Wikibooks euwikibooks https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala MediaWiki 1.46.0-wmf.21 first-letter Media Berezi Eztabaida Lankide Lankide eztabaida Wikibooks Wikibooks eztabaida Fitxategi Fitxategi eztabaida MediaWiki MediaWiki eztabaida Txantiloi Txantiloi eztabaida Laguntza Laguntza eztabaida Kategoria Kategoria eztabaida TimedText TimedText talk Modulu Modulu eztabaida Event Event talk Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Bloke-kateak (Blockchain) 0 7249 42986 42901 2026-03-30T11:22:33Z ~2026-19387-91 2679 Ez da zirriborroa 42986 wikitext text/x-wiki [[Fitxategi:Blockchain.svg|thumb|Bloke-kateen eskema.]] '''Bloke-kateak''' ('''Blockchain''') teknologia [[:w:bitcoin|bitcoin]] dela-eta ezaguna da, baina oinarrizko teknologia bat da, haratago doa eta helburu eta erabilpen desberdinak ditu. Banatutako datu-base bat da, datu bat argitaratu ondoren hura ez aldatzeko diseinatutako bloke-kateek osatua. Hasierako ospea, dudarik gabe, bitcoin kripto-monetari<ref>{{Erreferentzia|izena=Arantxa|abizena=Manterola|izenburua=Bitcoin bat zure pentsamenduen truke|hizkuntza=eu|data=2017-05-31|url=https://www.sarean.eus/bitcoin-funtzionamendua/|aldizkaria=Sarean .eus|sartze-data=2026-03-08}}</ref> zor dio, baina datuen biltegiratze banatuari eta segurtasunari oinarri delako zabaldu da. Azpiegitura moduan duen ahalmena elektrizitatearen garraio-sarearekin erkatu da. Datu-base publiko erraldoi gisa ikus daiteke, [[:w:P2P|peer-to-peer]] (muturretik muturrera) eredu deszentralizatuan eta kriptografian oinarrituta. Formalki balio-trukerako protokolo gisa definitu da, horretarako dauden gaur egungo bideak gaindituz azkartasun, fidagarritasun eta prezio aldetik. Beste batzuk notaritza-sistema automatiko moduan irudikatzen dute. Ikuspuntu logikotik bloke-kateak hainbat geruzatan azter daitezke<ref>{{Erreferentzia|abizena=Huashan Chen, Marcus Pendleton, Laurent Njilla, Shouhuai XuAuthors Info & Claims|izenburua=A Survey on Ethereum Systems Security: Vulnerabilities, Attacks, and Defenses|argitaletxea=ACM Digital Library|hizkuntza=en|url=https://dl.acm.org/action/cookieAbsent|aldizkaria=ACM Computing Surveys (CSUR)|zenbakia=Volume 53, Issue 3|doi=10.1145/3391195|sartze-data=2026-03-08}}</ref>: * azpiegitura (hardwarea) * sarea (nodoen identifikazioa, informazioaren hedapena eta egiaztapena) * kontsentsua adostasunari begira (lanaren froga (''proof of work'') delako mekanismoa) * datuak (blokeak) * aplikazioa Wikimediatik hartutako irudiaren bidez modu grafikoan azal daiteke oinarrizko kontzeptua: kate nagusia (beltzez adierazita) lor daitekeen bloke-kate luzeena da (errepikatuak baztertuz), abiapuntua edo genesia berdez adierazitako blokea izanik. Txanponaren kasuan kate nagusiak sal-erosketen sekuentzia identifikatuko luke. Tamalez ez da samurra teknologia honen funtsa labur kontatzea, baina bere oinarrizko ezaugarriak ulertzea funtsezkoa da dituen aukeren garrantzia ulertu ahal izateko. Ezaugarri garrantzitsu hauek azpimarratu daitezke: * ''Banaketa globala eta deszentralizazioa'': informazioa Interneten zehar banatuta dago, eta ez dago puntu zentralizaturik. Datuak jatorrizko informazioari lotuta geratzen dira gako publiko baten bitartez ([[:w:zifratze asimetriko|zifratze asimetrikoan]] oinarrituta). Informazioa tokenetan banatuta dago eta token bakoitzari denbora-zigilu bat esleitzen zaio. Informazioa erreplikatuta dago hainbat nodotan. Nodo bakoitzari ''meatzari'' (miner) deitzen zaio eta haien ardura da informazioaren kopia edukitzea eta transakzioak egiaztatzea, beti ere aginte zentralizaturik gabe. Transakzio bat dagoen bakoitzean nodoak eskaera zabaldu egiten du hedapen (broadcast) bidez eta kate nagusia lortzen da nodoan. Era berean, sistema banatua ondo funtziona dezan nodoek besteen eskaerak erantzuten dituzte. * ''Irekitasuna'': edozeinek atzitu dezake informazioa edozein tokitatik baina modu zifratuan, aipatutako gako publikoaren bidez. Gako pribatua duenak bakarrik kontsultatu dezake edukia. Segurtasun aldetik ahuleziak murrizten ditu honek, ez baitago zerbitzarietan-edo sartzeko egiaztatzeko aparteko sistemarik. Honekin kontrajarriak diruditen bi helburu lortzen dira: notaritza eta parte hartzaileen anonimotasuna mantentzea. Sistema erabat deszentralizatua izateak, aginte-autoritaterik ez izateak alegia, kostu energetiko handia du, eta horren ondorioz 2022an [[:w:Ethereum|Ethereumek]] erabaki zuen kontsentsua lortzeko bidea, lanaren frogaren ordez parte-hartzearen froga mekanismoa ezarriz. == Aplikazioak == Esan bezala, kripto-moneta kudeatzeko sistema moduan egin da ezaguna teknologia hau, eta momentu honetan banketxeak, aseguru-enpresa eta aholkularitza-enpresa multinazionalak dira teknologia honetan interesatuenak. Baina beste aukerak ere lantzen ari dira. Adibidez, Errusian hauteskunde-bozketetan aplikatzeko eta, nazioarteko elkarlan batean, musikaren egile-eskubideak kudeatzeko sistema bat aztertzen ari dira. Osasun-erregistroak elkarbanatzeko eredu gisa ere proposatu da. Arlo horretan ere, duela gutxi, adimen artifizialean ari den doc.ai guneak bloke-kateen teknologia barneratzen duen plataforma bat jarri du martxan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Doc.ai launches blockchain-based conversational AI platform for health consumers|hizkuntza=en|url=https://www.zdnet.com/article/doc-ai/|aldizkaria=ZDNET|sartze-data=2026-03-09}}</ref> Osasun inguruko informazioa partekatzea eta aholkuak jasotzea da funtsean plataformaren helburua. Ikerkuntza aldetik, izen handiko unibertsitatek bultzatuta, aldizkari zientifiko ireki bat sortu da teknologia honi begira, Ledger izenekoa.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ledger|url=https://ledgerjournal.org/ojs/index.php/ledger|aldizkaria=ledgerjournal.org|sartze-data=2026-03-08}}</ref> == Testu ebakia == Bloke-kateen teknologiak aldaketa handiak ekarri ditu informatikaren munduan eta, ''bitcoin'' monetaren eta antzekoen arrakasta dela-eta, baita gizartean ere. === NFT eta arte mundua === Kriptomonetak bezala bloke-katetan oinarritzen da NFT teknologia <ref>{{Erreferentzia|izena=Iñaki|abizena=Alegria|izenburua=NFT ulertu nahian|hizkuntza=eu|data=2022-02-10|url=https://www.sarean.eus/nft-ulertu-nahian/|aldizkaria=Sarean .eus|sartze-data=2026-03-09}}</ref> (''Non Fungible Token'' edo Elementu/token ez-suntsigarriak). Formalki balio-trukerako protokolo gisa definitu zen, eta aktibo digitalak kudeatzeko notaritza-sistema automatiko gisa ikus daiteke. Token edo elementuaren jatorria zein den eta jabegoa norena den modu fidagarrian ziurtatzeko gauza da teknologia hau, mugarik gabeko epean gainera. Digitalki sortutako arte-lanak bakar bihur daitezke teknologia horrekin, jatorria identifikatzeko ahalmena hor dagoelako. Eta hortik salmentara eta espekulaziora urratsa gertatu zen, fabrikatutako eskasiaren eraginez. Arte-munduan oihartzun handia izan zuen, eta hortik ideia beste eremutara eraman izan da: liburuak, idazlanak, musika etab. Kirol munduan ere NFTn oinarritutako transakzio komertzialak ohikoak bihurtu zen, [[:w:NBA|NBAn]] hasita [[:w:Real Sociedad|Erreala]] futbol talderaino. 2021-2022 urteetako suaren ondoren porrota etorri zen. Burbuila ekonomikoa sortu zen horren inguruan, eta merkatu horretara irten ziren aktibo digitalen % 95ak gaur egun ez du baliorik.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=NFT’s were supposed to be the next thing. They were gone quicker than a meme|hizkuntza=en|data=2026-01-03|url=https://www.the-independent.com/tech/nfts-crypto-currency-what-happened-b2886632.html|aldizkaria=The Independent|sartze-data=2026-03-08}}</ref> === Bitcoin-a inbertsioen munduan === Bloke-kateetan oinarritutako bitcoin kripto-txanponak historia laburra baina bizi-bizia da. Adituak ez dira ados jartzen ea burbuila bat den ala ez. Aditu batzuek, Joseph Stiglitz, James Heckman and Paul Krugman nobel saridunek besteak beste, burbuila dela uste dute<ref>{{Erreferentzia|izena=Theron|abizena=Mohamed|izenburua=Nobel economist Paul Krugman slams crypto as mostly useless, after saying it's hugely overpriced and helps criminals|hizkuntza=en-US|url=https://markets.businessinsider.com/news/currencies/paul-krugman-crypto-bitcoin-price-bubble-crime-cbdc-desantis-banks-2023-5|aldizkaria=Markets Insider|sartze-data=2026-03-08}}</ref>. Baina beste aditu batzuek beste iritzi bat dute, orokorrean merkatu beltzarekin eta espekulazioarekin lotzen badute ere. AEBko Erreserba Federaleko Jerome Powellek urrearen lehiakidetzat jo du. <ref>Julian Mark and Lisa Bonos [https://www.washingtonpost.com/business/2024/12/04/bitcoin-price-100k-crypto-trump/ Bitcoin breaks $100,000 barrier amid post-election cryptocurrency surge] The Whasington Post (2024-12.04)</ref> [[Fitxategi:Bitcoin-Gold.png|thumb|500x500px|''Bitcoin''aren eta urrearen balioen bilakaera]] Iritziak iritzi, esan behar da ''bitcoin''-aren balioa jasotzen dituen grafikoak errusiar mendiaren forma duela. Balioaren gorabeherak eta urrearen balioarekiko aldea ikus daitezke aldameneko grafikoan. ===Iruzurrak eta gazteenganako eragina=== ''Bitcoin'' eta beste kripto-moneta batzuen inguruan zalantzak badaude ere, arlo horretan iruzurrak ez ohikoak dira. Asko dira egiaztatu diren iruzurrak eta denak azaltzeak luze joko lukeenez bi hauek aipatzeak merezi du: * '''Sam Bankman-Fried-en FTX'''. Berrian azaldu zenez "FTX kriptodiruen artekaritzaren sortzaileari 25 urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2022an, bezeroei 1.700 milioi dolarreko iruzurra egiteagatik."<ref>{{Erreferentzia|izena=Irune|abizena=Lasa|izenburua=Trumpen prezioa, bitcoinetan|hizkuntza=eu|data=2024-08-11|url=https://www.berria.eus/ekonomia/trumpen-prezioa-bitcoinetan_2129146_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-03-08}}</ref> * '''Argentinako $Libra'''. 2025eko otsailaren 14an Argentinan $Libra kripto-moneta jaurti zen eta Milei presidenteak sare sozialen bitartez goraipatu zuen. Ordu batzuen epean haren balioa % 1.300an igo zen, eta handik gutxira porrot egin zuen. 40.000 inbertsorek galdu zuten inbertitutako guztia.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El escándalo de Javier Milei con $LIBRA: qué es el "rug pulling" y qué recomiendan los expertos para evitar este tipo de estafas con criptomonedas|hizkuntza=es|data=2025-02-20|url=https://www.bbc.com/mundo/articles/cj3n5gjd2dxo|aldizkaria=BBC News Mundo|sartze-data=2026-03-08}}</ref> Horren aurrean beste segurtasun bat eskaintzen duen '''kriptodiru egonkorra'''goaren eskaintza zabaltzen ari da.<ref>{{Erreferentzia|izena=Irune|abizena=Lasa|izenburua=Kriptodiru egonkorra, tokia irabazten|hizkuntza=eu|data=2025-03-30|url=https://www.berria.eus/ekonomia/stablecoinak-tokia-irabazten_2139425_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-03-08}}</ref> Baina iruzur zehatzez gain, badago gazteengan arazo bereziak sortu dituen fenomeno berri bat: '''kriptosektak''', kriptodiruaren inguruan eta dirua irabazteko aitzakiapean, iruzurraz gain mendekotasuna sortzen duten taldeak. Sekta terminoa aplikatzea batzuentzat eztabaidagarria den arren, halakoen hainbat ezaugarri dituzte: gazteengana eta inbertsioetan esperientziarik ez dutenengana zuzentzen dira, presio psikologikoa erabiltzen dute eta behin harrapatuz gero isolatzen dituzte (askotan ikasketak edo lanak utzaraziz). Ikasteko akademia moduan mozorrotu ohi dira, eta eredu piramidala erabili ohi dute partaide gehiago lortzeko. ''IM academy''ren kasua ezaguna da.<ref>{{Erreferentzia|izena=José Manuel Abad|abizena=Liñán|izenburua=Juicio contra la ‘criptosecta’ que captó a menores con la promesa de hacerlos ricos en bolsa|hizkuntza=es|data=2025-03-27|url=https://elpais.com/espana/2025-03-27/juicio-contra-la-trama-que-capto-a-menores-de-edad-con-la-promesa-de-hacerlos-ricos-en-bolsa.html|aldizkaria=El País|sartze-data=2026-03-08}}</ref> == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} ehnsdg5a6rt7yw04fr06sbw2qhuho8r Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Ofimatika: testu-prozesadorea eta kalkulu-orria 0 7254 42984 42966 2026-03-30T11:21:12Z ~2026-19387-91 2679 Ez da zirriborroa 42984 wikitext text/x-wiki '''Ofimatika''' bulegoetan burutu ohi diren zereginak automatizatzeko, hobetzeko eta optimizatzeko teknika, aplikazio eta gailuen multzoa da. Izena akronimoa da, “''offi-''” (latinezko “officina” (bulego) eta “''-matika''” (‘informatika’ hitzetik hartutakoa) hitz-zatiez osatua. '''Bulegotika''' izena ere erabiltzen da, Hasiera batean idazki digitaletan soilik zentratzen bazen ere, egun bulego baten lan osoa barneratzen du: idazkiak, aurkezpenak, kalkuluak, antolaketa, komunikazioa... ''[[w:Microsoft Office|Microsoft Office]]'' eta ''[[w:LibreOffice|LibreOffice]]'' [[w:Software libre|libre]] eta [[w:Kode ireki|irekia]] dira pakete ezagunenak. Egun erabilpen zabalekoak izan arren [[w:Hodei konputazio|Hodei-konputazioaren]] etorrerarekin pakete hauek gero eta gutxiago instalatzen dira erabiltzaileen ordenagailuetan. [[Fitxategi:Libreoffice icon mix.png|thumb|''Libreoffice'' ofimatika paketeko osagaien ikonoak.]] Beste osagai batzuk badituzte ere (aurkezpenak, irudiak sortzea...) historiari eta erabilpenari begira oinarrizko bi aplikazio garrantzitsu azpimarratu behar dira: testu-prozesadorea eta kalkulu-orria. == Testu-prozesadorea == Testu-prozesadorea testuan oinarritutako dokumentuak lantzeko erabiltzen den programa informatiko bat da. Ohiko idazketarekin alderatuz formatu digitalean gordetzen denez testuak berreskuratu eta berredita daitezke.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Testu-prozesadore|hizkuntza=eu-none|data=2009-09-17|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/testu-prozesadore|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2026-03-21}}</ref> Horrez gain, dokumentuak partekatu, inprimatu eta zuzendu daitezke. Idazketan laguntzeko funtzio berri asko joan dira integratzen urtetan zehar: ebaki/itsatsi funtzioa, bilaketa, zuzenketa ortografikoa, silaba-banaketa, formatu-trukea, irudien integrazioa, aldaketen kontrola... Lehen konputagailuetan erabiltzen ziren testu-editore sinpleak baino dezente ahaltsuagoak dira [[w:interfaze grafikoa|interfaze grafikoa]] [[w:Ordenagailu pertsonal|PCetara]] iritsi ziren garaian hedatu zirelako, eta horrek tekleatu ahala testua nola geratuko den ikusteko aukera eman zuen, ([[w:WYSIWYG|WYSIWYG]] ''What You See Is What You Get'' / "ikusten duzun hori lortuko duzu"). Historiari begira 1983 urtea aipatzen da abiapuntutzat, urte horretan Microsoft Word sortu zelako. Hurrengo urtean sortu zen ''McWrite'' Apple ordenagailuetarako, urte askotan zehar erreferentzia garrantzitsua izan zena. Baina hauek baino lehen baziren beste bi nahiko arrakastatsuak izan zirenak: ''WordStar'' (1978) eta ''WordPerfect'' (1979). Hasierako garai haietan programa zein datuak disketetan egon ohi ziren. Bilakaera handia izan dute hurrengo bertsioetan, baina programa haien funtsa mantentzen da. == Kalkulu-orria == [[Fitxategi:OnlyOffice spreadsheet editor.png|thumb|500x500px|''OnlyOffice'' kalkulu-orriko editorea]] '''Kalkulu-orria''' zenbakizko datuekin kalkuluak egiteko editore berezia da. Aurrekontuak, fakturak, grafikoak... egiteko prestaturiko ofimatikako programa da. Ezaguna denez, Kalkulu-orrietan errenkada eta zutabe ugariz osatutako matrizea da oinarria, non, zutabe eta errenkada bakoitzaren arteko intersekzioari gelaxka deitzen baitzaio. Gelaxken edukiera hiru motatakoa izan daiteke: balio konstanteak, erabiltzaileak eman beharreko datuak edo programak egindako kalkuluen emaitzak, formula izeneko funtzioen bitartez.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kalkulu-orri|hizkuntza=eu-none|data=2009-09-17|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/kalkulu-orri|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2026-03-21}}</ref> Historiari begira, konputagailu handietan 1969 LANPAR programa bazebilen arren, ''VisiCalc'' (1979) izan zen minikonputagailuetara iritsi zen lehena. Gero etorri ziren hedapen zabala izango zituzten ''Lotus 1-2-3'' (1983) eta ''Microsoft Excel'' (1985). Kalkulu-orriak oso tresna malguak eta eraginkorrak dira, eta horrexegatik oso arrakastatsuak izan dira; baina mugak ditu datuen babesari, partekatzeari eta kontrolari begira. Erabilpen korporatibo eta konplexuei begira [[w:Datu-baseak kudeatzeko sistema|datu-baseak]] egokiagoak dira. CSV (''comma-separated values'') [[w:Formatu ireki|formatu irekia]] erabiltzen da kalkulu-orrien arteko datu-trukerako, baita datu-baseetako esportazio/inportaziorako. Horrexegatik askotan datu-baseetatik esportatutako datuak kalkulu-orrietan bistaratu eta manipulatu egin ohi dira. == Testu ebakia: Xuxen == '''Xuxen''' euskaraz idatzitako testuak zuzentzen dituen aplikazio informatikoa da eta ofimatika paketetan integratzeko diseinatuta. EHUko Informatika Fakultateko [[w:Ixa taldea|Ixa Taldeak]] 1994an sortutako aplikazio hau. Arrakasta handia izan duen tresna da, eta beste aplikazio askotan integratu da urtetan zehar. Microsoftek berak lizentziatu zuen hainbat urtetan bere Office ''suite''rako. === Historia === Lehen edizioa, 1994ko irailean plazaratu zuten Ixa taldearen, [[w:UZEI|UZEIren]] eta [[w:Hizkia|Hizkia]] enpresaren artean, bi [[w:diskete|diskete]] eta eskuliburua zituen kutxa batean. Hasieran, aplikazioa erabili ahal izateko deskargatu eta instalatu egin behar zen programa. Bi sistema eragiletarako (''Microsoft Windows'' eta ''MacOS'') eta bi testu-editoretarako (''MS Word'' eta ''WordPerfect'') balio zuen; baina offline moduan lan egin behar zen: aurrena dokumentua prestatu, eta gero egiaztatu eta zuzendu. <gallery mode="packed" caption="Lehen bertsioa (1994, disketea)"> Fitxategi:Xuxen, lehen edizioa.jpg Fitxategi:Xuxen 1. edizioa, disketeak.jpg </gallery> Lehen bertsioa argitaratu zenean 65.000 sarrera (~hitz) zeuden EDBLn, baina geroago zenbaki hori zabaldu zen UZEIren EEBS corpusa (''Egungo Euskararen Bilketa Sistematikoa'') hedatzen joan zen heinean, eta geroago Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuarekin ere. 1999an plazaratu zen bigarren bertsioak aukera berriak ekarri zituen: Euskaltzaindiak 1999ko maiatzean onartutako lexiko eta arau berriak integratu zituen. Bestalde euskalkietako zenbait hitz ezagutu eta beren ordezko estandarra proposatzen zuen. 2001ean [[w:Disko trinko (CD)|CD-ROM]] batean Euskaldunon Egunkariaren bidez banatu zen hirugarren bertsioa baliagarria izan zen ''Word'', ''Acces'', ''Powerpoint'', ''Front Page'' eta ''Outlook'' programekin. <gallery mode="packed" caption="2001eko bertsioa (CD-ROM)"> Fitxategi:Xuxen 2001 15 43 29 468000.jpeg Fitxategi:Xuxen 2001.jpeg </gallery> 2006ko ''Xuxen IV'' bertsioa kualitatiboki oso berria izan zen: software librea zen eta software libreko hainbat programarekin erabili ahal zen, lehenengo aldiz. 2004an sortu zen ''hunspell'' programak flexio handiko hizkuntzei ate berri bat zabaldu zien software librearen munduan, eta OpenOffice proiektuan ere onartua izan zen bere 2.0.2 bertsiotik aurrera. 2015etik bosgarren bertsioa dago eskuragarri, Elhuyarrek merkaturatuta Informatika Fakultateko Ixa taldearen lizentziarekin. Hainbat testu-editoretan eta bestelako programetan (''MS Office'', ''LibreOffice'', ''Mozillako Firefox'' eta ''Thunderbird''...), sarean zuzenean erabiltzeko aukera ere badago. Urteak etorri urteak joan, Xuxen osatuz eta eguneratuz joan da hizkuntzaren aldetik, eta zuzentzaile ortografiko berriak sortu dira euskararako: ''Hobelex'' (UZEIk plazaratua eta ezagutza berean oinarritua) edo multinazionalek gaur egun, zorionez, eskaintzen dituztenak (Microsoften zuzentzailea dagoeneko ez da Xuxen, eta ''Google Drive'' zerbitzuak ere berea du). === Zuzentzaile ortografikoa eta euskararen normalizazioa === Zuzentzaile ortografikoaren aplikazio informatikoa giltzarria izan da euskararen normalizazio-bidean. Euskara batua finkatu ahal izateko berebiziko tresna izan da 1994az gero. [[w:Euskaltzaindia|Euskaltzaindiaren]] etenik gabe urteetan zehar plazaratu dituen hiztegi-arauak eta gomendioak kaleratu eta gutxira modu errazean erabiliak izan zitezen.<ref name=":9">{{Erreferentzia|izena=Itziar|abizena=Aduriz|izenburua=Euskara (batua) ingurune digitalean: bidean ikasixa eta etorkizuneko erronkak|argitaletxea=Euskaltzaindia|orrialdeak=455–470|abizena2=Alegría Loinaz|abizena3=Artola Zubillaga|abizena4=Sarasola|izena2=Iñaki|izena3=Xabier|izena4=Kepa|data=2021|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=8716798|aldizkaria=Arantzazutik mundu zabalera: euskararen normatibizazioa, 1968-2018 = la normativización del euskera, 1968-2018 = la standarisation de la langue basque, 1968-2018 = Basque language's standardization, 1968-2018, 2021, ISBN 978-84-9192-213-1, págs. 455-470|isbn=978-84-9192-213-1|sartze-data=2023-08-24}}</ref> Gainera, euskarak duen konplexutasun/aberastasun morfologikoa dela eta, hitz bat ondo dagoen ala ez erabakitzeko ezin zen, beste hizkuntza batzuetarako egiten zen bezala, hitz-zerrenda batean oinarritu; lema batetik abiatuta sor daitezkeen zilegi diren formak asko direnez, zerrenda izugarria izango bailitzateke. Hori dela eta, egindako hurbilpena teknologia aldetik oso berritzailea izan zen, zuzentzaile gehien-gehienak hitzetan oinarritzen baitziren, eta ez morfologian. Analisirik ez zuen edozein hitz susmagarritzat jotzen zuen, eta, ondorioz, azpimarratu egiten zuen. Xuxenen atzean dagoen datu-basean jasotako sarrerak (lemak nagusiki, baina aurrizkiak, atzizkiak, partikulak eta bestelako egitura linguistikoak ere) 65.000 ziren hasieran eta 125.000 bat dira bosgarren bertsioan. == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} 9lxbw9bhiv0g6vi4431u3xtp2kv183g Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/TCP/IP (Internet) 0 7256 42985 42975 2026-03-30T11:21:44Z ~2026-19387-91 2679 Ez da zirriborroa 42985 wikitext text/x-wiki '''TCP/IP eredua''' edo [[w:Internet|Interneteko]] protokolo multzoa, Interneteko [[w:Konputagailu-sare|konputagailu-sareen]] komunikazioa ahalbidetzen duen protokolo multzoa da. Laburpen moduan '''TCP/IP''' protokolo multzoa ere deitzen zaio, giltzarria diren protokolo biei aipamena eginez. [[Transmission Control Protocol|TCP]] (Transfer Control Protocol) eta [[IP helbide|IP]] (Internet Protocol) protokoloak aitzindarien artean egon ziren eta erabilienak dira gaur egun.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jose M.|abizena=Rivadeneyra Sicilia|urtea=2008|izenburua=TCP/IP Sareak (3. argitaraldia)|argitaletxea=[[UEU]]|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=978-84-8438-235-5|hizkuntza=eu|url=https://https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/tcpip-sareak-3-argitaraldia|sartze-data=2018-02-27}}</ref> TCP/IP protokoloaren oinarrizko ezaugarriak: :* Pakete-konmutazioa erabiltzen du :* [[w:Datagrama|Datagramak]] izeneko paketeak erabiltzen ditu :* Sareko edozein puntutik makina biren arteko konexio fidagarria ahalbidetzen du :* Maila baxuko protokoloetan sostengatzen da ([[w:Ethernet|Ethernet]], [[w:Token Ring|Token Ring]]) :* Arkitektura desberdineko eta [[w:sistema eragile|sistema eragile]] desberdineko sareak elkar konektatzeko ahalmena dauka == Historia == 1969an, AEBko ARPA (''Advanced Research Projects Agency'') agentziak agindu bat jaso zuen: bere azpiegituraren zati bat apurtuta ere (eraso nuklear baten ondorioz...), martxan jarraituko lukeen sare bat sortzeko; konektaturik jarraitzen zuten ordenagailuek bide fisiko bat baleukate, elkarrekin komunikatzen jarraitu beharko lukete. Poliki-poliki, proiektuan parte hartzen zuten enpresa eta unibertsitateek [[w:ARPANET|ARPANET]] izeneko sare berria sortzen hasi ziren. ARPANET hazten joan zen eta zenbait esperimentu egin ziren datuak transmititzeko beste elementu batzuk erabiltzeko: adibidez, irrati eta satelite bidez. Eremu horietan zeuzkaten protokoloek arazoak sortu zituzten eta beste protokolo multzo bat (beste protokolo-pila bat) eta arkitektura bat diseinatu ziren. Multzo berri horri TCP/IP izena eman zitzaion protokolo pila hartako bi protokolo garrantzitsuenen izena erabiliz. ARPANet are bizkorrago joan zen hazten eta, are gehiago AEBko Nazioko Zientzia Sarearekin ([[w:NSFNet|NSFNet]]) bat egitean. Poliki-poliki gaur egun ezaguna egiten zaigun [[w:Internet|Internet]] izena hartzen joan zen. Ideia 1969tik bazetorren ere, 1983 urtea jotzen da Interneteko jaiotzaren urtetzat, urte horretan ARPANETek estandartzat hartu baitzuen. == TCP/IP mailak == TCP/IP ereduan bost maila (geruza) daude: maila fisikoa, datu-lotura maila, sarearte-maila, garraio-maila eta aplikazio-maila. Hauek dira mailak eta dagozkien [[w:Sare protokolo|sare-protokoloak]]: {| cellspacing="1" cellpadding="5" |5 | style="border:1px solid black;" |'''Aplikazio-maila''' |Komunikaziorako azpi-egituretako sarbidea. Aplikazio estandarrak ([[w:Fitxategien Transferentziarako Protokoloa|ftp]], [[w:Posta elektroniko|e-mail]],...). [[w:HTTP|HTTP]], [[w:Fitxategien Transferentziarako Protokoloa|FTP]], [[w:Domain Name System|DNS]] |- |4 | style="border:1px solid black;" |'''Garraio-maila''' |Prozesuen arteko komunikazioa. [[w:Transmission Control Protocol|TCP]], [[w:User Datagram Protocol|UDP]], [[w:RTP|RTP]], [[w:Stream Control Transmission Protocol|SCTP]] |- |3 | style="border:1px solid black;" |'''Sare-arte maila''' |Sistema heterogeneoen komunikazioa. [[w:IP helbide|IP]] |- style="border:1px solid black;" |2 | style="border:1px solid black;" |'''Datu-lotura maila''' |Sare homogeneo bateko makina bi konektatzeaz arduratzen da: [[w:Ethernet|Ethernet]], [[w:Token Ring|Token Ring]]... |- |1 | style="border:1px solid black;" |'''Maila fisikoa''' |[[w:Transmisio-bideak|Transmisio-bideak]] eta [[w:kodeketa|kodeketa]] teknikak, [[w:T1|T1]], [[w:E1|E1]] |} [[w:Sistema eragile|Sistema eragileek]] bigarren, hirugarren eta laugarren mailak izan ohi dituzte integratuta. [[w:Bideratzaile|Bideragailuek]] hirugarren mailan lan egiten dute eta IP helbide bat baino gehiago izan ohi dute trafikoa modu egokian bideratu ahal izateko. [[Fitxategi:Data_Flow_of_the_Internet_Protocol_Suite.PNG|thumb|500x500px|Datu-fluxua Internet protokoloen bitartez]] == Pakete-kommutazioa == Sare heterogeneo eta ez-fidagarri batetik doan trafikoa ondo eta arin bideratzea da Interneteko funtsa den IP protokoloaren helburu nagusia. Helburu hori lortzeko pakete-kommutazioan dago oinarrituta eta konexiorik gabe egiten du lan. Garaian ohikoak ziren ahots-komunikazioetan eta teleprozesu-sistemetan [[w:Zirkuituen kommutazio|zirkuitu-kommutazioa]] erabiltzen zen, eta horren ondorioz bi punturen arteko komunikazioak bide osoko lerroak monopolizatzen zituen konexioa irekita zegoen bitartean. Pakete-kommutazioan ez da konexio egonkor bat ezarri behar igorlearen eta hartzailearen artean. Horrekin komunikazio-lerroen erabilera optimizatzen da, eta horien hutsegiteei aurre egiten zaie mezuak bide desberdinetatik joan baitaitezke.<ref>{{Erreferentzia|izena=Roberto|abizena=Cortiñas Rodriguez|urtea=2008|izenburua=Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu)|argitaletxea=[[w:UEU|UEU]]|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=978-84-8438-178-5|hizkuntza=|abizena2=Alegria Loinaz|izena2=Iñaki|data=2008-12-30|url=https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/linux-sistemaren-eta-sarearen-administrazioa-2-argitaraldia-debian-eta-ubuntu|sartze-data=2018-02-27}}</ref> Komunikazioa arinagoa da, maila honetan ez baita ziurtatzen mezuak akatsik gabe eta osorik iristen diren ala ez. Egiaztapen horiek beheko protokoloaren eta TCP protokoloaren ardura izango dira. IP protokoloaren inplementazio garrantzitsuena bideragailuetan gauzatzen bada ere, konputagailuak ere gai izan behar dira mezu-zatiak diren IP paketeak ezagutzeko, ordenatzeko edota sortzeko. Lan horretarako funtsezkoak dira IP helbideak, pakete bakoitzaren hasieran IP helbide bat joango da-eta. == OSI versus TCP/IP == [[Fitxategi:OSI Application Layer eu.svg|thumb|500x500px|OSI eta TCP/IP geruzak]]'''OSI eredua''' (''Open System Interconection'') sare-protokoloen diseinua deskribatzen duen eredua da, zazpi geruzatan banatuta dagoena. Ereduari jarraituz protokolo ezberdinak sortu ziren, X.25 esaterako. Garrantzi handia izan du, batez ere kontzeptuak argitu eta geruzak ondo definitzeagatik eta komunikazio-protokoloen egiturak eta funtzioak ondo ulertzeko tresna gisa. Irakaskuntzarako funtsezko tresna izan da urtetan, eta sareko teknikari askok barneratu dute. Hala ere, TCP/IP protokoloan oinarritutako Internetek hartu duen nagusitasuna dela-eta, OSI erreferentzia eredua unibertsitateko irakaskuntzan bakarrik du indarra gaur egun. Mailei edo geruzei begira, TCP/IP ereduarekin alderatuta, alde handiena goiko partean dago (ikus irudia): OSIn hiru maila agertzen dira TCP/IPko aplikazio mailarekin lehian. Horrela definitzen dira OSIko hiru maila horiek: * Aplikazio maila: Erabiltzailearengandik gertuen dagoen geruza da. Aplikazioari sarbidea eskaintzen dion geruza da. * Aurkezpen maila: Datuak modu ulergarrian iristeaz arduratzen da. * Saio maila: Konputagailuen arteko komunikazioa bermatzeko geruza. OSI akademikoagoa, koherenteagoa, modularragoa eta protokolo jakin batek gutxiago baldintzatutako eredua da. Horregatik edozein sare mota esplikatzerakoan erreferentzia eredu bezala hartzen da. Baina TCP/IP ereduaren arrakastak eta urtetan izan zuen fama txarrak (burokrazia, atzerapenak...) bazterrean utzi dute. == Testu ebakia: Bill Gatesen aurreikuspen okerrak Interneti buruz == Interneteko lehen garaietan ez zegoen oso argi zein izango zen Interneten hedapena, ahalmena eta etekina negozioei begira. [[w:Bill Gates|Bill Gatesen]] garaiko adierazpenak ditugu horren froga. 1995ean, "''The Road Ahead''" bere liburuan Gatesek zioen Interneteko teknologia ez zela nahiko ahaltsu eta erakargarri kontsumitzaileak bertara hurbilarazteko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Sharon|abizena=Reier|izenburua=Skeptics Cite Overload Of Useless Information : Internet Arrives At a Crossroads|hizkuntza=en-US|abizena2=Tribune|izena2=International Herald|data=1997-03-14|url=https://www.nytimes.com/1997/03/14/news/skeptics-cite-overload-of-useless-information-internet-arrives-at-a.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2026-03-22}}</ref> Baina urte horretan gertatutako erabiltzaileen igoera izugarriak eraman zuen iritziz aldatzera eta liburua errebisatzera. Edizio berri bat egin zuen berehala, Interneti buruz kapitulu bat gehituta. Enpresan ere aldaketak egin zituen eta hainbat berrikuntza egin zituen Interneti eta webari begira. Orokorrean Microsoft ez zen oso azkar ibili Interneteko hasierako urteetan, eta seguruena aukera asko utzi zituen ihes egiten. Adibidez, TCP/IP, Unix BSDn 1983rako martxan egon arren, Windowsen 1993 arte ez zen inplementatu. Aipatutako artikulu horretan ere, 1997 urtean idatzita, islatzen da nola Gates ez zen izan Interneten aurrean eszeptiko agertu zen bakarra. Hainbat iritzi ezkor agertzen dira bertan, eta artikuluaren amaiera honela dio: "''Posta elektronikoaren azpikultura kultura nagusi izatera iritsiko al da? Une honetan epaia ez dago argi.''" Teknologiari begirako hanka sartzeak asko izan dira historian zehar. Informatikarekin lotutako IBMko zuzendari Thomas Watsonena jotzen da lehentzat, 1948an esan omen zuelako munduan bost bat konputagailuetarako baino ez zegoela merkaturik. Aipamenaren zehaztasunaz zalantzak daude,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=urban-legend-i-think-there-world-market-maybe-five-computers [Geek History]|url=https://geekhistory.com/content/urban-legend-i-think-there-world-market-maybe-five-computers|aldizkaria=geekhistory.com|sartze-data=2026-03-22}}</ref> baina edozein kasutan aurreikuspenak oso oso motz geratu ziren. Bill Gatesek berak esan omen zuen 640 K nahikoak zirela edonorentzat. Eta azken urteotan iritzi oker asko irakurri ditugu zenbait teknologiaren inguruan: Second Life, betaurreko adimendunak, metabertsoa... == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} == Lotutako bideoak == * [[w:Atari:Hezkuntza/Ikusgela/Interneten funtzionamendua|Interneten funtzionamendua (https://w.wiki/ARSx)]] [[Fitxategi:Ikusgela-Bideo azala - Interneten funtzionamendua.png||thumb|erdian|[[w:Atari:Hezkuntza/Ikusgela/Interneten funtzionamendua|Interneten funtzionamendua]]|link=Atari:Hezkuntza/Ikusgela/Interneten funtzionamendua - (https://w.wiki/ARSx]] 2mzcnsyxl8rbu2bgljief8kz9kz7ng5 Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/5G sareak (segmentazioa) 0 7259 42987 42981 2026-03-30T11:23:34Z ~2026-19387-91 2679 Ez da zirriborroa 42987 wikitext text/x-wiki '''5G''' siglek telefonia mugikorraren bosgarren belaunaldiari egiten diote erreferentzia. Haririk gabeko teknologia honen abantaila nagusia, abiaduraz gain, [[w:Latentzia (teknologia)|latentziaren]] hobekuntza da, hau da, komunikazioaren beste muturrean eragiteko azkartasuna. Horrek ahalbidetzen du dispositiboen erreakzio azkarragoa, ''[[w:gauzen Internet|gauzen Internet]]'' arloko bideokamerekin eta bestelako sentsoreekin etengabeko interakzioa erraztuz. Horrela, lehen kable bidez egin ''behar'' ziren konexio azkarrak, 5Grekin haririk gabe izango dira posible. Uhin-espektroaren hiru frekuentzia-banda erabiltzen ditu, hiruretako bat 4G teknologian erabiltzen zen eta beste bat LDT/TDT/TNT (Lurreko Telebista Digitala) telebistarako duela gutxi arte.<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñaki|abizena=Alegria|izenburua=5G ezbaian|hizkuntza=eu|data=2020-06-13|url=https://www.berria.eus/iritzia/5g-ezbaian_1274021_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-03-24}}</ref> [[w:4G telefonia mugikor|4G teknologiarekin]] alderatuta, abiadura handiagoa eskaintzen du, —10 Gbps-raino probatan— eta latentzia txikiagoa, milisegundo gutxiko erantzun-denborak lortzen duela. Ezaugarri horiek direla-eta aukera ematen du aplikazio interesgarriak egiteko hainbat arlotan: [[w:errealitate areagotu|errealitate areagotua]], [[w:telemedikuntza|telemedikuntza]], [[w:gidaririk gabeko autoak|gidaririk gabeko auto]], bideo-transmisioak zuzenean. [[Fitxategi:Samsung Galaxy Note 10 (5G).jpg|thumb|500x500px|'5G teknologiaren promozioa']] Baina teknologia honen ezarpenak inbertsio handia behar du azpiegitura berritan eta aldaketa legalak frekuentzia-espektroaren arautegian. Hori dela-eta, atzerapen handiak egon dira hedapenean eta zeuden espektatibak ez dira bete. Puztu izanaren (''hype'') salaketak egon dira, eta maiz 5G teknologiatzat eskaintzen dena 4G teknologia eguneratua da. <ref>{{Erreferentzia|izena=Rob|abizena=Marvin|izenburua=Consumers Want to Cut Through the Hype About 5G|hizkuntza=en|data=2019-04-15|url=https://www.pcmag.com/news/consumers-want-to-cut-through-the-hype-about-5g|aldizkaria=PCMAG|sartze-data=2026-03-27}}</ref> == Historia == 2008 NASA eta zenbait unibertsitate hasi ziren lan kontzeptuala egiten. 2013n ITUk (''International Telecommunication Union)'' 5G sarearen lehengo zehaztapenak argitaratu zituen: deskarga-abiadura gutxienez 20Gbps-ekoa izan behar zen, igoerakoa 10Gbpsekoa eta latentzia 4ms-koa. Urte berean Samsungek prototipo bat egin zuen, eta Huaweik inbertsio handiak egin zituen. Europan Ericsson izan zen bultzatzaile handiena. Hego Korearena izan zen lehen ezarpen komertziala 2019an, eta 2020 urtea izan zen gakoa hedapenean. Gure inguruan 2020-2022an frekuentzien enkanteak burutu ziren, eta hainbat enpresek diru asko inbertitu zuten hedapen horretan lidergoa hartzeko asmotan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El Gobierno adjudica la subasta de 26 GHz a cuatro operadores por importe de 36 millones de euros|hizkuntza=es|url=https://portal.mineco.gob.es/es-es/comunicacion/Paginas/subasta-de-26-GHz.aspx|aldizkaria=portal.mineco.gob.es|sartze-data=2026-03-27}}</ref> == Egungo egoera == Mundu osoan inbertsioak errentagarri izateko arazoak egon dira eta horren ondorioz aurreikusitako inbertsioak gutxitu dira, ondorioz, esan bezala, teknologiaren eragina puztuta egon zelako sentipena hedatuta dago. Arrazoi asko aipatu dira horretarako, besteak beste honako hauek: gainestimatutako eskaera, frekuentziak erosteko kostua, azpiegituraren kostua, energiaren kostua, moteltasuna estandarretako ezarpenean, aplikazio gakoen falta eta COVIDaren eragina. Horrez gain, polemika handia egon da teknologia honek zelatatzeko erabilia izateko eskaintzen duen aukeraz. Polemikoagoa izan da Huawei enpresa txinatarrari (lider teknologikoetako bat da arlo honetan) debekatu zaionean AEBn, eta Europan ere, hainbat kontratutan parte hartzea. Zelatatzea/espioitza izan da eman den arrazoia eta horrek teknologia honekiko mesfidantza handitu du.<ref>{{Erreferentzia|izena=Dabid|abizena=Martinez|izenburua="Gerrara ohitu zintezke, baina gerra egon badago"|hizkuntza=eu|data=2019-06-11|url=https://www.sarean.eus/gerrara-ohitu-zintezke-baina-gerra-egon-badago/|aldizkaria=Sarean .eus|sartze-data=2026-03-27}}</ref> == Segmentazioa 5G sareetan == '''5G sarearen segmentazioa''' sare-arkitektura bat da, birtualak eta independenteak diren sare logikoak sare fisiko berean multiplexatzea ahalbidetzen duena.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Azad|abizena=Jalalian|izenburua=Network slicing in virtualized 5G Core with VNF sharing|orrialdeak=103631|abizena2=Yousefi|abizena3=Kunz|izena2=Saleh|izena3=Thomas|data=2023-06-01|url=https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S1084804523000504|aldizkaria=Journal of Network and Computer Applications|zenbakia=215|issn=1084-8045|doi=10.1016/j.jnca.2023.103631|sartze-data=2025-11-27}}</ref> Sare-segmentazio bakoitza muturretik muturrera bakartuta doa, aplikazio baten eskakizunak asetzeko moldatuta.<ref name=":1">{{erreferentzia|izenburua=Network Slicing in 5G: Survey and Challenges|orrialdeak=94-100|abizena1=Foukas|abizena2=Patounas|abizena3=Elmokashfi|abizena4=Marina|izena1=X.|izena2=G.|izena3=A.|izena4=M. K.|data=2017|url=https://www.pure.ed.ac.uk/ws/files/32883461/network_slicing_5g_final_version_1.pdf|aldizkaria=[[w:IEEE Communications Magazine|IEEE Communications Magazine]]|liburukia=55|alea=5}}</ref> [[Fitxategi:Generic 5G network slicing framework.svg|thumb|300x300px|5G sare-segmentazioaren arkitektura generikoa]] Honen ondorioz, teknologia honek funtsezko zeregina betetzen du 5G sare mugikorrak jasateko, zerbitzu-maila (SLR) oso desberdinak dituzten askotariko zerbitzuak eraginkortasunez hartzeko diseinatuta baitago. Sareko zerbitzuetara bideratutako ikuspegi hori gauzatzeak Software-Defined Networking (SDN) eta Sare Funtzioen Birtualizazioak (NFV) zehaztutako sare-kontzeptuak aprobetxatzen ditu, sare-segmentu malgu eta eskalagarriak sare bereko azpiegituran inplementatzea ahalbidetzen baitute. Negozio-eredu baten ikuspuntutik begiratuta, sare-segmentazio bakoitza operadore mugikor birtual (MVNO) batek administratzen du. Hornitzaileak (telekomunikazio azpiegituraren jabeak), bere baliabide fisikoak alokatzen dizkie azpiko sare fisikoak partekatzen duen MVNOei. Esleitutako baliabideen erabilgarritasunaren arabera, MVNO batek hainbat sare-segmentu heda ditzake autonomikoki, bere erabiltzaileei emandako aplikazioetarako pertsonalizatzen direnak. == Testu ebakia: 5G eta konspirazio-teoriak == Teknologiaren gainean egindako hainbat kritika onargarriak dira, are gehiago, gizarte demokratiko batean espiritu kritikoa nahitaezkoa da. Baina batzuetan bideratzen diren eragozpen batzuk ez dira iritzi kritikoak, konspirazio-teoriak baizik. Eta batzuetan modu antolatuan zabaltzen dira, desinformazioaren eta intoxikazioaren bidez. Mota horretako kanpainak egon dira azken urteotan, batez ere COVID-19 garaian. [[Fitxategi:FACT-_5G_mobile_networks_DO_NOT_spread_COVID-19.svg|eskuinera|thumb|400x400px|Munduko Osasun Erakundearen poster bat 5G inguruko desinformazioaz ohartarazten.]] 5G teknologia eta pandemia lotzearena da kasu ezagunenetako bat. 5Gri leporatzen zaizkion/zitzaizkion kalteak hauek dira besteak beste: * COVID-19 iruzurra da eta helburu nagusia da mikrotxipak txertoetan ezkutatzea eta horrela pertsonak kontrolatu ahal izatea. * COVID-19 zabaltzen da 5G sareen bitartez. * 5G teknologiaren bitartez etxe barruko guztia mapatzen da, baita gorputzaren barrukoa ere. * 5G frekuentziak erabiltzen dira jendea sakabanatzeko manifestazioetan eta antzeko egoeratan. Irudian ikus daitekeenez, Munduko Osasun Erakundeak ere ohartarazpena egin behar izan zituen zabaltzen ari ziren zurrumurru haien inguruan. {{Esaera2|Plandemic izeneko zenbait bideo ari dira zirkulatzen Estatu Batuetan, eskuin muturreko paranoiak xaxatzen. "Pandemia planifikatua" esan nahi luke plandemic delakoak, eta dena dago kosmikoki lotuta: 5G sareak, Bill Gates, bakunazioak... Covid-19 gaitza gezurra da, eta dena dago planifikatuta batzuk aberasteko eta kontrol teknologikoa ezartzeko herritarren askatasunaren gainetik. The Plandemic Exposed izeneko bideoa ikusi dugu, eta polizien kale-kontrolaren adibide batzuk Iruñekoak dira: militarrak alde zaharreko karriketan, eta herritarrak askatasuna aldarrikatzen eltzekada eginez leiho eta balkoietatik.<br> ...<br> Izan ere, jendea etxeetan sartuta egon den bitartean, 5G sareen errepetidoreak zabaldu dituzte mundu guztiko kaleetan, eta horrekin jada jendearen gaineko kontrola erabatekoa izango da.|[[w:Sustatu|Sustatu]] (2020-05-14)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Iruñeko karrikak, Plandemic konspirazio bideoetan|hizkuntza=eu|url=https://sustatu.eus/1589439163|aldizkaria=sustatu.eus|sartze-data=2026-03-27}}</ref> }} == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} 55mh3ji89ertl92yhav5qfx7imnw0y6 Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Linux kernela 0 7261 42982 2026-03-29T16:13:15Z Inaki.alegria 1649 Orria sortu da. Edukia: {{Lanean|Inaki.alegria}} '''Linux kernel''' Linux sistema eragilearen nukleoa da, hardwaretik gertuen dauden funtzioak barneratzen dituena eta konputagailua piztean memorian kargatzen dena. [[Linus Torvalds]] ikasle finlandiarrak garatu zuen hasieran eta Internet bidez 1991n aurrenekoz banatu zuenetik sistema honek oso bide luzea egin du. [[C (programazio lengoaia)|C programazio-lengoaiaz]] garatu zen nagusiki. Fitxategi:Tux.svg|thumb|200x200px|Linux sistemaren... 42982 wikitext text/x-wiki {{Lanean|Inaki.alegria}} '''Linux kernel''' Linux sistema eragilearen nukleoa da, hardwaretik gertuen dauden funtzioak barneratzen dituena eta konputagailua piztean memorian kargatzen dena. [[Linus Torvalds]] ikasle finlandiarrak garatu zuen hasieran eta Internet bidez 1991n aurrenekoz banatu zuenetik sistema honek oso bide luzea egin du. [[C (programazio lengoaia)|C programazio-lengoaiaz]] garatu zen nagusiki. [[Fitxategi:Tux.svg|thumb|200x200px|Linux sistemaren maskota]] Urte batzuk lehenago [[Richard Stallman]]-ek GNU proiektua proposatu zuen, software librearen mugimenduaren oinarria izan zena. Linux sistemetan liburutegiak eta utilitate-programak (konpiladoreak, editoreak...) GNUtik datoz, eta izen zehatzena GNU/Linux izango balitz ere, erosotasunarengatik Linux izena erabiltzen da GNU/Linux multzoa izendatzeko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Roberto|abizena=Cortiñas Rodriguez|urtea=2008|izenburua=Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu)|argitaletxea=[[w:UEU|UEU]]|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=978-84-8438-178-5|hizkuntza=|abizena2=Alegria Loinaz|izena2=Iñaki|data=2008-12-30|url=https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/linux-sistemaren-eta-sarearen-administrazioa-2-argitaraldia-debian-eta-ubuntu|sartze-data=2018-02-27}}</ref> Linuxen helburu nagusia [[Unix]] sistema libre bat eskaintzea izan da, eta lizentzia librean eta kode irekian oinarrituta dagoenez banaketa anitz sortu dira. Nukleo monolitikoa, modularra eta multiataza da. Konputagailu mota guztietarako egokitu da: sistema txertatuak, PCak, zerbitzarietatik eta superkonputagailuak. [[Android]] sistema ere Linuxen dago oinarrituta. Zerbitzari eta superkonputagailuetako esparruan munduan gehien erabiltzen den sistema da GNU/Linux. Lizentziari esker oso erabilia izan da unibertsitatean ere, sistemaren nukleoaren ezagutzarako (ikusi irudian konpilatzeko ematen dituen aukerak) edo ''[[hacking]]'' laborategietarako esaterako. [[Fitxategi:Linux-kernel-menuconfig.png|thumb|300x300px|left|Nukleoa konpilatzean agertzen diren aukera nagusiak]] == Ezaugarri teknikoak == Unix eta beste sistema eragileak bezala Linuxeko osagai nagusiak hauek dira: prozesuen planifikatzailea, memoriaren eta memoria birtualaren kudeatzaileak, fitxategi-sistemak eta sareetako protokoloak, Internetekoak barne. Kodea prest dago hardwarezko arkitektura berrietara egokitzeko errazki egokitzeko. Gaur egun Linux nukleo monolitiko hibridoa da. Dispositiboen kontrolagailuak eta nukleoaren hedapenak modu pribilegiatuan egikaritzen dira (0 eraztuna deitzen zaio), horrela hardwarearen funtzionalitate guztiak eskura ditzakete nahiz eta erabiltzailearen espazioan kokatuta izan. Ohiko nukleo monolitikoetan ez bezala, osagai horiek magutasun handiz kargatu eta deskargatu daitezke sistema martxan dagoen bitartean. Etenen tratamenduan ere hobekuntza nabarmenak egin dira multiprozesuari begira. Polemika handia egon zen Linus Torvaldsen eta [[Andrew Stuart Tanenbaum|Andrew S. Tanenbaum]] irakasle ezagunaren artean nukleoaren diseinuaren inguruan, azkenak, garaiko zientzialari askok bezala, mikronukleo arkitektura proposatu baitzuen GNU proiketurako. == Historia == Hona hemen Linuxen historian gertatutako mugarri batzuk: [[Fitxategi:Linux_0.01_releasenotes.pdf|thumb|400x400px|1991n Linux_0.01 sistemaren oharrak (1. orria)]] * 1991: Linus Torvaldsek iragartzen du nukleoa prest dagoela.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Linux-Kernel Archive: 30 years since the Linux 0.01 release|url=https://lkml.iu.edu/hypermail/linux/kernel/2109.2/03485.html|aldizkaria=lkml.iu.edu|sartze-data=2026-03-28}}</ref> * 1992: Nukleoak GNUren [[GNU Lizentzia Publiko Orokorra|GPL]] lizentzia hartzen du. * 1993: 100 garatzaileren lanari esker Linux GNUra egokitzen da eta horrekin aplikazio asko erabiltzeko aukera zabaltzen da. Bi banaketa garrantzitsu sortzen dira: Slackware, lehena izan zena, eta [[Debian]], hedatuena. * 1994: Torvaldsek nukleoa heldutzat jotzen du eta 1.0 bertsioa jaiotzen da. XFree86 proiektuari esker interfazE grafikoa gehitzen da. * 1995: DEC Alpha, Sun SPARC eta beste arkitektura batzuetara egokitzen da. * 1996: 2.0 bertsioa. Multiprozesadoreetara egokitzen da, zerbitzari handietako eramura egokituz. * 1998: IBM, Compaq eta Oracle hasten dira Linux bultzatzen. Kode irekiaren loraldiaren hasiera. [[KDE]] interfazearen programazioa hasten da. Superkonputagailuen TOP500 zerrendan agertzen da lehen aldiz. * 1999: Hasten da GNOMEren garapena, ordainpekoa zen KDE ordezkatzeko., * 2004: XFree86 taldea banatu egiten da eta X estandarren inguruan X.Org fundazioa sortzen da, Linuxeko alde grafikorako gakoa izango dena. * 2006: Oraclek Red Hat Enterprise Linux sistema merkaturatzen du. * 2007: [[Ubuntu (Linux banaketa)|Ubuntu]] aurreinstalatuta eska daiteke Dell eramangarrietan. * 2009: Red Hat inguruko inbertsioak Sunekoak gainditzen ditu. * 2011: Nukleoaren 3.0 bertsioa. * 2013: Googlek Linuxen oinarritutako egindako Android sistemak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Android History|url=https://softpanorama.org/Commercial_linuxes/Android/history.shtml|aldizkaria=softpanorama.org|sartze-data=2026-03-28}}</ref> merkatuaren % 75a lortzen du. * 2014: Ubuntuk 22 milioi erabiltzaile lortzen ditu. * 2015: Nukleoaren 3.0 bertsioa. * 2017: TOP500eko superkonputagailu guztiek erabiltzen dute Linux. de supercomputadoras más rápidas ejecutan Linux.[23]​ * 2019: Nukleoaren 4.0 bertsioa. 2022: Nukleoaren 5.0 bertsioa. == Testu ebakia: Superkonputagailuak eta TOP500 zerrenda == '''Superkonputagailu'''tzat hartzen dira [[konputazio banatua]] egiten ez duten konputagailu ahaltsuenak. '''TOP500''' zerrenda sei hilabetetan behin argitaratzen da 1993tik eta bertan azaltzen dira non dauden konputagailu horiek eta zein ezaugarri dituzten.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=TOP500 {{!}} TOP500|url=https://top500.org/lists/top500/|aldizkaria=top500.org|sartze-data=2026-03-29}}</ref> Energia-kontsumoa izugarri handitzen ari denez azken urteotan GREEN500 izeneko zerrenda gehitu zaio, zeinean eraginkortasun energetikoa neurtzen baita. [[File:Operating systems used on top 500 supercomputers.svg|upright=1.50|thumb|left|TOP500 zerrendako superkonputagailuen sistema eragileak urtez urte]] [[File:Supercomputers-history.svg|thumb|Superkonputagailuen ahalmenaren eboluzioa top500.org webgunean oinarrituta. Eskala logaritmikoa da eta neurria gigaFLOPetan. {{legend|DarkBlue|Errendimendu konbinatua}} {{legend|Red|Ahaltsuenaren errendimendua}} {{legend|Yellow|500.aren errendimendua}} ]] Konputagailuen arkitekturari begira azken urteetan arkitektura heterogeneoak gailendu dira, ohiko CPUz gain GPUen presentzia asko handitu baita. Ezkerreko irudian ikus daitekeenez, gaur egun den-denek Linux sistema eragilea erabiltzen dute. 1990-2000 tartean ''Unix'' zen nagusi alde handiz, baina hortik aurrera Linux joan zen nagusitzen. ''Windows'' eta ''Mac'' sistemen presentziala oso puntuala izan da, eta dagoeneko desagertuta daude zerrendatik. Microsoft Azure hodeiaren superkonputagailuek ere Ubuntu erabiltzen dute. Eskuineko irudian gertatu den errendimenduaren gorakada ikus daiteke, gigaFLOPetan neurtuta (FLOP: koma higikorreko eragiketa). Eskala logaritmikoa dela kontuan hartuta, bilakaera izugarria izan dela ondorioztatzen da. [[File:2017 BSC Superordenador MareNostrum-4 Barcelona-Supercomputing-Center.jpg|upright=1.78|thumb|left|Bartzelonako Marenostrum superkonputagailua, 2017an]] Kokapen fisikoari dagokionez, 2025ean 171 AEBn zeuden, 43 Japonian, 40 Alemanian, 40 Txinan. Frantzia sailkapenaren goialdean dago 22 konputagailurekin, baina Espainian nahiko atzean, 3rekin. Hala ere, Bartzelonako ''Mare Nostrum'' superkonputagailua oso goian dago, 14. postuan. == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} faej2axurhk90m49agzco6ekjb40f4e 42983 42982 2026-03-30T10:47:19Z ~2026-19387-91 2679 wikiestekak egokitzea 42983 wikitext text/x-wiki {{Lanean|Inaki.alegria}} '''Linux kernel''' Linux sistema eragilearen nukleoa da, hardwaretik gertuen dauden funtzioak barneratzen dituena eta konputagailua piztean memorian kargatzen dena. [[w:Linus Torvalds|Linus Torvalds]] ikasle finlandiarrak garatu zuen hasieran eta Internet bidez 1991n aurrenekoz banatu zuenetik sistema honek oso bide luzea egin du. [[w:C (programazio lengoaia)|C programazio-lengoaiaz]] garatu zen nagusiki. [[Fitxategi:Tux.svg|thumb|200x200px|Linux sistemaren maskota]] Urte batzuk lehenago [[w:Richard Stallman|Richard Stallman]]-ek GNU proiektua proposatu zuen, software librearen mugimenduaren oinarria izan zena. Linux sistemetan liburutegiak eta utilitate-programak (konpiladoreak, editoreak...) GNUtik datoz, eta izen zehatzena GNU/Linux izango balitz ere, erosotasunarengatik Linux izena erabiltzen da GNU/Linux multzoa izendatzeko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Roberto|abizena=Cortiñas Rodriguez|urtea=2008|izenburua=Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu)|argitaletxea=[[w:UEU|UEU]]|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=978-84-8438-178-5|hizkuntza=|abizena2=Alegria Loinaz|izena2=Iñaki|data=2008-12-30|url=https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/linux-sistemaren-eta-sarearen-administrazioa-2-argitaraldia-debian-eta-ubuntu|sartze-data=2018-02-27}}</ref> Linuxen helburu nagusia [[:w:Unix|Unix]] sistema libre bat eskaintzea izan da, eta lizentzia librean eta kode irekian oinarrituta dagoenez banaketa anitz sortu dira. Nukleo monolitikoa, modularra eta multiataza da. Konputagailu mota guztietarako egokitu da: sistema txertatuak, PCak, zerbitzarietatik eta superkonputagailuak. [[:w:Android|Android]] sistema ere Linuxen dago oinarrituta. Zerbitzari eta superkonputagailuetako esparruan munduan gehien erabiltzen den sistema da GNU/Linux. Lizentziari esker oso erabilia izan da unibertsitatean ere, sistemaren nukleoaren ezagutzarako (ikusi irudian konpilatzeko ematen dituen aukerak) edo ''[[:w:hacking|hacking]]'' laborategietarako esaterako. [[Fitxategi:Linux-kernel-menuconfig.png|thumb|300x300px|left|Nukleoa konpilatzean agertzen diren aukera nagusiak]] == Ezaugarri teknikoak == Unix eta beste sistema eragileak bezala Linuxeko osagai nagusiak hauek dira: prozesuen planifikatzailea, memoriaren eta memoria birtualaren kudeatzaileak, fitxategi-sistemak eta sareetako protokoloak, Internetekoak barne. Kodea prest dago hardwarezko arkitektura berrietara egokitzeko errazki egokitzeko. Gaur egun Linux nukleo monolitiko hibridoa da. Dispositiboen kontrolagailuak eta nukleoaren hedapenak modu pribilegiatuan egikaritzen dira (0 eraztuna deitzen zaio), horrela hardwarearen funtzionalitate guztiak eskura ditzakete nahiz eta erabiltzailearen espazioan kokatuta izan. Ohiko nukleo monolitikoetan ez bezala, osagai horiek magutasun handiz kargatu eta deskargatu daitezke sistema martxan dagoen bitartean. Etenen tratamenduan ere hobekuntza nabarmenak egin dira multiprozesuari begira. Polemika handia egon zen Linus Torvaldsen eta [[w:Andrew Stuart Tanenbaum|Andrew S. Tanenbaum]] irakasle ezagunaren artean nukleoaren diseinuaren inguruan, azkenak, garaiko zientzialari askok bezala, mikronukleo arkitektura proposatu baitzuen GNU proiketurako. == Historia == Hona hemen Linuxen historian gertatutako mugarri batzuk: [[Fitxategi:Linux_0.01_releasenotes.pdf|thumb|400x400px|1991n Linux_0.01 sistemaren oharrak (1. orria)]] * 1991: Linus Torvaldsek iragartzen du nukleoa prest dagoela.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Linux-Kernel Archive: 30 years since the Linux 0.01 release|url=https://lkml.iu.edu/hypermail/linux/kernel/2109.2/03485.html|aldizkaria=lkml.iu.edu|sartze-data=2026-03-28}}</ref> * 1992: Nukleoak GNUren [[w:GNU Lizentzia Publiko Orokorra|GPL]] lizentzia hartzen du. * 1993: 100 garatzaileren lanari esker Linux GNUra egokitzen da eta horrekin aplikazio asko erabiltzeko aukera zabaltzen da. Bi banaketa garrantzitsu sortzen dira: Slackware, lehena izan zena, eta [[:w:Debian|Debian]], hedatuena. * 1994: Torvaldsek nukleoa heldutzat jotzen du eta 1.0 bertsioa jaiotzen da. XFree86 proiektuari esker interfazE grafikoa gehitzen da. * 1995: DEC Alpha, Sun SPARC eta beste arkitektura batzuetara egokitzen da. * 1996: 2.0 bertsioa. Multiprozesadoreetara egokitzen da, zerbitzari handietako eramura egokituz. * 1998: IBM, Compaq eta Oracle hasten dira Linux bultzatzen. Kode irekiaren loraldiaren hasiera. [[:w:KDE|KDE]] interfazearen programazioa hasten da. Superkonputagailuen TOP500 zerrendan agertzen da lehen aldiz. * 1999: Hasten da GNOMEren garapena, ordainpekoa zen KDE ordezkatzeko., * 2004: XFree86 taldea banatu egiten da eta X estandarren inguruan X.Org fundazioa sortzen da, Linuxeko alde grafikorako gakoa izango dena. * 2006: Oraclek Red Hat Enterprise Linux sistema merkaturatzen du. * 2007: [[w:Ubuntu (Linux banaketa)|Ubuntu]] aurreinstalatuta eska daiteke Dell eramangarrietan. * 2009: Red Hat inguruko inbertsioak Sunekoak gainditzen ditu. * 2011: Nukleoaren 3.0 bertsioa. * 2013: Googlek Linuxen oinarritutako egindako Android sistemak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Android History|url=https://softpanorama.org/Commercial_linuxes/Android/history.shtml|aldizkaria=softpanorama.org|sartze-data=2026-03-28}}</ref> merkatuaren % 75a lortzen du. * 2014: Ubuntuk 22 milioi erabiltzaile lortzen ditu. * 2015: Nukleoaren 3.0 bertsioa. * 2017: TOP500eko superkonputagailu guztiek erabiltzen dute Linux. de supercomputadoras más rápidas ejecutan Linux.[23]​ * 2019: Nukleoaren 4.0 bertsioa. 2022: Nukleoaren 5.0 bertsioa. == Testu ebakia: Superkonputagailuak eta TOP500 zerrenda == '''Superkonputagailu'''tzat hartzen dira [[w:konputazio banatua|konputazio banatua]] egiten ez duten konputagailu ahaltsuenak. '''TOP500''' zerrenda sei hilabetetan behin argitaratzen da 1993tik eta bertan azaltzen dira non dauden konputagailu horiek eta zein ezaugarri dituzten.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=TOP500 {{!}} TOP500|url=https://top500.org/lists/top500/|aldizkaria=top500.org|sartze-data=2026-03-29}}</ref> Energia-kontsumoa izugarri handitzen ari denez azken urteotan GREEN500 izeneko zerrenda gehitu zaio, zeinean eraginkortasun energetikoa neurtzen baita. [[File:Operating systems used on top 500 supercomputers.svg|upright=1.50|thumb|left|TOP500 zerrendako superkonputagailuen sistema eragileak urtez urte]] [[File:Supercomputers-history.svg|thumb|Superkonputagailuen ahalmenaren eboluzioa top500.org webgunean oinarrituta. Eskala logaritmikoa da eta neurria gigaFLOPetan. {{legend|DarkBlue|Errendimendu konbinatua}} {{legend|Red|Ahaltsuenaren errendimendua}} {{legend|Yellow|500.aren errendimendua}} ]] Konputagailuen arkitekturari begira azken urteetan arkitektura heterogeneoak gailendu dira, ohiko CPUz gain GPUen presentzia asko handitu baita. Ezkerreko irudian ikus daitekeenez, gaur egun den-denek Linux sistema eragilea erabiltzen dute. 1990-2000 tartean ''Unix'' zen nagusi alde handiz, baina hortik aurrera Linux joan zen nagusitzen. ''Windows'' eta ''Mac'' sistemen presentziala oso puntuala izan da, eta dagoeneko desagertuta daude zerrendatik. Microsoft Azure hodeiaren superkonputagailuek ere Ubuntu erabiltzen dute. Eskuineko irudian gertatu den errendimenduaren gorakada ikus daiteke, gigaFLOPetan neurtuta (FLOP: koma higikorreko eragiketa). Eskala logaritmikoa dela kontuan hartuta, bilakaera izugarria izan dela ondorioztatzen da. [[File:2017 BSC Superordenador MareNostrum-4 Barcelona-Supercomputing-Center.jpg|upright=1.78|thumb|left|Bartzelonako Marenostrum superkonputagailua, 2017an]] Kokapen fisikoari dagokionez, 2025ean 171 AEBn zeuden, 43 Japonian, 40 Alemanian, 40 Txinan. Frantzia sailkapenaren goialdean dago 22 konputagailurekin, baina Espainian nahiko atzean, 3rekin. Hala ere, Bartzelonako ''Mare Nostrum'' superkonputagailua oso goian dago, 14. postuan. == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} 6ltid8xkms2hocwiw5wg0xn7wt7un4f