zen dantza erakusten. Herriko jaietako dantza txapelketan parte hartu zuten bikoteak besteak beste: 1 Mari Karmen Etxebeste / Jesus Mari Mitxelena. 2 Arantxa Olasagasti / Jose Antonio Arrillaga. 3 Juanita Illarramendi / Joxe Dorronsoro. 4 Isabel Dorronsoro / Antton Dorronsoro. 5 Elena Izagirre / Antton (Urnieta). 6 Magdalen Martikorena / Jose Antonio Olasagasti. 1 Jose Antonio Arrillaga Olasagasti. 2 Arantxa Olasagasti Alberdi. 1 Mari Karmen Etxebeste Etxabe. 2 Arantxa Olasagasti Alberdi. 1 Eujenio Ostolaza. 2 Gregorio Etxeberria. 1 Manuel Agirretxe. 2 Benito Zinkunegi Urruzmendi. 1 Ainhoa Etxeberria Iraola. 2 Maite Iraola. 3 Jabi Etxeberria. 4 Maruja Bahamonde. 5 Gregorio Etxeberria . 6 Txomin: Aharia. 1949. urtea. Donostiako Alde Zaharrean. Atzean ezker eskubi: Joxe Azurza, Alejandro Alberdi, Luis Irizar, Gregorio Martiarena. Aurrean: Mariano Fernandez, Patxi Sorondo, Joxe Ugarte, Jose Mari Kruz. 1 Manuel Arruti Enbil. Zapatari Berriren aldeko jaialdia. 1969. urtea: 1 Josefa Antonia Azurza. 2 Esnal. 3 Miren Jone Oiarbide. 4 Maria Zubeldia. 5 Joxe Azurza. 6 Rosa Mari Oliden. 7 Esnal. 8 Maritxu Matxain. 9 Jose Manuel Oiarbide. 10 Benito Oiarbide. Oharra: 2020an eta 2021ean ez zen festa egitaraurik argitaratu Covid-a zela eta. Kirolak Ezkerretik hasita, lehenengoa Migel Izagirre pilotaria. 1950/12/21 Batzarra frontoian: 1 Emili Azurza. 2 Pepi Alberdi. 3 Tomasa Alberdi. 4 Antonina Alberdi. 5 Xixili Arrillaga. 6 Jose Mari Izagirre. Migel Irazusta ‘Polipaso’. Dema-plaza. 1. Migel Etxebeste: 61 plaza 2. Jose Etxabe: 51 plaza, 7 zinta, 2,35 metro 3. Eustakio Alkorta: 50 plaza, 8 zinta, 0,35 metro 4. Domingo Olasagasti: 48 plaza, 0,20 metro 5. Manuel Arruti: 44 plaza, 1 zinta, 1,50 metro 6. Nikolas Iradi: 44 plaza, 2,55 metro 7. Pedro Mari Lizarazu (ez dugu emaitzarik lortu) Sokatira: Mariaje Erkizia eta Mariano Uranga aulkoak ematen. Ondarretako hondartzan. Estropadak Leku Ederreko bidean. 1974. urtea. Donostiako trainerua. Bertan 5 igeldoar: 1 Jose Migel Arruti. 2 Varela. 3 Patxi Aranburu. 4 Juantxo Aginaga. 5 Joxe Orbegozo. 6 Jose Antonio Olasagasti. 7 Patxi Etxebeste. 8 Jose Anjel Lujanbio. 9 Sanchez. 10 Jose Etxebeste. 11 Garcia. 1963ko abenduaren 8a. Dema-plaza inauguratu zeneko eguna. 1963ko abenduaren 8a. Migel Etxebeste Amundarain (aurrean) eta Ignazio anaia (atzean). 1 Martin Sorondo Oiarzabal. 2 Manuel Arruti Enbil. 3 Antonio Zendoia Garmendia. Jose Mari Iradi, hiru idiko uztarriarekin. 1963ko abenduaren 8a. Dema-plaza, inaugurazioko sari banaketa. 1963ko abenduaren 8an. Dema-plaza inaugurazioa: Tomas Mitxelena eta Domingo Olasagasti. Joxe eta Manuel Etxabe Arruti. 1963. urtea. Dema-plaza. 1963. urtea. Pedro Mari Lizarazu Garmendia harriari heltzen. Txomin Alkorta Sarriegi. Gizon proba festetan. Igeldoko Dema-plazan: Jose Manuel Segurola Enbil. Igeldoko Dema-plazan: Antxon Zendoia eta Jose Anjel Zendoia. Igeldoko dema plazan: Jose Antonio Huegun eta Juan Jose Gabilondo. Usurbilko dema plazan 2003eko San Ixidrotan: Mikel eta Anjel Altuna Etxebeste. Jose Ignazio Saizar. Jose Mari Makazaga. 1988. urtea. Ezker eskubi: Jose Mari Iraola, Jose Migel Arruti, Migel Izagirre, Juantxo Escudero, eta Ramuntxo Urruzmendi. 1989. urtea. 1 Xabi Huegun. 2 Jose Mari Iraola. 3 Ramuntxo Urruzmendi. Gizon proba. Jose Juan Ugarte ZInkunegi eta Antonio Ugarte Zinkunegi. Alex Balda Azurzaren gizon probako marka-jartze saiakera. Alex Balda Azurzaren gizon probako marka hausteko saiakera jarraitzen. Gizon proba: 1 Iñaki Zendoia Urruzmendi. 2 Jose Garmendia Iraola. 3 Bittor Uranga Iraola. 1982. urtea. Gizon proba. Gizon proba. Igeldoko dema plazan ahari jokoa. Ahariarekin: 1 Alfonso Artano. 2 Joakin Etxezarreta. 3 Sebastian Etxebeste. Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 7: Pilota partidua Igeldon: 1 Jose Kruz Calonje Lizarazu. Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 1: Pilota partidua: 1 Pedro Mari Lizarazu. 2 Jose Joakin Lizarazu. 3 Txomin Ugarte. Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 6: Partidua hasi aurretik: 1 Jose Kruz Calonje Lizarazu. 1 Pedro Artano. 2 Jose Mari Goikoetxea. 3 Iñaki Goikoetxea. 4 Iñaki Etxebeste. Angelusa frontoian: 1 Joxe Gabilondo. 2 Joxe Urruzmendi. 3 Josetxo Zamora. 4 Jose Mari Iraola. 5 Zelestino Urruzmendi. 1990eko abenduan. La Habanan (Kuba): 1 Jose Manuel Iriarte. 2 Iñaki Zubeldia. 3 Josetxo Lizarza. 4 Pako Calonge, munduko txapelduna. 5 Jokin Etxabe. 1966. urtea. Eibarko Astelena pilotalekuan: 1 Jose Mari Goikoetxea. 2 Jose Migel Arruti. 1983ko Irailaren 25ean. Eibarko Astelena frontoian, Herriarteko Pilota Txapelketako finala. Jose Mari eta Iñaki Goikoetxea anai igeldoarrak. Irabazle. 1 Jose Luis Irizar. 2 Abelino Del Hoyo. 3 Jose Migel Torrente. 4 Josetxo Etxaniz. 5 Jose Migel Arruti. 6 Toño. 7 Jesus Etxaniz. 8 Jose Ignazio Mendinueta. 9 Koldo Lizarralde. 10 Anjel Etxebeste.11 Jose Mari Munduate. 12 Jose Antonio Aizpurua. 13 Kakel Nebreda. Igeldoko frontoian futbol sala: 1 Ignazio Añorga. 2 Josetxo Arrastua. 3 Zelestino Urruzmendi. 4 Iñaki Zendoia. 5 Josetxo Etxaniz. 6 Jesus Urruzmendi. 7 Jose Ignazio Mendinueta. 8 Jabi Etxeberria. 9 Jose Migel Torrente. 10 Joxe Urruzmendi. 11 Jesus Etxaniz. Ondarretako hondartzan. Igeldoko bi taldeak. Ondarretako hondartzan. Ondarretako hondartzan. Ondarretako hondartzan. Igeldoko frontoian. 1980. urtea. Jose Migel Arruti, golegile nagusia. Antiguako Santa Ritan. Igeldoko igoera: Emakume Taldea helmugara iristen. Igeldoko igoera: Korrikalarien aurka apustua. Igeldoko igoera: 1 Juan Jose Olano. Igeldoko igoera: Moises Odriozola Manterola. Nartziso Lizarazu Garmendia. Igeldoko igoera. Igeldoko igoera: Idiaren aurka apustua. 1983. urtea. 1 Jabier Iraola Gabilondo. 2 Txantxon Zubeldia. 3 Joxe Dorronsoro. Igeldoko igoera: Apustua. Bernardo Odriozola Manterola. Iñaki Garmendia Iraola. Jose Manuel Odriozola Manterola. Martin Etxeberria. Jabier Etxeberria Bahamonte. Migel Arrillaga Olasagasti. Pedro Mari Alkorta Sarriegi. Migel Arrillaga Olasagasti. Neskak Sokatiran. Auzolan-Igeldo sokatira taldea. Anoeta-Donostia: Igeldoko sokatirako bi taldeak. Joxe Lizarazu eta Anjel Altuna. Herri kirolak: 1 Eneko Dorronsoro. 2 Joxe Dorronsoro. 3 Jose Mari Uranga. Herri kirolak: Mikel Altuna. 2 Jabier Iraola. 3 Josetxo Lizarazu. 4 Ander Eskibel. Aizkolariak. Jose Etxebeste Etxabe. Manuel Errazkin Balerdi. Pedro Maria Lizarazu Garmendia. Jose Mari Olasagasti Landa. Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 3: Balentin Alkorta Lertxundi. Luis Lizarazu Balerdi. Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 5: Santiago Azpillaga. Herri kirolak. Borda baserriaren alde. Pedro Lizarazu Garmendia eta Balentin Alkorta Lertxundi. 1 Nartziso Lizarazu. 2 Pantxikomai Erauntzetamurgil. 1956/03/19. Jose Urrestarazuk Igeldon irabazi zuen eguna. Igeldoko igoera bizikletan. Igeldoko igoera bizikletan. Igeldoko igoera bizikletan: 1 Mikel Urruzmendi. 2 Moises Odriozola. 3 Iosu Iparragirre. Lana eta bizimodua Igeldoarrak, gainerako euskal herritarren modura, lanari lotuta bizi izan dira erabat. Igeldo baserri giroko herri tradizionala izan da, elizkoia eta langilea. Igeldon, XX. mendeko lehen herena arte, harrobia eta baserria ziren nagusi, baina handik aurrera, pixkana, bi jarduera horien gainbehera heldu zen: lehenbizi, harrobiarena, eta ondoren, baserriarena. Gizonezkoak, hein handi batean, lanerako bizi baziren; zeresanik ez, emakumezkoak: etxearen (otorduak, garbiketa) eta haurren arduraz gain, esnea eta baratzeko uzta Donostian saltzea beraien egitekoa zen eta, horrez gain, abereak zaindu eta baratza landu egin behar izaten zuten askotan. Hori gutxi ez, eta diru-iturri garrantzitsua zen beste egiteko bat ere bazeukaten: gobadak egitea: Donostiako aberats jendearen arropak jaso, Igeldora ekarri, iturrian garbitu eta itzuli behar izaten zizkieten. Aisialdirako tarterik ez zen ia, elizkizunetara ere joan behar izaten baitzen. Gizonezkoek tabernan eta sagardotegian egoteko aukera bazuten behintzat; emakumezkoek, ezta hori ere; ihesbide gutxi zuten: igande arratsaldean paseo bat eman edota dantza egitera joan. Igeldoko familiak, oro har, ugariak ziren. Seme-alaba asko izaten zituzten, baina kontuan hartu behar da XIX. mendearen bukaera arte haurren eta emakumeen heriotza-tasa altua zela, batez ere erditzean. Horrez gain, oso ohikoa zen 7-8 urteko haurrak etxetik kanpo bidaltzea, lanera: mutilak, morroi; eta neskak, neskame edo umezain. Etxean bizi ziren bitartean, hiru eta lau anai- arrebak ohe bakarrean lo egin behar izaten zuten, egungoak baino deserosoagoak ziren oheetan. Arritxulon, esaterako, lastaiazko koltxoia zuten (arto malutekin, orbelekin edo zakarrekin egina). Borda Berrin txurikinarekin eta arto azalekin egindako koltxoi zaratatsuak erabiltzen zituzten. XX. mendeko azken laurdeneraino artilezko koltxoiak erabili ziren gehienbat, urtean behin jo behar zirenak, artilea harrotu eta bigun mantentzeko. Sukaldean gaur egun arte iraun duen txapa edo sukalde ekonomikoaren aurretik, beheko sua eta laratza erabiltzen zuten, eta familiako kide guztiek bertatik jaten zuten. Babarruna urte guztian jaten zen, eta patata eta artoa ere ezinbesteko elikagaiak ziren. Artoa etxe gehienetan zegoenez, taloa eta morokila (arto xehetua, esnetan edo gatz uretan egosia) sarri jaten zen. Barazkietan, aza, azalorea eta porrua etxe gehientsuenetan zegoen. Arroketan bildutako lapak eta arrantzaturiko arrainak ere elikagai garrantzitsuak ziren etxe askotan. Lanpernak, aldiz, normalean saldu egiten zituzten, ondo saltzen ziren-eta. Arraina erosteko garaian, antxoa edo bokarta zen ohikoena, ugaria zen-eta, eta baita sardina zaharrak ere. Bokartak eta angulak hain ziren ugariak, Igeldoko baratzak eta zuhaitzak ongarritzeko erabiltzen baitziren. XX. mendean sartu arte, etxean ez zen ez argirik ez urik. Argindarra jarri aurretik petroliozko kinkearekin, farolekin eta kandelekin moldatzen ziren. Iturria etxetik gertu zutenak zorionekoak ziren, gainerakoek ibilbide luzea egin behar izaten baitzuten ur bila joateko. Nartziso Lizarazu Garmendia, olagarroarekin. Komunik ere ez zen, ukuiluan egindako zulo batean egin behar izaten zuten. Gorputza garbitzeko, berriz, zinka deituriko ‘barreñoia’ erabiltzen zuten: urez bete eta zapi batekin igurtzita garbitzen ziren. Etxeko lurra garbitzeko, txilarrarekin egindako erratza erabiltzen zen; eta usain ona zabaltzeko, sortatxo bat menda-belar txuri eransten zioten erratzari. Egurrezko zorua garbitzeko, argizaria ematen zuten: puska handi bat berotu eta trapu batekin zabaldu ondoren, Arraina erosteko garaian, antxoa edo bokarta zen ohikoena, ugaria zen-eta, eta baita sardina zaharrak ere. Bokartak eta angulak hain ziren ugariak, Igeldoko baratzak eta zuhaitzak ongarritzeko erabiltzen baitziren. hankari lotutako eskuila batekin lurra igurtziz distiratsu uzten zuten. Emakumeak emagin-lanak ere egin behar izaten zituen, haurrak etxean jaiotzen baitziren. Gaztaintxabaletako Amelia Segurola eta Bekoetxeberriko Frantziska Gabilondo emaginak izan ziren. Amezti Behekoako Joxepa Arrillaga ere bai, amari (Josefa Antonia Mendiluze) eta amonari ikasita, haiek ere horretan ibili baitziren. Ume jaioberria olio epelarekin garbitzen zuten. Jaiotza ospatzeko, atso-lorra izeneko usadioari eutsi zioten Igeldoko emakumeek XX. mende erdira arte. Auzoan jaiotako haurraren etxera joaten ziren bisitan, igande arratsaldean, oparitxoren batekin (dirua, jana, arropa…). Etxekoek, bisita eskertzeko, afari-merienda ematen zieten (tortilla, gazta eta abar, pitarrarekin). Bularra ematen ari ziren zenbait emakumek esne asko izaten zuten titietan, eta esne gutxi zutenen haurrak hazten zituzten. Batzuetan, baina, inguruan ez zen haurrik esne-premian zegoenik, eta emakume horiei esnea kendu behar izaten zitzaien, infekzioak eta bestelako gaixotasunak saihesteko. Eta hori nola? Bada, heldu batek esnea zupatuta. Esaterako, Landatarrekin, Artikula Txikira aurrena eta Mizkinotegira ondoren, morroi joandako Pedro Pipasek, edota Belabietako Pantxikaren gizonak, esnea zupatzen zieten, soberan zuten emakumeei. Gobada egitea Igeldoko etxe askotako diru-sarrera garrantzitsua izan zen XX. mende erdira arte. Donostiako aberatsei eskainitako zerbitzua zen: etxetik maindireak eta oheko arropak ekartzen zituzten, iturri-askan edo errekan garbitzeko. Gobada zaleek, hasieran, asto gainean, astalketan ekartzen zituzten arropa zikinez beteriko fardelak; geroago, autobusean. Errekan, ur-emari handiko tokian, zuloa egiten zuten hondoan. Lehen urratsa arropa bustitan jarri eta xaboia pasatzea zen. Gero, ondo igurtzitako arropa guztia etxera eraman eta barriketan sartzen zuten. Hari ur Gobada egiten: 1 Maria Azurza. 2 Nancy Hutton. beroa eta hautsa bota, estali eta gau guztian beratzen uzten zuten. Hurrengo egunean, gobada jotzera joaten ziren, hau da, arropa iturrira eraman eta gobada-harriaren aurka jotzen zuten, zikina kendu arte. Garbi-garbi utzita, bide bazterreko harrizko hormen gainean zabaltzen zuten, edo larrean. Lehortutakoan, jaso eta, ostera, Donostiara eramaten zuten. Igeldoko beste emakume batzuk arropa lisatzerajoatenzirenAntiguakoaberatsen etxeetara. Egun osoa horretan ematen zuten. Bengoetxeko Maria Arrillaga eta haien iloba Pepi eta Antonina urte askoan joan ziren Satrustegi dorrera eta bergarajauregitarren etxera, besteak beste. Emakumeen egitekoa zen, baita ere, Donostiara jaistea, esnea eta etxeko bestelako jakiak saltzera. Gehienak astoarekin joaten ziren, aztalkak leporaino zituztela. Artean haur zirenak ere bidaltzen zituzten, bakarrik, nora joan eta zer etxetan geratu behar zuten Gobadak egitea etxe askotako diru- sarrera garrantzitsua izan zen XX. mende erdira arte. Donostiako aberatsei eskainitako zerbitzua zen: etxetik maindireak eta ohe arropak ekartzen zituzten iturri edo erreketan garbitzeko. Gobada zaleak, hasieran, asto gainean, astalketan ekartzen zituzten arropa zikinez beteriko fardelak; autobusean, geroago. arrasto gorririk gabe. Horietan astoak agintzen zuen, animaliak bai baitzekien non gelditu esnea partitzeko. Beste batzuk oinez jaisten ziren, tipi-tapa, zama buru gainean zutela. Horietako bat zen Iturrietako Iñaxi Etxebeste Etxebeste. Zestera buruan hartuta egiten zuen joan-etorria egunero, zamari eskuekin heldu gabe. Baserritarrek Arbizketa inguruan geratu egin behar izaten zuten, salgaien berri eman eta zegokien zerga ordaintzeko. Guardabinosa izena ematen zitzaien lanbide hori zuten udal langileei. Leku Eder-eko Balentin Zamora aritu zen lan horretan. Ez zen hori baserritarrek ordaindu beharreko zerga bakarra. Baratzeko uztaren tamaina kontuan hartuta, haren horrenbesteko bat eman behar izaten zioten zergak biltzen zituen erakundeari. Baserri bakoitzak zituen lursailen arabera ordaindu behar izaten zuen: patata, babarruna, erremolatxa, artoa edo bestelako produktuen bidez. Urteren batean uzta txarra izanda ere, berdin-berdin ordaindu behar izaten zen. Kasu horietan, produktuak auzokoari erosten zizkioten, zergari aurre egiteko. Beste zenbaitetan, uzta zati bat ezkutatzen zuten, meta-belarrean esaterako, gutxiago ordaintzeko. Igeldoko autobusa: 1 Emeterio Iraola. 2 Antonio Iraola. 3 Anastasia Azkue. 4 Josefina Martikorena. 5 Marzelino Errezola. Produktu horien pisua neurtzeko ‘lakari’ neurria erabiltzen zuten, XX. mende hasieran. Egurrezko kaxa karratua erabiltzen zuten (lakaia izena zuena), alez beteta lakari baten neurria zuena. Lakari batek 3,5 kilo gari hartzen zituen, esate baterako. Garia ez ezik, artoa, babarruna, sagarrak eta antzeko produktuak neurtzeko ere erabili zen. Igeldo-Donostia-Igeldo autobus zerbitzuak onura handiak ekarri zizkion Igeldori. Ignazio Oliden hasi zen autobusarekin eta, gerora, Joxe Olidenek eta bere bi semeek, Julian eta Jose Luisek, hartu zuten bere gain Igeldoko linea. Hasierako autobusa Ford 8 bat izan zen, gerora Ford 4 bat ekarri zuten. Egunean oso bidaia gutxi egiten zuten, baina zerbitzua oso errentagarria zen, autobusa jendez, marmitaz eta otarrez gainezka joaten baitzen, beherakoan eta gorakoan. Jendea barruan ez ezik, autobusaren gainean ere joaten zen, baita zintzilika ere. Gauzak horrela, ez zen harritzekoa motorrak berotu ederrak hartzea. 1938an, esaterako, autobusaren motorreko tapa altxatuta eta haren ondoan eserita joan zen Julian, sarritan, motorrari ura boteaz, aldapa gora zihoazela. Esteban Lizarralde Mitxelena. Garai hartan lehiakide bat zuten olidendarrek: Oiartzundik Igeldora bizitzera etorritako Felix Isasa, 1935etik martxan baitzuen Igeldorako autobus- zerbitzua. Hala ere, Isasak ez zuen urte askorik egin autobusarekin. Abertzale jendeak ez zuen gogoko, gerran eta ondorenean izan zuen portaeragatik, eta izan ziren zenbait familia autobus hura sekula hartu gabekoak. Olidenek, aldiz, beste lau hamarkadatan jarraitu zuen zerbitzua ematen, 1974ra arte. Handik aurrera, Donostiako Tranbia Konpainiaren esku geratu zen Igeldoko linea. Jendeak jai egiteko tartea igandean izaten zuen, mezetatik ateratakoan. XX. mendeko lehen laurdenean, Alejandro Alberdi Lizarretak ttunttuna jotzen zuen igandero Igeldoko plazan, gazteek dantza librean egiteko. Hark utzi eta gero, Txomin Eskarmendi hasi zen esku soinua jotzen, ondoren Etxebeste anaiak, eta azkenik, Balda Zahar-eko Benito Zinkunegi. Gazteak dantza librean aritzen ziren, helduta egitea debekatuta zegoen eta. Jose Luis Etxebeste Aristi. 1940ko hamarkadan soldadu alemaniarrak azaltzen ziren noizean behin Igeldora. Benta Alegreko Zelestino Illarramendik soinua jotzen zuen askotan etxe ataritik –jende asko bilduz gero, balkoitik– eta soldaduek dantza egiten zuten Igeldoko neskekin helduta. Behin, Migel Soroa apaizak, hori ikusita, zigortu egin zituen neskak eliz barruan belauniko egotera, besoak zabalduta eta eskuekin liburuei eutsiz. Igeldoko mutilek ere ez zuten begi onez ikusiko bertako neskak kanpoko soldaduekin dantzan egitea. Kanpoko mutilak Igeldoko neskak etxera laguntzera joaten zirenean, bertako mutilek harrika hartzen zituzten, behin baino gehiagotan. Igeldo herri euskalduna da (Soziolinguistika Klusterrak 2021ean Igeldon egindako kale- erabileraren neurketaren arabera, %75ek euskaraz egiten du kalean). Eta hala zen lehen ere: igeldoarrak euskaraz bizi baitziren. XIX. mende bukaeran ia ez zen gaztelaniaz zekien igeldoarrik; eta ez da harritzekoa Victor Samaniego Donostiako alkateak 1891ko maiatzaren 20an Igeldoko medikua izateko jarritako baldintzetan euskalduna izan behar zuela adieraztea. Eskolan ere euskaraz egiten zen XX. mende hasieran: 1920ko hamarkadan Luisa Gurrutxaga maistra zegoen, eta orduan euskaraz irakasten zuten Igeldoko eskolan. Gauzak aldatu egin ziren 1936ko gerraren ondoren: eskolan zigor gogorrak jasotzen zituzten haurrek euskaraz hitz egiteagatik, eta gauza bera gertatzen zen kalean karabineroen aurrean eginez gero. “Habla en 1940ko hamarkadan Benta Alegreko Zelestino Illarramendik soinua jotzen zuen askotan etxe atarian, eta soldadu alemaniarrek dantza egiten zuten Igeldoko neskekin helduta. Migel Soroa apaizak hori ikusita, neskak zigortu egin zituen eliz barruan belauniko egotera besoak zabalduta eta liburuei eutsiz. cristiano” esaldi arrunta bilakatu zen. Hala ere, baserrietan, lan jardunean eta elizan, bai mezak eta baita dotrina ere; euskara hutsez egiten jarraitu zen. Lagunartean eta familian hika egiten zen: gurasoek seme-alabei eta anai-arreben artean; eta apaizari eta medikuari, errespetu gisa, berorika, XX. mendeko erdialdera arte gehienbat. Auzolanean aritzea eta elkarri laguntzea ohikoa zen. Helburu horrekin sortu zituzten baserritarrek ganaduen kofradiak. Kofradiako kide izateak bazituen abantailak, eta horregatik sortu zituzten. Iñaki Garmendia, Borda baserriaren aldeko jaialdian. Ernioko gurutzean: 1 Ramon Balerdi. 2 Joxe Uranga. 3 Migel Etxebeste. Kideek urteko kuota bat ordaindu behar izaten zuten. Urtean lautan jasotzen zituzten kontrolatzaileen bisitak, etxeko ganaduaren egoera aztertu eta buru bakoitzari prezioa jartzeko. Ganaduak ezbeharren bat izan, edo merke saldu behar izanez gero, kofradiak lagundu egiten zion baserritarrari, dirua jarriz. Garai batean lau kofradia izatera iritsi ziren Igeldon: San Jose, San Anton, Ia ez zen gaztelaniaz zekien igeldoarrik XIX. mende bukaeran eta ez da harritzekoa Victor Samaniego Donostiako alkateak 1891ko maiatzaren 20an Igeldoko medikua izateko jarritako baldintzetan euskalduna izan behar zuela adieraztea. Santa Luzia eta San Isidro. Kofradiaren martxa eramateko, arduraduna izendatzen zuten: Pako Calongek San Joseren ardura izan zuen; Joxe Urangak, San Antonena; Tomax Martikorenak, Santa Luziarena; eta Joxe Zamorak, San Isidrorena. Kofradia bakoitzak bere eguna bazkari ederra eginez ospatzen zuen. Baserritarrak, bestela ere, ohituta zeuden elkarri laguntzen: belar metak egiteko, lurra goldetzeko eta abar. Baserriak erre edo eroriz gero ere, herriak lagundu egiten zuen. Hala gertatu zen Borda Berri edota Borda baserria erre zirenean, eta Amezti Goikoa erori zenean. Herri-bideak ere auzolanean berritzen ziren. XX. mende erdian etxe guztietatik norbait joatea eskatzen zen, eta horren kontrola guardak eramaten zuen. Auzolanean egiten zutenentzat ardoa jartzen zuen Foru Aldundiak. Lau hamarkada ondoren ere herri-bideak era horretan berritzen jarraitzen zuten. Horrela, 1987an, Donostiako Udalak jarritako diruarekin eta herritarren eskulanari esker, ondoko bideak berritu ziren: Iriarte-Bengoetxe, Ganbaretxe-Bentalegre, Tolaretxe-Igeldo, Mendigain-Bide nagusia eta Amezti. Auzolanaren beste adibide bat Ernion jarritako gurutzearena da. 1909ko abuztuaren 29an altxatu zen gurutzea Ernio mendian aurrenekoz Igeldoren izenean. Jose Martikorenak, Fermin eta Juanito Iradi aita-semeek, Benito Lizarazuk, Praxku Martikorenak eta Jose Manuel Zubeldiak eraman eta jarri zuten gurutzea mendi tontorrean. Igeldoarrek handik aurrera gurutzea egoera onean mantentzeko konpromisoa hartu zuten. 1975ean, Mariano Uranga igo zen batean, gurutzea lurrean aurkitu zuen txikituta. Orduan, igeldoarrek gurutze berria egitea erabaki zuten. Hala, diru-eskean sosak bildu, burdinazko gurutze berria egiteko, eta bederatzi lagunek eraman zuten Igeldotik Ernioko puntaraino: Bittor eta Mariano Uranga, Jabier Kruz, Iñaki Mitxelena, Jose Migel Arruti, Juantxo Escudero, Jose Antonio Martiarena, Jose Antonio Olasagasti eta Ramon Balerdik. Erniora gurutzea eramaten. Igeldoarrak Ernion jarritako gurutze ondoan. RAMON BALERDIK ONDOKO BERTSOA IDATZI ZUEN ERNION JARRITAKO GURUTZEAREN HISTORIA AZALTZEKO Igeldoko erriaren oroipenean, gurutzea jarri zuten Ernio gañean, berari eskatzeko, beartzen geranean. Joxe Martikorena ta Fermin Iradi geroztik egin zuten joan-etorri ugari. Berak eldu zioten pintatzeari, urte askoan eukitziarren an gurutzeari. Aiek geldituta ondorenean, milla bederatzieun da ogeitabederatzi garrenean, lenbiziko aldiz azaldu nintzan Ernio gañean; poz aundi bat artu nun Igeldoren izena ikusi nuenean. Gero zaindu nuen bosten bat urtean, anai arteko gerra asi zen artean. Gero ori bukatu ta ondorenean, milla bederatzieun ta berrogeigarrenean. Berriz ekin nion lenagoko lanean. Baten bat izaten nuen beti aldamenean, laguntzen zidatenak guztizko borondatean. Orrela jarraitu nun iru edo lau urtean. Gero jarri giñaden iru lagun fijuak; Joxe Uranga, ta ni, Iñazio Etxebestekua, irurok artu genduen asmo bat fijua: urte bitik bein pintatzekua. Milla bederatzieun da amabost garrenean Mariano Uranga igo zan batean. gurutzea topatu zun txikituta lurrean, ez dakigu intentzio txarrez edo deskuido batean. Milla bederatzieun ta irurogei ta amasei garrenean, erriak berriz jarri zun lengoaren oinean. Berriz eusten saiatuko gera al degun artean; ea an egoten dan beste eun bat urtean. Kasu egin ez-arren nik Elizari, fedea izan diot nik beti gurutzeari. Nola asko lagundu bait-didan neri, nola ez diot lagunduko erri maiteari? Etzaizazula aztu Igeldo-ko erria; ez dedilla erori gugan zure aserria. Izan zazu beti guretzat errukia, askotan izaten degu gauz onen premia. Nere Jesus maitia; izandu zan zure iritzia erriak askatuta, biar zuei laguntzea. Ortarako artu zendun zure gurutzea. Uste det konbeni dala gauz au aitortzea onekin pentsatu det errematea ematea. Satrustegi dorreko langileak: 1 Antonina Alberdi. 2 Maria Arrillaga. Esteban Lizarralde Berridi. Maria Olarra Olazagirre. Buena Vistan, sagardoa boteilaratzen: 1 Lazaro Otamendi. 2 Patxi Makazaga. 3 Jose Luis Aranguren. 4 Jose Luis Irizar. 5 Abel Goikoetxea. 1994. urtea. Monte Igeldotik erretiratu zireneko ospakizun bazkaria: 1 Antonio Zendoia. 2 Nikolas Iradi. Rosa Azurza Insausti segan. 1 Asun Huegun. 2 Juan Jose Gabilondo. 3 Joxe Gabilondo. 1971. urtea. Idi pare txuria eramaten. Gipuzkoa plazako jaiotzarako Manuel Arruti Enbil. 1 Felix Azurza. 2 Joxe Azurza (Haundia). 1 Rosa Azurza. 2 Natividad Iraola. Joxe Arrillaga Aiestaran. 1947an jaioa, Antxoni Zamora Sagardia. Herriko plazan, barrika gurdian hartuta, sagardoa banatzen. Pako Calonje Olaizola. Asentsio Etxabe bere txekorrarekin. Katalina Mitxelena Mendizabal, Rekondo jatetxean lanean. Xixili Arrillaga, maindireak zabaltzen. Martin Sorondo Oiarzabal Danesa arrazako behiarekin. Biorretan, goldean. Mertxe Bahamonde Rey eta Katalina Mitxelena. Biorretako ama-alabak, ur karraio. Maria Luisa Errazkin eta Manuela Zubeldia.Txuri txakurrarekin. Montaña Suizan: 1 Patxi Azurza. 2 Antonio Zendoia. 3 Bittor Etxebeste. Txomin Alkorta Sarriegi. Josefa eta Ramoni Arrillaga Mendiluze. Emeteria Amundarain eta Mari Karmen Etxebeste, gurdi gainean. Perratokia: 1 Antonio Ugarte Zinkunegi. 2 Maximo. 3 Joxe Eizagirre Egaña. Leku Ederren: 1 Ignazio Etxeberria Cimadevilla. 2 Bittori Zamora Arrillaga. 3 Karmen Etxeberria Cimadevilla. Eustakio eta Txomin Alkorta, belarretan, idi parearekin. 1 Manuel Arruti Enbil. Esteban Lizarralde. Donostiako hiltegian: Asentsio Etxabe. Jose Mari Estanga, sega pikatzen. Migel Izagirre. Gobada egiten. Maria Zubeldia. Kandida Iraola Etxe Nagusiko tabernan lanean. Juana Iradi eta Jose Mari Oiarzabal. Jose Mari Iraola Esnal. 1965. urtea. Amezti 1968. urtea. Amezti 1959. urtea. Zapatari Berri baserriko lurjausia. 1977. urtea. Amezti Bekoa aldamenean lurjausia. Aterpea Etxe Nagusi parean. Orio, Aginaga eta Usurbildik astoarekin Donostiara joaten ziren emakumezkoek euritik babesteko erabiltzen zuten aterpea. Autobusa. Mendizorrotz tontorra elurretan. 1935. urtea. Mendizorrotz. Manuela Lizaso Olasagasti. Kutxateka. Kutxa Fundazioa. Argazkia 8: Rekondon bi auto. Joakina Arruti Aristondoko amona. Antonio Zendoia. 1 Balbina. 2 Emili Azurza. 3 Roxi Azurza. 4 Amaliren anaia. 5 Amali Mujika. 6 Amaliren ahizpa. Autobusa, Rekondo parean. Emakumea baserri lanetan. Arrain-haztegi lanak Agitiko kalan. Monte Igeldo onte Igeldo jolas parkea ez dago Igeldo mendian kokatuta, izen hori hartu zuen arren parkea sortu eta gero. Mendi horrek Txubillo izena du, baina beste hainbat izenekin ere deitu izan zaio: ‘Arrimendi’, 1888ko Euskal Erria izeneko aldizkarian argitaratuta; ‘Harrobi’, Igeldo harrobiz josita zegoenean, eta ‘Montefrio’, aintzinean militarrek zenbait planotan erabilitako izena, zuhaitz gabeko eremu hotza zelako. Izenak izen, Txubilloren tontorrean dorrea eraikita zegoen XVIII. menderako. Dorre hori itsasargi gisa Monte Igeldo jolas parkea kokatuta dagoen mendiaren izena ez da Igeldo, Txubillo baizik. Beste izen batzuekin ere deitu izan zaio: ‘Arrimendi’, ‘Harrobi’ eta ‘Montefrio’. erabiltzen zen hasiera hartan, eta gau osoan egurra erreta lortzen zuten argia egitea. XIX. mendean gerra-gaztelu edo gotorleku gisa erabili zen hirugarren Karlistaldira arte eta ordurako mendi gaineko dorreari ‘farola’ edo ‘Igeldoko Dorrea’ deitzen zitzaion. Monte Igeldo parkea 1912an sortu zen eta urte bereko abuztuaren 25ean funikularra inauguratu zuen Maria Kristina erreginak. Funikularra eraiki ostean, ostatua eta kasinoa jarri ziren. Jokoa debekatu zenez, kasinoa itxi eta 1925ean dantzaleku dotorea ipini zen bertan, hainbat urtez arrakastatsua izan zena. Dantzalekuak bereiztutako bi eremu zituen: goi mailako jendearentzat bakarrik sarbidea zuena batetik eta, herritar xumea biltzen zena, bestetik. 1926an Suitzar Mendia izeneko atrakzioa jarri zuten. 1930 urte bitartean Ibai Misteriotsua eta urmaela jarri zituzten, besteak beste, eta ondoren karrusela, labirintoa eta abar. 1940ko hamarkadan dantzalekua ez zen hain arrakastatsua, bai ordea zabaldutako zine-aretoa. 1967an 520 Monte Igeldo hotela eraiki zen aurretik kasinoa eta ostatua egondako lekuan. Monte Igeldo parkearen zuzendaritzan Pascual familia egon da hasieratik: Luis Anjel Pascual izan zen lehendabiziko zuzendaria eta haren birbilobek (Pilar Pascualek, parkeko kudeatzaile; eta Marimi Pascualek, hotelaren zuzendari) jarraitzen dute lemazain lanetan. Igeldoar asko aritu da lanean parkea sortu zenetik: mantenu-lanetan, garbiketan, atrakzioetan, parkearen sarreran, funikularrean edota hotelean. Antonio Zendoia. Besteak beste, Alfonso Artano, Frantzisko eta Maria Urruzmendi, Jose Ramon, Ramon, Antonio, Arantxa, Bakartxo, Antxon, Edurne eta Nerea Zendoia, Maria Luisa Ortega, Asun eta Patxi Azurza, Azurza ‘frantsesa’, Kruz, Pedro, Josetxo, Suso eta Lourdes Etxaniz, Rafa Romero, Tomasa Estanga, Jose Zamora, Jose Antonio Aiestaran, Pedro eta Fernando Martiarena, Pilar Perez, Blas, Patxi, Dora eta Dolores Olasagasti, Jacinto Arana, Patxi Artola, Jose Ramon eta Jose Mari Mendiluze, Juanito eta Nikolas Iradi, Etxeberri baserriko Alberdi, Isidro Ugarte, Bittor Etxebeste, Tomas Balda, Jose Antonio Olasagasti, Joxe Gabilondo, Mendinueta, Torrente, Migel eta Jose Antonio Arrillaga, Luis Mari Lertxundi, Ainhoa Uranga, Erika Prieto, Aritz Maiz, Joseba Lopez de Goñi, Jorge eta Xabier Machado, Ioritz Iraola, eta Iñaki eta Ane Etxebeste. Poniak. Ursula izeneko hartz ospetsua 1938an ekarri zuten parkera. Gerra garaia zen eta tropa faxistek bi hilabeteko artza aurkitu zuten Asturiaseko Hermos Monastegitik gertu. Hartz hartu eta beraiekin eraman zuten maskota gisa. Hartza, baina, hilabeteak aurrera egin ahala, hazten joan zen arazo bihurtzeraino. Gauzak horrela, Terueletik kamioi batean ekarri zuten parkera 1938ko maiatzean. Jira eta bira egiten zuen kaiola batean jarri zuten. Oso ezaguna egin zen jendartean. 20 urte baino gehiago egin zituen bertan. 1959an Bartzelonako Zoora eraman zuten animaliak babesteko elkartearen ekimenez, bizimodu hobea izango zuelakoan. Usteak ustel, handik gutxira hil baitzen Ursula. Artzaz gain, tximinoak ere jarri zituzten jendea erakartzeko. Bisitariek hamaika zakurkeria egiten zizkieten tximino gaixoei baina haiek mendekua hartzeko pronto izaten ziren. Bisitariak kontu- ratu orduko, karterarik gabe geratzen ziren tximinoen abileziari esker. Lau tximu zeuden kaiola barruan, baina haietako bat, Kuki izenekoa, gaiztoa baino gaiztoagoa zen. Monte Igeldora lane- ra zihoazen igeldoarrek ere izan zituzten hainbat gorabehera Kuki tximinoarekin. Behin batean, Kukik betaurrekoak kendu zizkion Jose Antonio Olasagastiri tximinoen kaiola ondoan zegoen iturrira ura edatera joan zenean. Kaiolara sartzea debekatuta zegoen arren, Jose Ramon Mendi- luze eta Jose Antonio Olasagasti bertan sartu eta Kukik betaurrekoa itzultzea lortu zuten. Handik aste gutxira, Jose Antonio egarritu zen batean, iturrira abiatu zen, baina betaurrekoak eskuetan zituela. Kuki tximinoari begira jarri eta desafioa bota zion: “Alua, gaur ez dizkidak kenduko ez”. Tximuak baina, ustekabean kolpea eman eta betaurrekoak eskuetatik kendu zizkion berriro Jose Antonio gazteari. Tximuak “garaikurra” eskuetan zuela, kaiola barruko zuhaizkara igo eta betau- rrekoak txikitu zituen Jose Antonioren aurrean. Ondarea tal honetan arbasoengandik jasotako ondare material aipagarrienak jaso ditugu. Igeldok megalito-gune garrantzitsua du: trikuharri, tumulu eta harrespilez osatua. Garai bateko bizimoduaren adierazle diren elur-zulo, ur-zulo eta karobien aztarnei buruzko informazioa ere bildu dugu. Karlistaldietan erabilitako gotorlekuak ere gogora ekarri nahi ditugu; eta horrekin batera, Igeldoko natur ondasun nabarmenenak: Igeldoko igela eta Etumetxabaleko artelatza. Igeldon eta Orion, bi herrien arteko muga inguruan, megalitoak daude, hau da, bertako antzinako biztanleek hileta-erritualak egiteko erabilitako lekuak. Kalkolitotik Burdin Aroaren amaierara arte erabili ziren, Kristau Aroa baino lau mila urte lehenagotik hasi eta aroa aldatu arte. Igeldoko mendizerra txikiak hainbat hileta-egitura ditu; eta monumentu megalitikoen izendapen orokorraren barruan dago. Antzinakoenak dolmenak edo trikuharriak dira, orain 6.000 urte eraikiak. Harrizko bloke handiekin eraikitako egiturak ziren; eta lur tumulu baten azpian egindako ganberak zituzten, hildakoak hartzeko, eta modu ordenatuan jarritako harriak. Ondoren, duela 3.000 bat urte, hileta erritualak aldatu egin ziren: hilotzak lurperatzeari utzi eta errausten hasi ziren, errautsen zati bat biribilean jarritako harrien erdian utziz. Monumentu hauei cromlech izena eman zaien arren, euskaraz harrespil edo mairu-baratza gisa ezagutzen dira. Erromatarrak iritsi arte erabili ziren. Igeldoko estazio megalitikoak monumentu ugari ditu: Aitzazate, Arrobizar eta Iturrietako trikuharriak nabarmentzen dira lehenik, baita Tontortxiki I, II, III eta IV tumuluak Martin de Larburuk elur zuloa egin zuen 1695ean Mendizorrotzen eta hiru urtez saldu zuen bertako izotza Donostian. ere. Horietako batzuen egoera ez da ona; izan ere, mendeetan zehar jendearen hainbat bortxaketa jasan zituzten, ezjakintasunez. Hango harriak hormak eta harresiak egiteko erabili izan dira, edota lapurretak egin dira, urrezko altxorrak zituztelakoan gordeta. Bestalde, bi cromlech daude, Aitzazate I eta Mendizorrotz I, eta Txalingo zutarria (menhirra). Trikuharriak Trikuharriak XX. mendeko 80ko hamarkadan egindako indusketetan topatu zituzten hainbat ikerlarik: Iñaki Gaztelu eta Miren Karmele Manzanasek, 1982an, Aitzazate, eta 89an, Mendizorrotz 2; Josu Tellabidek, 1984an, Arrobizar; eta Anjel Armendarizek, 1981ean, Iturrieta. Trikuharriek, batez beste, hamar metroko diametroa dute, eta metro bateko altura, eta erdian zutikako harlauza bat. Aitzazatekoa Usurbilgo lurretan dago, Igeldoko mugatik 2 metrora. Arrobizargoa Biorreta baserritik 300 metrora, Polipasorako bidean; Iturrietakoa, Joxene baserritik 50 metrora; eta Mendizorrotz 2 Polipaso baserritik 60 metrora, Kredogaina izeneko tokian, baina lur-zelaitze lanetan suntsitu egin zuten. Zutarriak Txalin. Zutarria lurrean zutik jarritako harri luzea izan ohi da, baina Txalingoa etzanda dago. Biorreta baserriaren lursailetan dago, nahiko egoera onean. Luis Millanek aurkitu zuen 1997an. Harrespilak Aitzazate: Trikuharritik 150 metrora dago, hegoalderantz. Bi harrespilez osatua da: Lehenak 4,50 metroko diametroa du, lurretik ageri diren harlauza itxurako bost lekukoz eratuta; bigarrenak 4 metrokoa du, eta 7 lekukoz eratua da. Iñaki Gazteluk eta Miren Karmele Manzanasek aurkitu zuten 1982an. Mendizorrotz I. Mendizorrotz mendiaren iparraldeko hegaleko zabalgune batean dago. Mikelaitzondo izenez da ezaguna. Hiru metroko diametroa du, eta10 lekukoz osatua da. Iñaki Gazteluk eta Jesus Argomanizek aurkitu zuten, 1985ean. Tumuluak Tontortxiki 1. Orio, Usurbil eta Donostiako muga-erpinetik 50 metrora dago. 11,6 metroko diametroa du eta metro erdiko altuera. Gazteluk eta Manzanasek topatu zuten 1985ean. Tontortxiki II. Tumulu zirkularra da, eta 8,50 metroko diametroa eta ia metro bateko altuera du. Erdiko kraterra du. Gazteluk eta Manzanasek aurkitu zuten 1988an. Tontortxiki III. Tumulu zirkularra, 8 metroko diametroa du. Oso kaltetua dago. Tontortxiki IV. Tumuluak 9 metroko diametroa du. Hau ere, aurrekoa bezala, zeharo hondatuta dago. Azken bi tumuluok Gazteluk eta Manzanasek, eta Luis del Barriok, eta Ugaldek aurkitu zituzten 1989an. Elur-zuloa Igeldoko elur-zuloa Mendizorrotzeko iparraldeko hegian dago, Orioko Bentarako bidetik berrogei bat metro itsasertzera. Elur-zuloak hozkailu naturalak dira: elurra bildu, izotz bihurtu eta izotz hori kontserbatzeko zuloak. Neguan elurra egiten zuenean, elurra palaz bildu eta elur-zulora botatzen zuten. Eskuareaz zabaldu eta, oinak eta mazoak erabiliz, zapaldu egiten zuten, ondo trinkotu arte. Elurra geruzetan pilatzen zen eta, horiek bereizteko, orbela, belar ondua edota garoa erabiltzen zuten. Elur-zuloa. Donostia izotzaz hornitzea negozioa zen XVII. mendean, haren premia handia zegoelako: edariak freskatzeko, limonadak egiteko edota kaiko arraina kontserbatzeko. Urnietako ‘Mantele’ eta ‘Adarra haitza’ eta Andoaingo ‘Onddo’ elur-zuloetatik ekartzen zuten izotza. Urnieta eta Andoaingo udalek enkante publikora atera zuten, 1695ean, hiru elur zuloak ustiatzeko aukera. Martin de Larburuk 250 dukat eskaini arren, bi udalen ezetza jaso zuen. Ezetzaren ostean, Larburuk Igeldoko Mendizorrotz mendian eraiki zuen elur-zuloa. Baina hiru urtez bakarrik erabili zuen. Igeldokoak ez zion nahikoa elurrik ematen Donostiaren eskaerari aurre egiteko. eta, 1698an, akordio batera iritsi zen Andoaingo Udalarekin hango elur-zuloa ustiatzeko. Orduan, Igeldokoa erabiltzeari utzi zion. Arritxuloko ur-zuloa (Buzeua) eta karobiak XIX. mendearen bukaera aldera, Arritxulon pertsona itsua bizi zen, eta urtero, udako oporretan, hogei bat gazte itsu ekartzen zituen Arritxulora. Gazte haiek, ziri batzuk erabilita, lurrazpian ura non zegoen aurkitu eta handik ura ateratzeko zuloa egin zuten. Txirrika jarri eta ura kankartetan ateratzen zuten, etxekoek egunerokoan erabiltzeko. Gaur egun, egurrezko estalki dotore baten azpian dago zuloa. 17 metroko sakonera du. XVIII. mendetik aurrera, karobi asko eraiki zen Euskal Herrian. Igeldon, bi tokitan behintzat egon ziren: bata Agitin eta bestea Arritxulon. Karobia, kareharria egosiz Elur-zuloa. karea egiteko erabiltzen zen labea da. Karea lurra ongarritzeko erabili ohi zen. Gotorlekuak XIX. mendearen erdialdean, artilleriak izandako aurrerapenen ondorioz, gotorlekuak zaharkituta geratu ziren. Besteak beste, horrexegatik utzi zion Donostiak gerra-plaza izateari, eta eraitsi zuten 1864an hiriko harresien zati handi bat. Hori dela eta, III. karlistaldia hasi zenean (1872-1876), hiriak karlisten erasoetatik babesteko gotorleku sistema Mendizorrotzeko gotorlekua XIII. mendekoa izan daiteke. Gotorleku militarra zen, harresiz inguratua. XIX. mendeko karlistaldietan karlisten esku egon zen 1876ra arte. finkorik ez zuenez, behin behineko gotorlekuak altxatu zituzten: batzuk, Igeldon. Kalbarioko dorrea, Igeldo gainean dagoen Kalbario mendiaren (279 m.) tontorrean eraiki zen, Hernandez gotorlekua eraiki aurretik eta haren osagarri gisa. Igeldoko lurraldea kontrolpean izateko asmoz eraiki zuten. Ulpiano Campioni lursailak kendu eta bertan eraiki zuten dorrea 1875ean. Gerra amaitu eta urte batzuetara, 1892ko abuztuan, itzuli zizkioten Campioni kendutako lurrak. Gaur egun ez dago gotorlekuaren arrastorik. Hernandez gotorlekua 1875ean eraiki zuten Gudamendin (260 m.). Gotorlekuaren oinarria pentagonala zen, lubaki batez inguratuta. 3.592 metro karratu Mendizorrotzeko gotorlekua. zituen, eta bi bateria: bata, Mendizorrotz mendira begira, eta bestea, Oria bailara aldera. 1876an gerra amaituta, gotorlekua karabineroen esku egon zen 35 urtez. Eraikin bakarra erabili zutenez, soilik haren mantenuaz arduratu ziren. Karabineroek 1914an utzi zuten gotorlekua, oso egoera kaskarrean. Gaur egun, gotorlekuaren arrasto batzuk geratzen diren arren, ondoen zainduta dagoen dorrea ez da ordukoa, 1939koa baizik. Dorrea ur-biltegi izateko eraiki zuten, Igeldoko herriguneari eta inguruari zerbitzua emateko asmoz. Lehen karlistaldian (1833-1840) La Farola izeneko gotorlekua eraiki zuten liberalek Txubillo mendian, Igeldotik gertu baina mugaz kanpo; baina karlisten eskuetan erori zen. Bigarren Karlistaldian (1846-1849), liberalek gogor eutsi zioten; eta hirugarrenean, lehen gerran altxatutakoaren egitura Hernandez gotorlekua. berdinarekin berreraiki zuten. Mendizorrotzeko gotorlekua (416 m.) izen bereko mendiaren tontorrean dago. Donostiako liberalek ez zuten gotorleku hau gerra karlistetan erabiltzerik izan, karlisten esku egon baitzen 1876ra arte. Gotorlekuaren jatorria XIII. mendekoa izan daitekeela uste da, Monte Agudo (Mendizorrotz) gazteluari buruzko erreferentziak kontuan hartuz gero. Gotorleku militarra zen, harresiz inguratua. Gaur egun babestuta dago, Espainiako Ondare Historikoaren legeari esker (16/1985). Donostiako Udalak ere babestua du, 3. mailako babesarekin. Zuhaitz-igela Afrika iparraldeko kostaldean eta Mediterraneo inguruan dago hedatuta batik bat. Iberiar penintsularen iparraldean ez dago igel mota horren arrastorik, Igeldo inguruan izan ezik. XIX. mendeaz geroztik, Igeldon ezaguna den igela Euskal Autonomia Erkidegoan desagertzeko arriskuan dagoen anfibio bakarra da. Hori dela eta, babestuta dago gaur egun. Galzorian dagoen igelaren habitak zaintzea ezinbestekoa da gure artean iraun dezan. Igel mota hori Usurbilen, Orion eta Igeldoko zenbait lekutan aurki daiteke. Putzu babestuen katalogoa Zuhaitz-igelen gordelekua. eginda dago; eta horren arabera, 16 putzu daude: Anoko Erreka, Arkumetegi, Arpita, Arrate, Artikula Handi, Egiluze, Egioleta, Errota Berri, Etume, Etxebeste, Goienetxe, Munotxabal, Errotaxo-Neinor, Orio, Pokopandegi eta Urteta. Katalogoan sartuta ez dauden arren, beste zazpi lekutan ere ikusi izan dira igel horiek: Txanka, Egiluze II, Iranguen, Saria, Sarikola urtegia, Berio eta Usurbilen. Igeldoko igelak, hegoaldeko zuhaitz-igelak, bost zentimetro inguruko luzera du. Berde kolorekoa da, eta azal dirdiratsua eta leuna du. Lau hankako behatzetan disko itsaskorrak ditu eta horietaz baliatzen da zuhaitzetara igotzeko. Aintzira, urtegi, putzu eta idoien inguruan hazten den Etumetxabaleko artelatza. Zuhaitz-igela. landaredian bizi da. Egunez, orduak ematen ditu landare altuetan eta zuhaitz eta zuhaixken adarretara igota, mugitu gabe, paisaia berde horretan kamuflaturik. Igeltxo honek duen kolorazio kriptikoari esker, ia ikusezina bihurtzen da, harraparien kalterako. Intsektujalea da, gauez oso aktiboa eta ehiztari trebea. Negua, ezkutaturik igarotzen du, lohia, orbela eta harrien artean; udaberrian, urmael eta zingiretara gerturatzen da, arra lehenbizi, eta kantari hasten da Artelatza gutxi dago hego Euskal Herrian. Ale bakarrenetakoa Etumetxabalen dago: 10 metrotik gora luze eta beste horrenbeste zabal. emeak erakartzeko. Lehia bizia sortzen da, eme gehiago baitira arrak baino. Ugalketa- garaia unerik zailena izaten da, igelaren kantuak harrapariak erakartzen ditu eta. Garai horretan beharrezkoa du hezeguneetako landaredia, oharkabean pasatzeko, hau da ihiak, lezkak, karizeak eta abar. Hiru hilabetera, igeltxo gazteak landareetara igotzen dira; eta udazkenean, den-denak beren neguko gordelekuetara abiatzen dira. Artelatza Zuhaitz mota gutxi dago gurean. Artelatza ugaria da Afrikako iparraldean eta Iberiar Penintsulako Mediterraneo eta Atlantiko aldean, Portugalen batik bat, baina oso gutxitan ikus daiteke hego Euskal Herrian. Ale bakanetako bat Etumetxabalen dago. Zuhaitz ikusgarria da benetan: 10 metro baino gehiago ditu luze eta beste horrenbeste zabal. Metro eta erdiko altuera hartzen duenean bi adarretan banatzen da. Donostiako Udalak babestutako eraikinak eta elementuak Donostiako udalak 2021ean katalogo bat berritu zuen, Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Bereziarena (PEPPUC izenez ezaguna). Donostiako udalaren plana Euskal Kultur Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legean oinarrituta eratu zuten. Katalogoan agertzen diren babestutako ondare-gaien artean 15 dira Igeldokoak. Gehienak baserriak, baina badira bestelakoak ere: eskola zaharra, eliza, bi gotorleku eta iturri bat. Katalogoan sei babes maila bereizten dira: A, B, C, D, E eta F. Hauek dira Igeldon babestuta dauden ondare-gaiak, babes mailaren arabera: A maila: Amezti Zahar eta Aristegieta baserriak eta Mendizorrotzeko gotorlekua eta Din-din Iturria. B maila: San Pedro eliza. C maila: Arkaitzaga, Baldazar, Barrenetxe, Benta Alegre, Durandegi eta Ekogor Handi baserriak, eta Hernandez gotorlekua. D maila: Elizondo, eskola eta Eulalia Enea. F maila: herriko iturria (Lizardikoa). Hegoaldeko zuhaitz-igela. Arrizuloko ermita. Kakaoa egiten zen harrisko ontzi horretan. Etumen dago. Arrizuloko karobia. Mota honetako harlauzak edo harri xabalak jartzen ziren belardietan ganaduentzako itxiturak egiteko. Harrobiak Iturriak Igelaren putzuak 1 Gorostidi 2 Txalin 3 Belabieta-Azpi 4 Buztinzuri 5 Haitzaundi 6 Mutegi 7 Juandegi 8 Ganbaretxe 9 Marabieta 10 Amezti 11 Aiztoki 12 Arburu 13 Amezti-Goikoa 14 Mendigain / Gudamendi 15 Kuartel-Azpi 16 Urdandegieta 17 Iñaerreketa 18 Agiti 19 Tximistarri 20 Buena Vista 21 Arrizulo 22 Biorreta 23 Borda - Erauntzeta 24 Amezti Behekoa 25 Arkaitzaga 26 Gorostidi 27 Iezgorri 28 Etume 29 Frontoia 30 Gaztaintxabaleta 31 Iturritxo 32 Juandegi (1) 33 Juandegi (2) 34 Iñarreketa 35 Iranguen 36 Mendizorrotz 37 Murgil 38 Lizardi 39 Marabieta 40 Mendi Mendia 41 Presalde 42 Zankardegi-Habana 43 Artikula Haundi 44 Egiluze I 45 Egiluze II 46 Etxebeste 47 Etume 48 Egioleta 49 Iranguen Elur Zuloa 50 Mendizorotz Karobiak 51 Perus 52 Arrizulo Gotorlekuak 53 Mendizorrotz 54 Fuerte Hernandez 55 Gudamendi 56 Gurutzea Oharra: Hemengo izenak hurrengo bi orrialdeetan dituzu kokatuta plano baten gainean. Irudiak eta zenbakiak kontuan hartu horretarako. Harrobiak Iturriak Igelaren putzuak Elur zuloa Karobiak Gotorlekuak Arriz 21 51 6 16 Perus 3 18 5 45 Iranguren 35 Belabieta Txiki 49 Egiluze 5 44 22 50 53 36 43 Lusarbe Handi Artikula Txiki Artikula Haundi Mugitza Gastaintxabaleta 30 9 24 19 Amezti Behekoa 10 11 20 Txosa Berri Zerutxo 12 Mendi Mendia 27 Gure Pakea 41 25 39 Amezti Garaikoa Benta Berri 13 Amezti Goikoa 55 40 Gudamendi Gambaretxe Borda Berri Txiki Mendigain Txiki 54 8 14 ulo 52 42 Juandegi 7 32 Iruin Erreroenea IGELDO 28 56 47 26 1 17 Kuartela 33 Obserbatorio 31 Iturritxo 15 34 Borda Durandegi 23 8 Erauntzeta Txiki Murgil 37 46 48 Tolaretxe Egioleta Txiki Bibliografia • Agirre Sorondo, Antxon. “Los canteros de Igueldo”. Revista Internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria = Revue internacionale des êtudes basques = International journal on Basque studies, RIEV , 1986, 31 lib., 2 zbk . 489-506 or. • Aisa Alberdi, Alex. “ Alga, urak dakarrena”. Irutxulo aldizkaria. 1996-10-11. 114 zk. • Aisa Alberdi, Alex. “Txapelokerren kondarrak enkantera”. Irutxulo Aldizkaria. 1996-10-17. 115 zk. • Aisa Alberdi, Alex. “ Fabian Loidi Peña”. Bidegileak bilduma . Eusko Jaur- laritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia., 2009 • Alvarez Enparantza, Jose Luis, Txillardegi. Antigua 1900. Donostia-San Sebastian: Argitalpen eta Publikazioen Gipuzkoar Erakundea = Sociedad Gui- puzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1993. • Ancora. Herritarren erakundea https//www.facebook.com/ancorasansebas- tian [Kontsultaren data 2023-04-26] • Arragayo Ugalde, Maria Jesus ; Olano Irurtia, Iñaki. “Hegoaldeko zuhaitz -igela kudeatzeko plana”. Ekos estudios medioambientales, 2015 https:// www.gipuzkoa.eus/documents/2945501/4293307/2015_Hyla+Meridionalis. pdf/82abb9b2-3767-df79-620b-ce17e45a659f [Kontsultaren data, 2023-04- 26] • Azurmendi, Mikel. En el requeté de Olite. Cordoba : Almuzara, 2016 • Caballero Paniagua, Sara ; Garcia del Ser, María Victoria ; Hernandéz del Caño, María Jose; Rodríguez Pérez, Ana Isabel. “ Elurraren negozioa: Onddoko elur zuloa Andoainen”. Andoain : Leyçaur, 2002. 9-44 or. • Donostiako Udal Artxiboa. “Registro de casas 1.862” Signatura H-00086-L. • Donostiako Udal Artxiboa. “Registro de la numeración de las casas urbanas y rurales de la ciudad de San Sebastián y su distrito en cumplimiento de la instruccion aprobada el 24 de febrero de 1860 Signatura H-00086-L • Donostiako Udal Artxiboa. “ Elevación de dos plantas en las escuelas de Igueldo y redistribución de las existentes por Ricardo Zubiarrain”. 1911. Sig- natura H-01906-06 • Donostiako Udal Artxiboa. “ Construcción de la casa almacén por la socie- dad agrícola”. 1914. Signatura H-00359-01 • Donostiako Udal Artxiboa. “ Construcción de la casa por Don Ulpiano Gu- rruchaga denominada Gurutzeta”. 1898. Signatura H-00359-07 • Donostiako Udal Artxiboa. “ Reforma y elevación de piso y torreón y cons- trucción de garaje adosado Elizondo en Barrio de Igueldo”. 1946. Signatura H-02489-17 -Donostiako Udal Artxiboa. “ES 20069 DUA AMSS H-00086-, “ Registro de la numeración de las casas urbanas y rurales de la ciudad de SS y su distrito en cumplimiento de la instrucción aprobada el 24 de febrero de 1860; ES DUA AMSS A-11 Fichero 1 Caserios Simona Ganzarain Aranburu, Josefa Etxe- beste Bengoetxea; Segunda Marticorena Olaizola; Juana Lopetegui Arzallus, Luisa Arzallus Lizaso, Josefa Olano Tolosa, Josefa Marticorena Iradi, Micaela Embil Beraza, Maria Iraola Arruti, Francisca Urruzmendi Goisoro. • Donostiako Udala. “Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezia”. 2021. https://www.donostia.eus/info/ciudadano/edificios.nsf/memoria_eus.pdf [konsultaren data 2023-04-26] • Donostiako Udala. Toponimia. https://www.donostia.eus/search/search/?q=- toponimia&q=toponimia [Kontsultaren data, 2023-04-26] • Egia, Gotzon. Donostiar haien garaia. Irún: Alberdania, 2002. -“Fallece Gorri, uno de los tres fundadores de la discoteca Ku”. Diario de Ibiza. 2014-08-24. https://www.diariodeibiza.es/ibiza/2014/08/24/fallece-go- rri-tres-fundadores-discoteca-30532560.html [Kontsultaren data, 2023-04-26] • “Igeldo cumple cumple 100 años” El obsevador Informativo del INM, Aza- roa-Abendua 2005 42.zbk.https://www.aemet.es/documentos/es/conocermas/ recursos_en_linea/elobservador/2005/eo-042-2005.pdf [Kontsultaren data, 2023-04-26] 42. zbk.https://www.aemet.es/documentos/es/conocermas/recursos_en_linea/ elobservador/2005/eo-042-2005.pdf [Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ Irizar, Joaquin de. Las casas vascas. Bilbao: Biblioteca Vascongada Villar, 1980. ◦ Euskal Herriko Hizkerak eta Ahotsak. https://ahotsak.eus/bilaketa/?bilatu- takoa=igeldo [Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ Guardia Civil. “Ayer y hoy de la Guardia Civil de Guipuzcoa 1844 – 2019”. 2019.https://polillasdesevilla.com/images/pdf/GC%20Guipuzcoa%20 175%20Aniversario.pdf [Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ Gudamendi hotela. https://www.hotelgudamendi.com/es/historia-hotel-gu- damendi.php [Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ Gurpegui Mikel. “Una escopeta, mejor que un autobus lleno de ingleses”. El Diario Vasco.es 2010-08-28. https://www.diariovasco.com/v/20100828/ san-sebastian/escopeta-mejor-autocar-lleno-20100828.html[Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ Igeldo eliz aldizkaria. 2003-07-20. 4 zk. ◦ Igeldoko Herri Kontseilua http://www.igeldo.eus [Kontsultaren data, 2023- 04-26] ◦ Izagirre, Koldo. Euskararen historia txikia Donostian 1800 - 1998. Zarautz Susa, 1998 ◦ Izagirre, Koldo. “Gorostian Gorosti, Donostian Donosti”. www.donostiaeus- karaz.eus ◦ Labayen, Francisco M. Emocionario guipuzcoano. Bilbao: Gran Enciclo- pedia Vasca, 1974. ◦ Larburu, Miguel. Juan Miguel Orcolaga y el Observatorio de Igueldo. Do- nostia- San Sebastian: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1998. ◦ Martinez de Morentin de Goñi, Luis. Igeldo, historia de la parroquia. San Sebastián: Centro Unesco de San Sebastián, 2003 ◦ Nomenclator de la provincia de Guipuzcoa 1864. Sancho el Sabio Funda- zioa. https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/41752 [Kontsul- taren data, 2023-04-26] ◦ Peñalva, Javier. “Febrero del 56 el mes de la glaciación”. El Diario Vasco. es 2006-02-17. https://www.diariovasco.com/pg060217/prensa/noticias/Al- Dia/200602/17/DVA-ALD-286.html [Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ Saez Garcia, Juan Antonio. “Las fortificaciones liberales en las proximidades de San Sebastián durante la última guerra carlista”. Boletin de Estudios Histó- ricos sobre San Sebastián. 2001. 35 zk. ◦ “ Se ha tomado la posición de Mendizorrotz, de gran importancia estratégica”. El Nervion: diario de la tarde, 1936-09-15 https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/ CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/64546/data/-1050710400000 [Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ “El restaurante Akelarre referente de la Nueva Cocina Vasca cumple 50 años de historia y éxito”. El economista.es 2020-08-01 https://www.eleco- nomista.es/status/noticias/10699089/07/20/El-restaurante-Akelarre-refe- rente-de-la-Nueva-Cocina-Vasca-cumple-50-anos-de-historia-y-exito.html [Kontsultaren data, 2023-04-26] ◦ Tellabide, Josu; Agirresarobe, Asier. 101 bazter Donostiako. Irun : Alberda- nia, 2007. ◦ Tellabide Azkolain, Josu. Usurbilgo baserriak eta baserritarrak. Usurbil: Noaua Kultur Elkartea, 2004. ◦ “Villa infanta Eulalia” https://infantaeulalia.wordpress.com/[Kontsultaren data, 2023-04-26] Argazkien jatorria • Gipuzkoako Artxibo Orokorra. Gipuzkoako Foru Aldundia. ◦ “Igeldo (San Sebastian). Antigua vista antes de la guerra” Egilea: Indalecio Ojanguren, 1937 Erref: AGG-GAO-OA04890. Argazkia 1. ◦ “Observatorio meteorológico de Igeldo”. Egilea: Indalecio Ojanguren. 1934, abuztua. Erref: AGG-GAO-OA04876. Argazkia 2. ◦ “Mendizorrotz camino de Igeldo a Orio”. Egilea: Ojanguren Indalecio. 1935. Erref: AGG-GAO-OA043803. Argazkia 3. • Herritarrek utzitako argazkiak. • Irutxulo aldizkaria • Kutxateka. Kutxa Fundazioa. ◦ “Fiestas en el barrio de Igeldo”. Egilea: Arturo Delgado. Erref: 39214188 Arturo Delgado Funtsa. Argazkia 1. ◦ “Oilasko jokoa” 1934. Egilea: Arturo Delgado. Erref: 30469235 Arturo Del- gado Funtsa. Argazkia 2. ◦ “Aizkolaris”. Egilea: Arturo Delgado. Erref: 20660161 Arturo Delgado Funtsa. Argazkia 3. ◦ “Prueba de pulso en un bar”. Egilea: Arturo Delgado. Erref: 24554336 Arturo Delgado Funtsa. Argazkia 4. ◦ “Prueba de aizkolaris”. Egilea: Arturo Delgado. Erref: 20753993 Arturo Delgado Funtsa. Argazkia 5. ◦ “Partido de pelota”. Egilea: Arturo Delgado. Erref: 31914697 Arturo Delga- do Funtsa. Argazkia 6. ◦ “Partido de pelota”. Egilea: Arturo Delgado. Erref: 97608295 Arturo Delgado Funtsa. Argazkia 7. ◦ “Recondo accidente”. Egilea: Martin Vicente. Erref: 38791437 Foto Car Funtsa. Argazkia 8. ◦ “Igeldo”. Egilea: Rogelio Gordon Garcia Robes ( 1860-1938). Erref: 95514000 Rafael Munoa Funtsa. Ataria. ◦ “La antigua cárcel de Ondarreta con el monte Igeldo al fondo” Egilea: Pas- cual Marín. Erref.: 14283086 Foto Marín Funtsa. Argazkia 9. ◦ “Danzas vascas”. 1946. Egilea: Martín Vicente. Erref: 20290870 Foto Car Funtsa. Argazkia 10. • Tellabide Azkolain, Josu. “Usurbilko baserriak eta baserritarrak 2004” . Monte Igeldo. [[Kategoria:Igeldo]] ah7zzacsdw3fkf25r21miasp3kffbj5