Wikibooks
euwikibooks
https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.7
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikibooks
Wikibooks eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Interfaze grafikoa
0
7308
43463
43446
2026-06-19T13:42:27Z
Ksarasola
1603
43463
wikitext
text/x-wiki
{{Lanean|Ksarasola}}[[Fitxategi:GIMP-GUI.png|thumb|GUI bateko botoiak, erlaitzak, testu-kutxak, menuak, leihoak... [[GIMP|Gimp]] aplikazioan.]]
'''Erabiltzaile interfaze grafiko''' edo '''GUI''' bat (ingelesezko '''''G'''raphical '''U'''ser '''I'''nterface)'' interfaze mota bat da eta gailu elektronikoak edota aplikazioak era grafiko eta bisualean erabili ahal izatea ahalbidetzen du. Era honetako interfazeek erabiltzaileak gailuekin edo aplikazioekin izan beharreko elkarrekintza elementu grafikoen bidez bideratzen dute; botoiak, leihoak, menuak, ikonoak, desplazamendu-barrak eta horrelako elementuak erabiltzen dituzte aplikazioari aginduak emateko. Horrela, gailua edota aplikazioa era instintiboan erabili ahalko da, eta aginduak emateko kode edo agindu izenak ikasi beharra ekiditen da. Komando-lerro bidezko interfaze batean ('''''[[Komando lerroko interfaze|CLI]]''', '''C'''ommand '''L'''ine '''I'''nterface'' ingelesez) aginduak teklatuan idatzitako testu bidez eman behar dira eta hori ez da hain erosoa erabiltzailearentzat, '''GUI''' bidez errazagoa izaten da.<ref name="computerhope.com">{{Cite web|izenburua=Command line vs. GUI|hizkuntza=en|url=https://www.computerhope.com/issues/ch000619.htm|lana=www.computerhope.com|accessdate=2020-04-03}}</ref><ref>{{Cite web|abizena=MSCOM|izenburua=The GUI versus the Command Line: Which is better? (Part 1)|data=2007-03-12|url=https://docs.microsoft.com/en-us/archive/blogs/mscom/the-gui-versus-the-command-line-which-is-better-part-1|lana=[[Microsoft Docs]]|accessdate=2021-11-07}}</ref><ref>{{Cite web|abizena=MSCOM|izenburua=The GUI versus the Command Line: Which is better? (Part 2)|data=2007-03-26|url=https://docs.microsoft.com/en-us/archive/blogs/mscom/the-gui-versus-the-command-line-which-is-better-part-2|lana=[[Microsoft Docs]]|accessdate=2021-11-07}}</ref>
GUI bateko ekintzak bertako elementu grafikoak manipulatuz egiten dira normalean.<ref>{{Cite web|izenburua=Graphical user interface|hizkuntza=en|url=https://www.sciencedaily.com/terms/graphical_user_interface.htm|lana=ScienceDaily|accessdate=2019-05-09}}</ref><ref>Levy, Steven. "[https://www.britannica.com/technology/graphical-user-interface Graphical User Interface (GUI)]". Britannica.com. Retrieved 2019-06-12.</ref> Konputagailuez gain, GUIak beste hainbat gailutan ere erabiltzen dira, hala nola telefono adimendunetan, industriako edota bulegoko kontrol gailuetan, kotxeetan eta elkarrekintza eskatzen duen ia edozein tresnetan. Hala ere, elkarrekintza 2Dko bistaratze-pantailetan oinarritzen diren gailuetako interfazeetara mugatzen da GUI terminoa.
== GUI-aren eta interakzioaren diseinua ==
[[Aplikazio informatiko|Software-aplikazioen]] programazioan zati garrantzitsua suposatzen dute erabiltzaile interfaze grafikoaren diseinuak eta GUI-aren denbora-portaerak. Helburua da programa baten azpian dagoen diseinu logikoaren eraginkortasuna eta erabilerraztasuna hobetzea<ref>{{erreferentzia|izena=Nagore|abizena=Martinez de guereñu|urtea=2021|izenburua=Diseinuaren oinarriak erabiltzaile-interfazeari aplikatuta|hizkuntza=eu|url=https://eteekin.eus/eu/fundamentos-de-diseno-aplicados-a-interfaz-de-usuario-ui-design/}}</ref>; hau ''[[erabilgarritasun]]'' izeneko diseinu-diziplina bezala ezagutzen da. Erabiltzailea ardatz duten [[diseinu-metodoak]] erabiltzen dira, izan ere aplikazioaren atazetara ongi egokituta egon behar baitu diseinatutako agindu multzo bisualak.
== Osagaiak ==
[[Fitxategi:Schema_of_the_layers_of_the_graphical_user_interface.svg|thumb|300x300px|Erabiltzaile-interfaze grafiko baten geruzak, leiho-sistema batean oinarrituak]]Interfaze grafikoetan ohikoen diren elementuak dira leihoak, ikonoak, testu-eremuak, marraz-guneak, menuak, botoiak eta erakuslea (sagua edo ukimen pantailako kokapena). Elementu horietan oinarritutako elkarrekintza-estiloak sarrerarako gailu birtual bat erabiltzen du; gailu horrek puntu bat adierazten du, eta puntu horren erakuslea beti ikusgai egon ohi da pantailan. Interfazeko zein elementuri eragingo zaion erakusten du. Gehienetan [[Sagu (ordenagailua)|sagua]] erabiltzen da lan horretarako, baina telefono mugikorretan edota PDAtan pantaila bera ukituz adierazten da erakuslearen kokapena. Erakusleak adierazten duen leihoan, ikonoan edota widgetean eragingo du erabiltzaileak.
Sarrerako gailuak hainbat agindu ezberdin adierazteko ahalmena izan ohi du: botoi bat edo gehiago eduki ditzake, desplazamendu-gurpila ere ohikoa da, edo ekintza ezberdinen bidez portaera ezberdinak onar ditzake, esate baterako, klik bakarra, klik bikoitza edo hirukoitza, arrastaka eramatea... Ekintza horiek menuak irekitzeko, edo aplikazioaren araberako aginduak emateko erabil daitezke.
[[Ordenagailu pertsonal|Ordenagailu]] pertsonalarekin aritzeko ere GUI berezi bat erabili ohi da, leiho-kudeatzailea hain zuzen ere. Sistema eragile bakoitzak bere leiho-kudeatzailea erabiltzen du: [[GNOME]], [[KDE]], [[MacOS X]], [[Microsoft Windows|Windows]]... guztiek daukate leiho-kudeatzailea. Leiho kudeatzaileak sarrerako gailuaren ekintzak erabiltzen ditu mahaigainean leihoak kokatzeko, mugitzeko edota antolatzeko, bai eta beste aplikazioak abiarazteko eta haiei dagozkien leihoekin elkarrekintza bideratzeko ere.
== Adibideak ==
<gallery width="180px" height="120" mode="packed" caption="Sample graphical environments">
Fitxategi:GNOME Shell.png|[[GNOME]]
Fitxategi:KDE Plasma 5.16.png|[[KDE]]
Fitxategi:XFCE-4.12-Desktop-standard.png|[[Xfce]]
Fitxategi:X-Window-System.png|[[twm]] [[X Window System]]
</gallery>
== Testu ebakia: Saguak fakultatean lehen Apple txiki haiekin ==
GUI teknologian garapenean funtsezkoa izan zen [[Sagu (ordenagailua)|saguaren]] asmakuntza. Nahiz eta aurrekariak izan lehenago, [[Sagu|saguaren]] erabilera 1984an [[Macintosh 128K]] ordenagailuarekin hasi zen zabaltzen, eta 1985ean [[Amiga 1000]] eta [[Atari ST]] ordenagailuekin. [[Apple Inc.|Apple-ek]] ere patentatu zuen bere sagua.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Cursor control device for use with display systems|hizkuntza=en|data=1982-07-19|url=https://patents.google.com/patent/US4464652A/en|sartze-data=2021-08-01}}</ref> Patentatu zenean, "Bistaratze-sistemarako X-Y posizio-adierazlea" (''X-Y Position Indicator for a Display System'') izena eman zitzaion arren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=X-y position indicator for a display system|hizkuntza=en|data=1967-06-21|url=https://patents.google.com/patent/US3541541A/en|sartze-data=2021-08-01}}</ref>, gailuaren garapenean lan egin zuen [[Stanford Unibertsitatea|Stanford unibertsitateko]] ikerlari-taldea "sagu" izena erabiltzen hasi zen, haren formak eta [[Ordenagailu|ordenagailura]] konektatzeko [[Kable elektriko|kableak]] ([[Buztan|isatsak]]) tresnari [[sagu]] itxura ematen ziotelako.
Donostiako Informatika Fakultatera [[Macintosh 128K|Macintosh-ekin]] heldu ziren saguak 1984an. Ordenagailu pertsonalak ziren eta berehala nagusitu ziren testu-dokumentazioa edizioan. Epe motz batean ikasgaietako apunteak, bileretako aktak, ikerketa-artikuluak eta doktore-tesietako txosten guztiak Macintosh-etan egin ziren. Erraza zen saguaren bitartez GUI pantaila batean testuetako letren tamaina, fonta, kolorea eta bat ikonoetan klik eginez, txt luzapeneko fitxategietako testu hutsak baino erakargarriagoak ziren dokumentu haiek..
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
== Ikus, gainera ==
* [[Erabiltzailearen interfaze|Interfaze]]
* [[Gizaki-konputagailu elkarrekintza]]
in5dpvc9eq2qynwzxyd1rqwqpaylep2
43464
43463
2026-06-19T13:43:57Z
Ksarasola
1603
/* Adibideak */

<gallery width="180px" height="120" mode="packed" caption="Ingurune grafiko batzuk">

ec3ij2fgmmwdihwjbou0lay482nypi1